Albisteak
Gipuzkoako Batzar Nagusietan PNV-PSE koalizioak, PPren babes osoarekin, pasa den legealdian zerga sistema justu eta solidarioago bat eraikitzeko EH Bilduk martxan jarri zuen Aberastasuna eta Fortuna Handien gaineko zerga indargabetzeko erabakia hartu dute. Horrela, Gipuzkoako 38 pertsona aberatsenetako bakoitzak 408.316 euro gutxiago ordaindu beharko dizkio Foru Ogasunari.
PNV-PSE-PP hirukoak, aberatsenei, miloika euroko kontu korronteak dituztenei, zergak jaisteko egindako zerga-erreforma hau irmoki gaitzesten dugu. Beste behin PNV-PSEk zuzendutako egungo Foru Aldundiak argi erakutsi digu nortzuen interesak defendatzen dituen; Elite ekonomiko eta finantzieroen interesak, enpresa handien jabeenak, beren laguntxoenak.
Bien bitartean, PNV-PSE koalizioak murrizketa sozialak egiten jarraitzen du, adibidez, urtean 300 eta 1.000 euro arteko murrizketa ezarri zaie mendekotasuna duten 4.330 familia gipuzkoarrei. Autobus zerbitzu publikoetan ere murrizketak ezarri nahian dabiltza, diotenez, "ez dago diru nahikorik zerbitzu horiek mantentzeko". Horrelakoak esateko aurpegi galanta behar da gero! ezarri duten aberatsen aldeko zerga erreformarekin Foru Aldundiak 15,5 miloi euro gutxiego jasoko dituenean.
Hau al da PNV-PSE eta PPk defendatzen duten justizia soziala? aberatsenei alfonbra gorria jarri eta zergak jaistea, aldi berean behar gehien duten herritar xumeei, dependentzia egoeran daudenei, murrizketak inposatzea? Aberatsenen poltsiko bete-beteak ondo zaindu eta herritarren gehiengoari eragiten dioten zerbitzu publikoetan murrizketak egitea?
EH Bildutik, datozen asteetan erreforma fiskal neoliberal, atzerakoi eta elitista honen aurkako gizarte dinamikak piztearen aldeko apustua egiten dugu. Gipuzkoako indar sozial eta politiko aurrerakoi eta ezkertiarrekin batera elkarlanean, kalean, instituzioetan eta behar den leku guztietan egongo gara, ez dugu atsedenik hartuko zerga erreforma injustu eta insolidario hau geldiarazi arte.
Batzar nagusien kanpoaldean Gipuzkoako Asanblada Sozialak egindako protesta elkarretaratzea. EH Bilduko ordezkariek ere parte hartu zuten.
Pasa den astelehenean Tolosako udaletxe plazan elkartu ziren Tolosaldeko pentsiodunak. Beste behin ere, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea izan zen egin zuten eskaera nagusietakoa, PPren espainiar gobernuak ezarritako %0,25eko igoera lotsagarria salatzearekin batera.
Beste duintasun erakustaldi bat eman zuten gure pentsiodunek. Eta asko dira dagoeneko. Pentsio justu eta duinaren alde lelopean, ehunka izan ziren Tolosako kaleetara irten diren pentsiodunak, Harizpe, Iturritza, Beti Gazteak eta Bizi Nahi jubilatuen elkarteek eta Duintasuna plataformak deituta, pentsio duinak eskatzeko asmoz. Amasa Villabonatik ere pentsiodun ugari gerturatu ziren mobilizazio honetara.
Elkarretaratzea eta manifestazioa egin zituzten, eta amaieran helburuak lortzeko bidean hainbat albiste positibo izan direla nabarmendu zuten.
Alde batetik, azaldu zuten Espainia mailako sindikatu eta pentsiodunen hainbat elkartek, auzitara eraman dutela Espainiako Gobernuaren azken proposamena. Bada, Estrasburgoko auzitegiak tramitera onartu du helegitea eta Tolosan bildutakoek erabaki hori txalotu zuten.
Bestalde, jubilatu elkarteen eta hainbat plataformaren arteko batasuna goraipatu zuten, desberdintasun ideologikoen gainetik, guztien interesak lehenetsi izanagatik. Hain zuzen, beste bi manifestazio garrantzitsu burutuko direla aurreratu zuten, maiatzaren 5ean eta 26an, Donostian. "Eragile guztiok batera antolatu ditugu mobilizazioak, eta hori oso garrantzitsua da" azaldu zuten.
Tolosan egindako manifestazioaren aurrealdea
Eskualde mailan ere konpromiso horri eusten diotela gaineratu zuten. Uneotan elkarlanean ari dira Tolosan eta Ibarran. Maiatzean Amasa-Villabonara zabalduko dute dinamika, eta uda ostean, eskualde osora. "Pankarta sinatu dugun elkarte guztiak elkarlanean aritzeko borondatea dugu, eta horrela jarraituko dugu. Pentsaera ezberdina dugu guztiok, baina gauza bera nahi dugu, eta horrela lortuko dugu".
Bien bitartean, bi astez behin, astelehenetan kaleak duintasunez betetzen jarraituko dute pentsiodunek. Hurrengo hitzordua maiatzaren 7rako jarri dute: Tolosako Plaza Zaharrean, 12:00etan.
Amasa Villabonako EH Bildutik, gure eskualdeko pentsiodunek erakutsi duten sendotasuna eta duintasuna goraipatu nahi dugu eta mobilizazio hauetan egin dituzten aldarrikapen guztiak, guzti-guztiak, geure egiten ditugula adierazten dugu. Urteak dira EH Bilduk 1.080 euroko gutxieneko pentsioak izateko proposamenak aurkeztu zituela, eta ez dugu etsiko lortu arte, pentsiodunekin eskuz esku jardungo dugu, baina afera honek gizarte osoari eragiten dio. Izan ere pentsio publikoak izatea giza eskubide bat da eta ezin dugu onartu pentsio publikoak jasotzen dituzten pertsonak pobreziaren mugaren azpitik egotea. Beraz, funtsezkoa da Europako Kartak adierazten duen bezalaxe, Euskal Herrian gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izatea.
Badakigu espainiar gobernuari eskaera hauek egitea alferrikakoa dela eta horregatik gizarte segurantzaren transferentzia EAEra ekartzeko aldarrikapenarekin bat egiten dugu. Baina bitartean Eusko Jaurlaritzak pentsio baxuenak osatu edo konplementatu ditzake eta guk horixe egitea ekatzen diegu PNV eta PSEri, dena Madrilen esku dagoela esateak eta aitzakiak jartzeak ez du balio, Eusko Jaurlaritzan borondaterik balego, bihar bertan lortu daiteke gutxieneko pentsioak 1.080 eurokoak izatea. Zoritxarrez ordea PNV eta PSEko agintariek beste lehentasun batzuk dituztela ikusten dugu, AHTa, Erraustegia, Donostiako Metroa... dira beren lahentasunak, egiten dituzten marketing kanpaina instituzionaletan kontrakoa esaten badute ere, PNV eta PSErentzat porlana, azpiegitura handiak eta eraikuntza enpresen negozioak dira erdigunean daudenak, ez pertsonak. Batzuek aurpegi galanta dutela ikusten ari gara, manifestazioetan protestatzen ari diren pentsiodunen ondoan jarri, argazkian atera, entzun nahi dutena esan, eta ondoren, ez dute ezertxo ere egiteko borondaterik euskal pentsiodunen egoera hobetzeko.
"Aniztasuna, 10 arrazoi eta milaka aukera!" leloarekin, Aniztasun eta Elkarbizitza jaia ospatuko du Fleming herri eskolak Kolore Guztiak elkartearekin elkarlanean.
Aniztasunaren eta Elkarbizitzaren aldeko jai honek ekintza ugari izango ditu eta Villabonako kaleetan ospatuko da:
- Arratsaldeko, 16:30ean kalejira batek emango dio hasiera jaiari eta bertan Besamotza konpartsako erraldoi eta ipotxak, trikitilariak eta batukada ere izango dira. Kalejira horretan, EH11koloreko "Burubeltz" ardi erraldoiak ere parte hartuko du eta herrialde ezberdinak ordezkatuko dituzten eskolako haurrek landutako oihalak ikusi ahal izango dira.
Ondoren, herriko hainbat plazetan herrialde ezberdinetako dantzak izango dira, afrikarrak, amerikarrak, europarrak,… Perkusio tailerra ere izango da txalaparta edo danborrekin aritzeko aukera paregabea.
Ondoren, haurrentzat sentsibilizazio jolasak eta tailerrak izango dira: sokatira, bolo jokoak, diana, kamisetak egitea, hennaz eskuak margotzea, izenak arabiarrez idaztea etab.
Fleming Herri Eskolan, beste eskoletan bezalaxe, familiak jatorri eta kultura anitzekoak dira eta aniztasun horrek duen balore positiboa defendatu eta agerian utzi nahi du Amasa Villabonako eskola publikoak. Era berean, eskolan ikasle guztiak, desberdinketarik gabe, euskaraz hezten dira eta urtez urte eskolan etorkinak euskalduntzeko lana ere aldarrikatu nahi du Flemingo komunitateak. Antolatzaileen esanetan, gure hizkuntza da, beste elementu batzuekin batera, jatorri ezberdineko haurren integraziorako ezinbesteko giltza.
Jaialdi berezi honen bidez, herritar ezberdinen arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasunaren balioak bultzatu nahi ditu Fleming herri eskolak eta Amasa- Villabonako herritar guztiak gonbidatzen dituzte jaian parte hartzera.
EGITARAUA
16:30. Kolore kalejira (Arroatik): Erraldoi eta buruhandiak, EH11koloreko Burubeltz eta erraldoiak, Batukada, trikitilariak, Txalapartariak… Dantzak: Nigeriarrak, Brasildarrak, Nikaraguarrak,...
17:30. Sentsibilizazio jolasak (Errebote plazan): lortu zigiluak jolasetan zure pasaporterako. Sokatira, bolo jokoak, diana... Tailerrak: Kamisetak, hena, izenak arabiarrez... Janari dastaketa: afrikarra, brasildarra,...
Flemig Herri Eskolak argitaratu eta zabaldu duen kartela
Enirio-Aralar Mankomunitatearen azken bi batzarretan gertatutakoaren ondotik, Gipuzkoako EH Bilduk bere iritzia kaleratu nahi izan du, batzarkide taldeko bozeramailea den Xabier Olanoren ahotik.
Mankomunitateko azken batzarrean EH Bilduko ordezkariek ez joateko erabakia hartu zuten. Zergatik?
Badaude pare bat arrazoi pisuzkoak. Batetik, eskaera egina zegoen adostasunez Aranzadiri eskatutako txostenaren aurkezpena antolatu behar zela, eta hori ez zuen nahi izan Mankomunitatean zegoen gehiengoak. Horrekin batera, eraso gisa har daitekeen protesta bat izan zen gure udal bateko ordezkari baten aurka [Iñaki Aizpuru, Itsasondoko ordezkaria], eta ez dugu uste hori bidezkoa denik, inondik inora. Eta iruditu zitzaigun ez zegoela behar bezalako baldintzarik hausnarketa eta gogoeta lasaia eta zentzuduna egiteko.
Hurrengo batzarretara joateko asmorik duzue?
Batzar bakoitzean gai zerrenda bat izango da. Zerrenda horren arabera eta lehendakaritzaren eta beste udalen jarreraren arabera, erabakiko dugu joan ala ez. Egin beharreko gogoeta da Enirio-Aralar Mankomunitatean gauzak asko gaiztotu direla azken bolada honetan. Gure ustez legealdi honetan mankomunitatearen lehendakaritza duen Santamaria jaunak eta EAJk oso jarrera partziala hartu dute. Batzuek eskatu dutena oso-osorik betetzera joan dira, baina beste inori kasurik egin gabe. Ez dugu uste hori denik biderik egokiena mankomunitate bat interes orokorraren arabera kudeatzeko.
Kudeaketa partzialaren adibiderik eman dezakezu?
Ezin da ahaztu Mankomunitateak kudeatzen duena Parke Natural bat dela, aspaldian Eusko Jaurlaritzak izendatua, eta Parke Natural baten eginkizun nagusia bere ingurumen balioak mantentzea, errespetatzea eta gordetzea dela. Beraz, ezin da ulertu, eta errespetu osoz, edozein eragilek eskatutako eskaera guztiak ehuneko ehunean betetzea, beste inori kasurik egin gabe. Orain arte Mankomunitateak onartu duen kudeaketa plana izan da ehuneko ehun abeltzainek eskatu diotena. Abeltzainek errespetua merezi dute, eragile garrantzitsuak dira, kontuan hartu beharrekoak, baina ez dira bakarrak. Mankomunitatearen barruan dauden interes guztiak kontuan hartu behar dira.
Kudeaketa plana 2016an onartu zen. EH Bildutik, Amezketa, Orendain eta Ataungo ordezkariek baiezkoa bozkatu zuten. EH Bilduren beste lau ordezkariak ez ziren sartu batzarrera. Koalizioaren barruan izaten ari diren tirabiren adibide da hori. Zer irakurketa egiten duzu?
Beti esan izan da EH Bildu koalizio irekia, zabala eta anitza dela, eta kasu honetan hori begi bistan geratzen da. Gai horiek jorratzeko garaian, ordezkari bakoitzak bere iritzi pertsonala edo bere herriaren iritzia bakarrik hartzen badu kontuan, edo lehen esan dudan bezala, ganaduzalea izan edo ez, ikuspegi partziala baldin badu soilik, zaila da denok iritzi eta jarrera bateratu bat edukitzea. EH Bildutik saiakerak egin dira iritziak bateratzeko, baina ez da posible izan, ordezkarietako batzuk ikuspegi partzial horiek lehenetsi izan dituztelako. Eta hori izan da gure arazoa neurri batean, baina horrek erakusten du erakunde bateko ordezkariak bere iritziak gauza guztien gainetik jartzen baditu, horrelako arazoak sor daitezkeela. Espero dugu etorkizunean hori bideratzea.
Nola bideratuko da? Esaterako, azken batzarrean Amezketako ordezkaria, Ainhoa Zuriarrain, bertan izan zen, beste EH Bildukoak joan ez ziren bitartean.
Mankomunitateko ordezkariak ez dira alderdi batekoak edo bestekoak, herri batekoak dira. Bere garaian legealdi hasieran Amezketako Udalak erabaki zuen bere ordezkaria pertsona bat izango zela. Orain Amezketako Udalak aztertu beharko du ordezkaritza hori egokia den ala ez, eta aldatu behar duen ala ez.
Etorkizunera begira, uste dugu gai honek garrantzi berezia duela. Egin behar diren txosten guztiak aztertu ondoren, gure jarrera zein izan behar den ondo finkatu behar dugu, eta hori gure programetan dagoenean, eta gure hautagaiek hori defendatzeko konpromisoa hartzen dutenean, orduan bai exijitu ahal izango zaie denon artean adostu dugun hori betetzea.
Aranzadiren txostena mankomunitatean aurkeztea jorratu zenean, polemika izan zen EH Bilduko eta EAJko kideen artean, txostenaren eskatzaileari buruz.
Ikusita zer lotsa gutxi izan duten batzuk, nabarmena dena ukatzeko, nik gauza batzuk argi eta garbi esan behar ditut. Lehenengo interlokuzio saiakera EAJk berak eskatu zigun guri 2017ko hasieran, eta gaiari buelta batzuk eman eta gero, pentsatu genuen ona zela berez gatazkatsua eta giro txarra sortu zuen gai bat, ahal izanez gero elkarrizketaren bidez bideratzea. 2017an zehar hiru bilera zehatz egin ziren EAJ eta EH Bilduko ordezkarien artean. Bakoitzetik hiru ordezkari ginen, eta hiru bileretan ordezkaritza berdina mantendu zen. Lehenengoan adostu genuena izan zen, konponbide bat bilatze aldera, prestigioa zuen elkarte zientifiko bati eskatu behar geniola gaia aztertzea. Eta adostu genuen Aranzadi izango zela, eta txosten hori 2017ko martxoan eskatu genuen. Txostena aurkeztu zigun EAJri eta EH Bilduri. Eta txosten horren ondorio nagusia zen, Aralarren beste edozer egin baino lehenago, bertako larreen azterketa eta plangintza egin behar zela, hau da, Larreen Antolaketarako Plana (LAN) deritzona. Baina EAJri ez zitzaion gustatu egiten zen eskari hori, eta esan zuen berak zituen asmoetarako ez ziola balio txosten horrek eta ez zuela aintzat hartuko.
Eta zein da zuen erantzuna horren aurrean?
Guretzat Aranzadi bada eragile garrantzitsua, hamarkadetako lan oso serioa egin duena, eta orain ere gure ustez hala egin du. Esaten du Aralarren bai ingurumen helburu horiek bete ahal izateko, bai bertan zeresana duten eragileek, hasi artzainak, abeltzainak, ingurumen zaintzaileak, mendizaleak, denen arteko interesak ondo aztertzeko, derrigorrezkoa dela jasotzea larreen antolakuntza bat. Eta beste gauza batzuen artean, ea Aralarren zenbat ardik, behik eta behorrek bazkatu dezaketen. Eta lan hori derrigorrezkoa da. EAJk ez du egin nahi izan. Eta orduan, nahiz eta berez hori ez litzatekeen gure ardura zuzena, EH Bilduk eskatuko du plan hori egitea eta guk ordainduko dugu.
Kudeaketa Planean pistak egitea aurreikusten da. Zer iritzi duzue?
Nork bermatzen du kudeaketa plan horretan esaten diren pistak eginez gero artzaintzak iraungo duela beste ehunka urte? Artzaintzak eta Aralarrek zailtasun batzuk dituzte, eta gerta daiteke epe motzera artzainek eta abeltzainek eskatzen dituzten pista horiek lagungarri izatea, baina epe ertain edo luzera beraientzat ere kaltegarri izatea, eta Aralarrentzat kaltegarri izatea. Hori aztertu egin behar da, horrelako zerbait egin aurretik.
Orain arte egin dena Goroskintxuko pista izan da. Aurreko legealditik adostasunez zetorren pista bat zen, baina egin den moduaren inguruan iritzi ezberdinak daude. Eta ez dugu ahaztu behar epaileek tramitera onartua duten salaketa bat dagoela, eta Mendietako zuzendariak epaitegitik pasa behar izan duela. Kudeaketa planak beste pista batzuk aurreikusten ditu. Gure ustez ez daude inondik inora justifikatuak, ez dago bermatua pista horiek lagungarri izango diren ala ez artzaintzarako. Horiek guztiak argitu bitartean, ez da pista berririk egin behar Aralarren. Azken urteetan ardiburuak jaisten joan dira eta gorantz doazenak behorrak eta behiak dira. Gauza asko neurtu behar dira mendian makinak sartu eta erremediorik ez duen zerbait egin aurretik. Gu mundu guztiarekin hitz egiteko prest egon gara eta gaude. Uste dugu Aralarren etorkizuna denon artean erabaki behar dugula.
Erosi hemen eta zoaz Parisera kanpaina jarri du martxan Villabonako Oria merkatarien elkarteak eta ekainaren 12an jakinaraziko da saridunaren izena.
Zozketan parte hartzeko, maiatzaren 7tik ekainaren 9ra merkatari elkarteko saltokietan erosketa egiten duenak, dendan bertan txarteltxoa bete beharko du. Parte hartzen duten guztien artean egingo dute zozketa eta Pariserako bidaia eskuratuko du irabazleak. Gainera, bidaian gastatzeko 150 euroko txekea ere emango diote.
Oria merkatari elkarteak jakinarazi duenez, ekainaren 12an, 13:30ean Berdura plazan egingo da zozketa.
Oria Merkatarien elkarteak argitaratutako kartela
Astelehenean Villabonako udaletxean izandako osoko bilkuran, Asuncion klinikako langileen ordezkariek aurkeztutako mozio bat eztabaidatu eta bozkatu zen. Amasa Villabonan agintea duten PNV eta PSEko ordezkariek, mozioaren kontra bozkatu zuten eta inolako konpromisorik jasotzen ez duen kontra-mozio bat aurkeztu eta onartzea erabaki zuten.
Udaletxeko osoko bilkurako 6. puntuan jorratu zen Asuncion klinikako langile batzordearen proposamena. Aurretik, hainbat langilek kontzentrazioa egin zuten udaletxeko atarian eta horietako batzuk pleno aretora igo ziren osoko bilkurara. Gogoratu behar da klinikako langileak lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen duin baten alde borrokatzen ari direla 2017ko abendutik eta asko izan direla egin dituzten protesta ekintzak (paroak, grabak, manifestazioak, kontzentrazioak...). Udalbatzako ordezkari politikoen aurrean, langile batek aurkeztutako mozioaren defentsa egin zuen, mozioa aurkeztearen arrazoiak azalduz eta azken urteetan Asuncion klinikan eman diren hainbat gertakariren inguruko azalpenak emanez. Luze hitz egin zuen eta besteak beste klinika pribatua izateak sortu dituen arazoak aipatu zituen; langileen baldintzen okertzea, prekarietatea, diru publikoaren kontrol falta, Montoya klinikako jabeak egindako negozioak eta diru desbideraketak etab.
Hau da Asuncion klinikako langile batzordeak aurkeztutako mozioa, Amasa Villabonako udalbatzak bozkatzeko:
Lehenik eta behin, Arantza Lopez EH Bilduko zinegotziak hartu zuen hitza (bera ere Asuncion klinikako langilea izan da urte luzez eta ondo ezagutzen du egoera) eta langileen ordezkariaren ildo beretik, langileen baldintza eskasak kritikatu zituen eta beste eskualde guztiek duten bezala, Tolosaldeak ere ospitale publiko bat edukitzeko eskubide osoa duela aldarrikatu zuen. Montoya klinikaren jabearen jokabidea gogor kritikatu zuen Lopezek, Jaurlaritzatik jasotzen duen diru publikoari esker aberasten aritzea leporatuz, eta horren aurrean Eusko Jaurlaritzak beste alde batera begiratzen duela salatuz. Arantza Lopezek azaldu zuenez, EH Bilduk urteak daramatza Asuncion klinikaren publifikazioa eta langileen baldintzak Osakidetzakoekin parekatzea defendatzen eta TOPA eragilearekin eta sindikatuekin elkarlanean aldarrikapen hauek defendatu ditu Tolosaldeko udaletan, kaleetan eta baita Gasteizko legebiltzarrean ere.
Ondoren, Eneko Urdangarin PNVko zinegotzi andoaindarrak hartu zuen hitza eta mozio honen aurrean PNV eta PSEk aurkeztutako kontra-mozioa defendatu zuen, testu hori langileek aurkeztutakoa baino egokiagoa eta eraginkorragoa izango dela argudiatuz. Langileekin hitz egiteko prest agertu zen, baina ez horrela, plenoa bezalako bilera irekietan. Bestalde, langileei leporatu zien lehenago ez jarri izana Villabonako PNVrekin harremanetan beren azalpenak emateko.
Asuncion klinikako zenbait langile, hitzarmen duin bat eskatzeko egindako paro batean
Interbentzio honen ondoren, EH Bilduko Xabat Laborde zinegotziak hartu zuen hitza eta langileek aurkeztutako mozioaren aldeko jarrera agertu zuen, Tolosaldeko edozein arduradun politikok sinatu beharko lukeen mozio bat dela esan zuen Labordek. PNV eta PSEri galdera zuzena bota zien Labordek: "Mozio honen kontra bozkatzea erabaki duzue, beste testu alternatibo bat aurkeztuz, zergatik? langileek aurkeztutako mozioaren zein punturekin ez zaudete ados?" eta Jeltzaleei zuzendu zitzaien jarraian "izan zaitezte ausartak eta esan ezazue benetan pentsatzen duzuena, klinika gaur egun dagoen bezalaxe oso ondo dagoela eta ez duzuela Tolosaldearentzat ospitale publiko bat nahi, izan zaitezte ausartak eta esan iezaiezue langileei aurpegira, hori baita egia". Gainera jendea engainatu nahi izatea leporatu zion Labordek Urdangarin jaunari, "zuek aurkeztutako testu hau, langileek aurkeztu dutena baina haratago doala sinestarazi nahi diguzu? mesedez! hori ez du inork sinesten". Eskuineko alderdi guztiek egiten duten bezala, osasuna, eskubide unibertsala dena, pribatizatu nahi izatea leporatu zion Labordek PNVri.
Azkenik bozkatzeko momentua iritsi zen eta Asuncioneko langileek aurketutako mozioa ez zen onartua izan, EH Bilduren aldeko 6 bozka izan zituen eta PNV-PSE koalizioaren kontrako 7. PNV-PSEk aurkeztutako kontra-mozioak aldeko 7 bozka izan zituen eta EH Bildu abstenitu egin zen.
Tolosaldeko Galtzaundi euskara elkarteak igande honetan ospatuko den Herri Urratsera, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen festara, autobusa antolatu du eta Amasa Villabonan ere geldialdia izango du. Autobusa goizeko 9:50etan abiatuko da Olaederra Kiroldegiko geltokitik eta Senperera joan etorria 11 euro (Atarikide edo Galtzaundikideek 9 euro) kostako da.
Aste honetan zehar autobuseko zerrendan izena emateko aukera izango da Zubimusu Iikastolako zentroko eraikinean.
Amasa Villabonako EH Bildutik Herri Urrats jaialdira joateko deia luzatu nahi diegu herritar guztiei. Izan ere, oraindik orain Seaska-ko ikastolak dira ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntza eta euskararen ezagutza bermatzen duten hezkuntza erakunde bakarrak eta ondorioz, ikastola hauek egiten duten lana ezinbestekoa da gure hizkuntzaren biziraupenarentzat. Gainera, azken asteetan irakasle berririk ez jartzeko frantziar Hezkuntza Ministerioak hartutako erabakia dela eta, Seaskak protesta egitera behartua ikusi du bere burua. Pasa den asteburuan manifestazio jendetsua egin zen Baionako karriketan «Kasu! Ikastolak kexu!» lemapean. Seaskaren deialdiak jendartearen erantzun zabala izan zuen, manifestazioan 7.000 lagun inguru bildu zirelarik.
Manifestazio burua Baionan
EH Bilduk, noski, bat egiten du Seaskak egin duen salaketarekin, guztiz gaitzesgarria baita ikastoletan irakasleak behar izatea eta frantziar estatuko hezkuntza ministerioak irakasle berriei ateak istea. Ondorioz, Herri Urratsera joatea beti beharrezkoa izan bada ere, aurtengoan bereziki garrantzitsua izango da Senperera bertaratzea, horixe izango baita Seaskari gure babes osoa duela adierazteko modurik eraginkorrena. Beraz, anima zaitezte igandean Herri Urratsera!
Pasa den larunbatean, hilak 21, Euskal Herria Bilduk ohiko Batzar Nagusia egin zuen Bilboko EHU-ko Bizkaia aretoan. Ehunka kide eta militantek parte hartu zuten eta Amasa Villabonako ordezkaritza ere bertan izan zen.
Jorratu ziren gaien artean, 2019ko udal eta foru hauteskundeen kontestuan EH Bilduk herriz herri eta auzoz auzo egin beharreko lana izan zen esanguratsuena. Herri eta auzoetan EH Bildu eraldatzailea martxan jarri nahi dugu, herritarrekin eskuz esku, elkarlanean. Gure herrietako bizilagunek, gertuko eta konfiantzazko EH Bildu bat behar dute eta guk hori errealitatea izan dadin lan egingo dugu. Etorkizunera begira jarriko gara, etorkizun hobe bat eraikitzeko, gure herri eta auzoetako egoera hobetzeko, jendea hobeto bizi dadin. Horretarako beharrezkoa izango da gure herriak duen egungo egoera ondo ezagutzea, hobetu daitezkeen puntuak identifikatzea eta horri erantzuteko ideia, proiektu eta iniziatibak mahai gainean jartzea. Lan guzti hori guztia, zuekin, herritarrekin batera egin nahi dugu, herriko jendea eta elkarte zein eragileak entzun nahi ditugu, gure herria hobetzeko proposamenak bildu eta etorkizunerako ibilbide orri konpartitu bat osatu eta martxan jartzeko helburuarekin.
Bestalde, hauteskunde zerrendak egiteko prozedura eta erreglamenduaz hitz egin zen Bilboko batzar honetan. EH Bilduk hauteskunde zerrendak osatzeko metodologia garden eta demokratikoa jarriko du martxan, bai herrialde mailan (Foru Aldundietako hauteskundeetan) eta baita herriz herri ere. Hauteskunde hauetan, EH Bilduko kide edo militanteez gain, horrela nahi luketen herritarrek modu irekian parte hartu ahal izango dute lehen aldiz. Hau da, alkategaia eta herriko zerrendaren aukeraketa erabat irekia, gardena eta demokratikoa izango da. Zehazki hau nola egingo den azaltzeko datozen hilabeteetan Herri Batzarra egingo dugu eta herritarrei informazio zuzena helaraziko diegu herraminta edo tresna ezberdinen bidez.
Azaldutako planteamendu hauek EH Bilduko zuzendaritza politikoak aurkeztu zituen eta proposamenek, batzarrean parte hartu zuten ordezkari eta militanteen babes zabala jaso zuten.
Batzarraren amaieran egungo egoera politikoaren inguruko hausnarketa egin zen eta amaitzeko Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari orokorrak hartu zuen hitza. ETAk argitaratutako azken oharra, PNVren eta beste alderden erreakzioak, pentsionistak etab. izan zituen hizpide.
Batzar Nagusiaren bideo laburpena: https://www.youtube.com/watch?time_continue=3&v=_WMFIjZ8II4
Arnaldo Otegiren hitzartzea: https://www.youtube.com/watch?v=8CbBJmgxcJY&feature=push-sd&attr_tag=D9ZaASEAMsLfPle5-6
Amasa Villabonako EH Bilduk herri batzar irekia egingo du datorren maiatzaren 16an, 19:30etan Subijana etxean.
Batzar ireki honek 3 gai nagusi izango ditu:
1. Udal legealdi honetako balantzea
EH Bilduko udal-taldeak legealdi honetako lehen 3 urteetako balorazioa aurkeztuko du. Lehenik eta behin, EH Bilduren zinegotzi taldeak garatutako lana azaldu eta baloratuko da, egindako prioposamenak, hartutako erabakiak etab. azalduko direlarik. Ondoren, udalean agintean egon den PNVk aurrera eramandako udal-politikaren errepasoa eta balorazioa egingo da. Bertaratutako herritarrek beren ikuspegiak edo balorazioak partekatu ahal izango dituzte EH Bilduko zinegotziekin.
2. Herri programa osatzeko prozesuaren azalpena
Datorren udazkenean EH Bilduren herri programa osatzen hasteko prozesua abiatuko da eta herritar guztiek aukera izango dute Amasa Villabona hobetzeko ideia, egitasmo edo proiektuak proposatzeko. 2019-2023 legealdirako ibilbide orria izango den programa ere, ahalik eta herritar gehienen parte hartze zuzenarekin egin nahi du EH Bilduk. Batzar honetan aurkeztuko dira herri programa osatzeko EH Bilduk garatuko duen prozesuaren nondik norakoak.
3. Alkategaia eta udal zerrendaren prozesua
Amasa Villabonako EH Bilduk 2019ko udal hauteskundeetarako zerrendaburu edo alkategaia aukeratzeko prozesu zabal eta parte hartzaile bat garatuko du eta batzar ireki honetan aurkeztuko du publikoki. Prozesu honetako lehen urratsa herritarren proposamenak jasotzea izango da; herritar guztiei aukera emango zaie Amasa Villabonako alkate izateko pertsona egokiak proposatzeko eta EH Bilduk pertsona horiekin hitz egingo du, beren disponibilitate edo prestutasuna ezagutzeko. Ondoren, alkategaiaren aukeraketa egingo da modu garden eta demokratikoan, herritarren bozka zuzenaren bidez. Udal-zerrenda osoaren aukeraketa ere prozedura parte hartzailearekin garatuko da uda ondoren.
EH Bildutik batzar honetan parte hartzeko deia egiten diegu amasa billabonatarrei. Gure herrian politika eta udal kudeaketa beste modu batera, era garden, demokratiko, parte hartzaile, herrikoi eta aurrerakoi batean garatzeko alternatiba bakarra da EH Bildu, eta guztion artean Amasa Villabona hobe bat eraikitzeko gogotsu gaude. Zatoz zu ere!
EH Bildurekin ZUK ERABAKI!
Pasa den asteazken arratsaldean 50 lagun inguru elkartu ziren Villabonako anbulategiaren aurrean, Errausketaren Aurkako Mugimenduak egindako deialdiari erantzunez. Gipuzkoa osoko 21 herritan egin ziren elkarretaratzeak eta guztira ehundaka herritarrek bat egin zuten aldarrikapen eta protesta ekimen honekin. Errausketaren Aurkako Mugimenduak aurrera jarraitzen du bere gizarte dinamikamikarekin eta besteak beste, hondakinen kudeaketan erraustegiaren eta beste alternatiben arteko gizarte eztabaida publikoa (EiTBn eta beste komunikabideetan) eta teknikoa egitea eskatzen diote PNV eta PSEk zuzentzan duten Foru Aldundiari. Besteak beste EH Bildu eta Podemos alderdietako kideak parte hartu zuten mobilizazio honetan.
Villabonan egindako elkarretaratzearen irudia
Hau da anbulategien aurrean egindako elkarretaratzeetan irakurri eta zabaldu zen adierazpena:
Azken aldian erraustegien inguruan argitaratu diren albisteak kezka areagotu besterik ez dute egin gure gizartean. Ez soilik azken aldian, oraindik gogoan dugu Anbereseko erraustegia nola lehertu zen edota Estatu Batuetan eta Sardinian kiskali ziren erraustegiak, baita Mexikon eta Japonen duela ez asko, edota Zabalgarbiko “Q” fiebrearen isuria. Hauek denak erraustegien ondoan bizitzearen arriskuak agerian utzi dituzte.
Baina batez ere osasunarekin erlazioa duten albisteek piztu dute alarma. Berriki CSIC-eko ikerlariek Zubietako erraustegiaren ingurumen baimena aztertu dute eta ikusi dute baimendua dagoela 12 sustantzia toxiko oso larri isurtzea mugagabe eta kontrolik gabe. Gipuzkoarroi hau ezkutatzea oso larria iruditzen zaigu. Berriki ere Parisen epai historiko bat jaso da: Parisko auzitegiak arrazoia eman die Vaux-le-Penileko erraustegiak kaltetutako 165 herritarrei eta zigor gogorrak ezarri dizkio kutsaduraren ardura eduki zuen Meluneko mankomunitateari. Izan ere baimendutakoa baino 1.700 aldiz dioxina gehiago isurtzen zuela aurkitu zuten 1998an egindako ikerketan. 2002an egindako ikerketetan dioxinak legez ezarritakoa baino 2.200 aldiz gehiago eta kutsatzaile organiko oso toxikoak antzeman zituzten. Marseilan erraustegiaren inguruko elikagaietan dioxinak topatu dituzte.
Montpelierren ere azaldu ziguten, erraustegi modernoenek ere 2000 sustantzia isurtzen dituztela eta horietatik soilik 50 neurtzen direla. Txosten batek baieztatu zuen ingurukoen gaixotasun larriek horrekin lotura zutela. Pisan (Italia) ere antzeko txosten eta emaitzak, gaixotasun eta heriotzak. Azken honetan erraustegia ixtea erabaki dute. Ezin ditugu ahaztu Madrileko Valdemigomez inguruko bizilagunen testigantzak, denak norabide berdinean; usai txarrak, minbiziak eta heriotzak.
Gertakari guzti hauek kontutan hartzea eskatzen dugu, Zubietako obren berealako geldialdia eta frogatuak dauden alternatiba merke eta osasuntsuen ezarketa. Gure osasuna bermatzea exijitzen dugu eta prebentzio printzipioa ezarri dadila, hala nola, eztabaida publiko eta tekniko bat EiTB-n, ondoren gizarteak erabaki dezan proiektu polemiko honen egokitasunaz.
Errausketaren Aurkako Mugimendua
2018ko apirilaren 18an
Pasa den larunbatean Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleak jendez gainezka ikusi genituen berriro ere eta pentsiodunek beren protesta eta aldarrikapenekin tinko jarraitzen dutela agerian geratu zen. 1.080 euroko gutxieneko pentsioak izatea izan zen pentsiodunek kaleetan defendatu zuten aldarrikapen nagusietakoa eta euskal pentsio sistema propio eta justu bat eraikitzeko nahia ere adierazi zuten askok. EH Bilduko ordezkaritza zabalak parte hartu zuen mobilizazio hauetan.
Donostiako Bulebarra jendez beteta, manifestazioaren amaieran
PNVk inolako lotsarik gabe, bere estiloari jarraiki PPren gobernu ustelarekin egindako tratuak, besteak beste, pentsiodunen elkarteen artean desadostasunak eta hausturak sortzea zuen helburu, mobilizazio jendetsuak geldiarazteko intentzio garbiarekin. Jose Agustín Arrieta jeltzaleak (Amavi udal aldizkariaren azken alean elkarrizketa egin zioten) zuzendutako eta PNVri lotutako AGIJUPENS Gipuzkoako elkartea mobilizazioetatik kanpo geratu zen, PNVren estrategia zatikatzailean sakonduz. Ba pasa den larunbatean argi gelditu zen jeltzaleek ez dutela beren helburua lortu eta mobilizazioetan ez zen hutsunerik antzeman, kontrakoa, Donostiakoa adibidez aurretik egindako mobilizazioak baina jendetsuagoa izan zen. Gure pentsiodunen duintasuna ez dago salgai eta jeltzaleek Madrilen lortutako ogi apur miserableekin ez dira geldiarazi.
PNVko Olatz Peon alkateak eskumenaren (edo udalak duen eskumen faltaren) argudioa aitzakia hutsa da auzi honetan ez bustitzeko edo lanik ez egiteko. PNV, PSE eta PPk bilatzen duten paralisiaren aurrean, EH Bilduk ez du lan mahai inter-instituzionala sortzea beste aukerarik aurreikusten.
Gutxieneko adostasunak badirela argudiatuz, osasun sailera jotzea Tolosako Udalaren ardura dela nabarmendu dute Ibai Iriarte eta Cristina Pelaez Tolosako EH Bilduko zinegotziek.
"Momentu honetan, lan mahairik ez osatzea ez da gure aurreikuspenetan sartzen". Hala azpimarratu du Ibai Iriartek agerraldi publikoan. Cristina Pelaezekin batera, biek hizpide izan dute, Tolosako azken osoko bilkuran osasunaren lan mahaia osatzeko mozioak izandako erantzuna: "Denok batera, Tolosaldearentzat egokia izan daitekeen proposamen bat eraman behar dugu eskumena duen organora, presioa egin eta behin betiko irtenbide bat eman diezaioten".
Osoko bilkurak emandakoa gogora ekarri dute, azalduz, PNVk lan mahaia osatzearen aurkako botoa eman zuela, udalak horretarako eskumenik ez duela azalduz, eta PSEk atzera egin zuela bere adierazpenetan, lan mahaiari uko eginez. Horrela, EH Bildutik hiru norabidetan egin diete kritika, udal gobernuko PNV eta PSEri.
Batetik, EH Bilduren udal taldeak aitzakiatzat jo du eskumenen inguruko argudiaketa, eta arazoari aurre ez egiteko modu bat dela azpimarratu dute agerraldian. Bide horretan, Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren sorrera baliatu dute, aldeko adibidetzat: "Garapen agentzia sortu zenean, udalek bat egin zuten langabeziari aurre egiteko eta, eskumenik izan gabe, lanean hasi ziren. Udalak, herritarren defentsa eta babeserako tokiko administrazio izanda, ezin dio bizkarra eman Tolosaldeko osasun arretaren egoerari".
Ibai Iriarte eta Cristina Pelaez Tolosako EH Bilduko kideak
Halaber, duela 30 urte Tolosaldeko alkate guztiek egindako manifestazio entzutetsua ere gogora ekarri nahi izan du EH Bilduk, eskumenik ez izanagatik, guztiek bat egin zutela azalduz: "Garai hartan kontzertazioa eskatu zuten, bestela eskualdea klinikarik gabe geratuko zelako. 30 urtean, ordea, hitzarmenaren baldintzak eta arreta asko aldatu dira, eta Tolosaldeko udalek orduan bezainbesteko zilegitasuna dute, osasun sailari konponbide bat eskatzeko".
Hain justu, EH Bilduk irtenbide saiakerarik ez egitea egotzi die PNVri eta PSEri: "Arazoa, ondorioak eta ondorioen eraginak jasaten dituztenak entzun dituzte, baina, lan mahaiari ezezkoa ematearekin, konponbiderako saiakerarik ez egitea erabaki dute", gaitzetsi du Pelaezek. Horren harira, Iriartek gaineratu du "alkateak berak gutxieneko hiru adostasun" zerrendatu zituela, bai batzar monografikoan, bai osoko bilkuran: zerbitzu publikoa izatea, doakoa izatea eta kalitatezkoa izatea.
Azkenik, Euskal Autonomia Erkidegoko ESIen balorazioa izan dute hizpide, Tolosaldeko ESIa gainerako ESIen parametroetan neurtu izana salatuz: "Behin eta berriz aipatzen ari dira Tolosaldekoa 6. ESI hoberena dela, baina Tolosaldeko ESIa ezin da gainerakoen parametroetan neurtu". Besteak beste, ESIko zerbitzuaren barruan kudeaketa pribatuko klinika bat izatea parametro horietatik kanpo kokatu du EH Bilduk: "Izan ere, kudeaketa publikoa duen ospitale publiko batean, zenbait baldintza eztabaidaezin bermatu egiten dituzte. Hala nola, profesional kopurua, profesional horien prestakuntza, lan baldintzak nahiz Osakidetzako programa informatikoan klinika pribatuek sarbiderik ez izatea", azaldu du Pelaezek.
Horrenbestez, Tolosako EH Bilduk orain arteko bidean jarraituko duela iragarri du, lan mahaia beren agendako lehentasuntzat joz: "Hau ez da oraingo kontua, gutxienez 2011z geroztik datorren zerbait da, eta denok dakigu eskualdean arazo bat dagoela. Lan mahaia da auzi hau konponbidera begira jartzeko gunea".
Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak ohartarazi du Auzitegi Konstituzionalak fracking-aren aurkako euskal legearen efektuak murriztu dituela eta, horren aurrean, ezinbestekotzat jo du Jaurlaritzak eskura dituen baliabide guztiak erabil ditzala haustura hidraulikoaren teknikaren kontra.
Fracking-aren aurkako euskal legearen eragina mugatzen duen Auzitegi Konstituzionalaren epaia efektu praktikorik gabe uztea helburu, EH Bilduk erabateko adostasuna lortu du gaur Legebiltzarrean. Mikel Oteroren proposamena aintzat hartuta, Gasteizko Parlamentuak haustura hidraulikoaren aurkako konpromisoa berretsi eta aho batez eskatu dio Jaurlaritzari bere esku dauden baliabide guztiak erabil ditzala Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan fracking-a ez dela erabiliko bermatzeko.
Mikel Otero legebiltzarkidea EH Bilduren proposamena aurkezten
Zentzu horretan, Legebiltzarrak Lakuari galdegin dio ekin diezaiola akuiferoen zaurgarritasun-maparen eguneratzeari eta optimizatzeari, horrela era eraginkorragoan lagunduko baita lurpeko ur-masak hobetzen eta babesten. Izan ere, Oterok ohartarazi du Konstituzionalaren epaiak bereziki akuiferoak babesgabeturik utzi dituela.
EH Bilduko legebiltzarkideak salatu du Konstituzionalak beste urrats bat eman duela Estatuaren birzentralizazio prozesuan, oraingoan ingurumenaren babes arloan EAEk dituen eskumenak urratuz. Horren haritik, Legebiltzarrak erabateko desadostasuna adierazi du Konstituzionalaren ebazpenarekiko, eta Gobernu espainolari eskatu dio hidrokarburoen ustiaketaren arloko araudi estatala aldatzeko, hidrokarburoen esplorazioan edo esplotazioan haustura hidraulikoaren teknika debekatze aldera.
Villabona eta Zizurkilgo Oria merkatari elkarteak bezeroentzat abantailak ekarriko dituen txartela jarriko du erosleen eskura apirilaren 14tik aurrera.
Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin bezero txartela izango du aurrerantzean Oria merkatari elkarteak. Zuzendaritzako kideek komunikabideen aurrean azaldu dutenez, «Aspalditik geneukan asmoa, baina ideia orain eramango dugu praktikara eta fidelizazio txartel hau erabili ahal izango dute gure bezeroek». Larunbatetik aurrera eta apirilaren 28ra arte, elkarteko 11 saltokitan erosketak egin eta bezero txartela aurkezten dutenek, promozio kanpaina batean parte hartu ahal izango dute. Irabazle suertatzen denak Nekaturreko landa etxe batean asteburua pasa ahal izango du.
Egunotan bailarako herrietan eta postontzi guztietan bezero txartelaren inguruko informazioa banatuko dute eta eskuorri horretan bertan herritarrek bezero txartela eskuratzeko inprimakia bete ahal izango dute. Gero inprimaki hori 11 saltoki horietako batean entregatu eta momentuan jaso ahal izango du bezeroak txartela, dohainik. Zuzenean denda horietan ere egin ahal izango da.
Bezero txartelek izango duten itxura
Larunbatetik aurrera erabili ahal izango da bezero txartela eta behin lehen promozioa amaituta abantaila sorta prestatzeari ekingo diote. Promozio bateratuak ere egongo dira eta gero saltoki bakoitzak egingo du bere planteamendua txartelari begira: deskontuak, puntu bidezko aukerak, zozketak... Oraingoz 11 saltokitan erabili ahal izango da txartela, baina Oria merkatari elkartean biltzen diren beste asko ere joango dira ekimenera batzen.
Funtzio soziala
Txartelaren bultzadaz, herriko komertzioak duen balio eta garrantzia irudikatu nahi dutela jakinarazi du Etxeberriak: «Merkataritzak ez dio soilik onura ekonomikoa ekartzen herriari, lanpostuak sortzen dituelako; badu beste egiteko bat ere: herriak ez dira ezer saltoki gabe, hutsak egongo lirateke. Ohartzen gara dugun funtzio sozialaz eta horregatik pentsatzen dugu saltoki txikiak bultzatzea herriaren alde egitea dela, bere osotasunean».
11 SALTOKI:
Amane arropa denda.
Amasa okindegia.
Basajaun liburu denda.
Duna oinetakoak eta osagarriak.
Eizmendi kirolak.
Garazi loradenda.
Magali arropa denda.
MP Boutique.
Optika Villabona.
Sahatsa belardenda.
Tinta inprimategia.
Amasa Villabonako EH Bildutik herriko merkatarien ekimen berri honi gure ongi etorria eman nahi diogu. Jakina denez, une zail eta delikatuak dira herri eta auzoetako denda eta saltokientzat, internet bidezko merkataritzak eta merkatalgune edo saltoki handiek, gure herriaren oinarria den sektore ekonomiko hau arriskuan jarri dute eta horrekin batera baita gure kaleetako bizitza ere. Ez dugu lokal komertzial hutsez betetako eta kaleak desertu baten moduan dituen herri batean bizi nahi.
Honen aurrean, ezinbestekoa da herriko merkataritzari bultzada bat ematea eta zentzu honetan ulertzen dugu Bezero txartelaren aurkezpena eta martxan jartzea. Ondorioz, albiste on baten aurrean gaude, Amasa Villabonako merkataritza bizirik dagoen seinale. EH Bildutik herritarrei dei egiten diegu txartela eskuratu eta erabili dezaten, herriko merkataritzaren etorkizuna gure esku baitago. Herri bizia nahi dugulako, erosketak herriko dendetan!
Bere desmobilizazioa iragartzeko ETAk zabaldutako agiriaren balorazioa egiteko, honako adierazpen hau irakurri du Arnaldo Otegik hedabideen aurrean:
Gaur, Euskal Herrian aro bati amaiera ematen zaio. Herri eta herritar gisara sasoi gogorra izan da. Euskal Herriak gatazka politiko eta armatua bere gordinean bizi izan du. Horrek mota guztietako sufrimendua sortarazi du alde guztietan. Hemendik sufritu duten eta sufritzen ari diren pertsona guztiak gogoan hartu nahi ditut. Inor bazterrean utzi gabe.
Mezu honen bidez eskerrak eman nahi dizkiet urte luzetan egun hau heldu zedin lanean aritu diren pertsona eta erakunde guztiei. Askotan ez da posible izan, oztopo asko izan ditugu, beti ez dugu asmatu... Baina borondatea bazegoen eta azkenean egin dugu.
Gaurtik aurrera beste aro bat zabaltzen da definitiboki herri honetan. Esperientzia ezberdinetatik (77koa, 98koa...) ikasi eta beste behin ere herri gisara urratsak emateko abagunea ireki dela uste dut. Baliatu dezagun aukera hau, denbora galdu gabe.
Amaitu aurretik, nire ongi etorria eman nahi diot ETAk ardura historikoz hartu duen erabaki honi. Erantzukizun osoz amaiera ordenatu bat gauzatu du, 60 urteko ibilbideari itxiera emanez.
Bakerik eta askatasunik gabeko herria gara oraindik, baina hori eraldatzeko bidean jarraituko dugu etenik gabe eta lortu arte.
Euskal Herrian, 2018ko maiatzaren 3a
Honakoa da gaur Amasa Villabonako EH Bilduk argitaratu duen irakurketa:
Gaur jakin dugu atzo arratsaldean PNVko militante batek eta udal arduradunek Beertoki azokako antolatzaileekin egindako bileraren ostean, azkenik udalak artisau garagardoen azoka Villabonako frontoian egiteko baimena eman duela.
Lehenik eta behin, honakoa oso albiste ona dela adierazi nahi dugu. Udalak bere lehen erabakiarekin ekintza hau arriskuan jarri bazuen ere, Beertoki azoka frontoian, antolatzaileek aspalditik prestatuta zuten moduan (inolako beldurrik gabe) egin ahal izango da larunbat honetan, eta hori pozgarria da.
Nabarmen geratu da afera honetan udal gobernuak atzera egin behar izan duela, udaleko plenoan eta komunikabideetan hainbeste defendatu zuten erabakia guztiz aldatzeraino iritsiz.
Hau ez da udalaren eskuzabaltasunari esker izan; inposizio eta debekuaren aurrean isilik edo geldirik geratu beharrean, Beertoki azokako antolatzaileek erreakzionatu, erantzun eta beren eskubidearen alde borrokatu dutelako gertatu da. Hau izan da PNVko arduradunek gogoz kontra atzera egitearen arrazoi bakarra. Horregatik Beertokiko antolatzaile taldea zoriondu nahi dugu, tinko eusteagatik eta udalaren debekua gaindituz, dagokiena irabazteagatik.
Tristea eta tamalgarria da herriko espazio publikoan ekintzak antolatu nahi dituztenek, (horretarako eskubide osoa izanik) udalaren konplizitatea eta laguntza izan beharrean, udal gobernu honek hartutako jarrera debekatzaile eta oztopatzailearen aurka borrokatu behar izatea.
Bukatzeko, zalantza garrantzitsu bat geratu zaigu argitu gabe eta horregatik galdera zuzena egin nahi diogu Maite Izagirre alkateari eta PNVko udal gobernuari: Aurrerantzean herriko elkarte eta eragile ezberdinek Behar Zana frontoia erabili ahal izango dute? edo Beertoki azokarekin hartutako erabaki hau salbuespen bat da?
EH Bildutik gai honetan posizionamendu eta erabaki garbi bat hartu eta zabaltzea exijitzen diogu udal gobernuari. Elkarte eta eragileek frontoia erabili dezaketen edo ez argi geratu behar da, momentu honetan dagoen ziurgabetasunarekin behin betirako amaituz.
Amasa Villabonan, 2018ko apirilaren 5ean
Ostegunean, "La manada" izenez ezagutu den auziaren epaia ezagutu zen egun berean, haserrea eta amorrua zabaldu ziren herritarren artean. Nabarmena da 5 gizonen artean emakume bakar bati Iruñeako portal hartan egindakoa abusua baino gehiago dela, bortxaketa argia, eta Nafarroako auzitegiko emandako epaiak errealitate hori ez onartzeak sumin guztiz logikoa eragin du jendartean.
Aiztondoko Mugimendu Feministak elkarretaratze zaratatsurako deia egin zuen 20:00etarako Villabonako Malkar plazan eta jendetza batu zen mobilizaziora. 20 bat minutuz, txistu eta kazerola soinuek hartu zuten plaza osoa eta "ez da abusua, bortxaketa baizik!" ohiuekin amaitu zen protesta.
EH Bildutik argi eta garbi esan nahi dugu sententzia hau indarkeria judiziala dela. Emakumeenganako indarkeriari garrantzia kentzea indarkeria patriarkalaren parte da. Eta, beste behin, agerian geratu da Espainiako justizia sistemak ere oinarri matxista nabarmena duela. Injustizia lotsagarri honen aurrean ordea, herri duin bat ikusi dugu, horrelako albisteen aurrean geldirik egon beharrean, errekazionatzen jakin duena eta masiboki kaleetara irten dena. Beste behin mugimendu feministak lekzio edo eredu bikaina eman du. Gure herria bat eginda eta elkartasunez kalera atera da berriro, jendarte osoarentzat eta batez ere emakumeentzat iraingarria den sententzia hau salatzera. Horrela, denok bat eginik Euskal Herria berria eta hobea eraiki dezakegu eta horixe da egin behar duguna.
Gipuzkoako Batzar Nagusietan PNV eta PSEren Foru Aldundiak aurkeztutako zerga erreformeei zuzenketak aurkezteko epea amaituta, EH Bilduko Batzarkide Taldeak, guztira, 28 zuzenketa aurkeztu ditu: osoko zuzenketa bat eta 27 zatikako zuzenketa. Euskal Herria Bilduko bozeramale Xabier Olanoren hitzetan “zuzenketen helburua progresibitatea eta ekitatea bermatzea da, gehien dutenek gehiago ordain dezaten”.
Horietatik, Osoko zuzenketa bat eta 4 zatikako zuzenketa aurkeztu dizkio Euskal Herria Bilduk Ondare gaineko Zergaren erreformari.
Zerga horren kasuan, Olanok zera azpimarratu du: “bereziki larria da Aldundiak kuota osoaren muga (“escudo fiscal” deiturikoa) berreskuratzeko duen asmoa. Izan ere, hori zergaren progresibitatearen aurka doa zuzen zuzenean, eta soilik aberatsenak saritzen ditu”.
Zerga erreformaren memoria ekonomikoaren arabera, ondare zergaren aitortzaileak 7.538 dira, (gipuzkoarren % 1), eta zerga horren bidez ahalmen ekonomiko handiena duten gipuzkoar horiek ekarpen handiagoa egiten diote gizarteari.
Foru gobernuak egin nahi duen aldaketarekin “zerga ezkutua” delakoa (“escudo fiscal”) baliatuko luketen 875 zergadunek batez beste 37.794 euro gutxiago ordainduko liokete Gipuzkoako Ogasunari. Guztira, 33 miloi gutxiago jasoko lirateke, diru hori ezinbestekoa denean herritarren ongizatea bermatzeko.
Baina memoria ekonomikoan are eta larriagoa den beste datu bat ere ematen da: zehazki, Gipuzkoan bizi diren eta 12,8 miloi euro baino aberastasun handiagoa duten 38 pertsonetako bakoitzak, batez beste, 408.316 euro gutxiago ordainduko lioke urtero Ogasunari.
EH Bildurentzat eskandalugarria da oso PNVk Gipuzkoako 38 aberatsenei urtero 15 miloi t’erdi oparitu nahi izatea; eta lotsagarria PSEk neurri hori babestea.
Xabier Olano EH Bilduko bozeramailea Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Beste 23 zatikako zuzenketa zerga arau batzuetan aldaketak sartzen dituen Foru Arau Proiektuari aurkeztu dizkio EH Bilduk, gehienak Pertsona Fisikoen gaineko Zergari eta Sozietateen gaineko zergari dagozkionak. Beste gauza askoren artean, EH Bilduk Sozietateen gaineko zergari “Sozietateen mozkinen gaineko zerga” deitzea proposatzen du, izena aldatuz; modu horretan, zergapetzen dena soilik mozkina dela argiago utziz eta ez enpresa jarduera.
Zerga horretan ere, proposatzen dugu mozkinen zenbatekoaren arabera zergapetzea, sozietateen gaineko zergaren progresibitatea handituz.
Halaber, enpresek kenkariez baliatzeko denbora 5 urteetara mugatzea proposatzen dugu, Aldundiak proposatzen dituen 30 urteen ordez.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, proposatzen dugu errentaren oinarri likidagarri guztiei eskala bakarra berrezartzea, kapital eta lan errenten arteko banaketa gaindituz.
EH Bilduko bozeramale Xabier Olanoren hitzetan “duela 12 urte PNVk eskala bakarraren bidez zergapetzen zena bi eskalatan banandu zituen, kapital errentak sarituz lan errenten gainetik; modu horretan, lanaren ahaleginetik eratortzen diren errentak gehiago zergapetzen dira eta espekulaziotik eratortzen direnak, berriz, gutxiago. Hori langile klasearekiko diskriminazioa da eta horrekin amaitu beharra dago”.
Amaitzeko, eskalaren azken tipoa igotzea proposatzen du EH Bilduren taldeak, % 50ean kokatuz, eta etxebizitzaren alokairugatiko kenkariak handitzea, etxebizitzen alokairua gehiago sustatzeko.
Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko Egunaren harira, artikulu hau argitaratu dute Natalia Gardezabal, Izaskun Duque eta Monika Plazaola EH Bilduko kideek:
LESBIANAS, ¡PRESENTES!
Recientemente han asesinado a las activistas lesbianas y feministas Marielle Franco y Kleo Hernández Flores, en Brasil y México respectivamente. La noticia ha saltado en nuestros medios invisibilizando, una vez más, que eran lesbianas.
El patriarcado criminal tiene cada vez más miedo porque cada vez somos más, estamos más unidas, somos más fuertes, por eso actúa con mayor violencia. Esta se comete, además, de manera más intensa contra aquellas que con sus cuerpos, sus deseos, su libertad, ponen en cuestión la heteronormatividad que se impone como eje de control y sometimiento. El estigma, el rechazo, el odio contra las lesbianas, contra las mujeres que desean y aman a mujeres, es tal que conlleva en determinados contextos una violencia muy extrema, llegando al asesinato.
Marielle, Kleo y tantas otras antes de ellas han sido asesinadas por ser lesbianas. En Euskal Herria muchas lesbianas también sufren violencia y muchas de ellas que son activistas sufren insultos, acoso, amenazas, últimamente de manera especial gracias al amparo que da el anonimato de las redes sociales.
Acercándonos al día Internacional de la Visibilidad Lésbica queremos denunciar el acoso y la violencia que sufren muchas activistas por su condición de lesbianas y feministas tanto a nivel internacional como en Euskal Herria. Durante todos estos años son muchas las que han sido y son compañeras lesbianas de lucha, nombrarlas a todas sería imposible; hacemos, desde aquí, un reconocimiento colectivo del aporte que tantas lesbianas han hecho al feminismo y a tantas luchas por la emancipación social y política de nuestro pueblo; durante mucho tiempo han sido invisibilizadas e incluso rechazadas.
Las lesbianas han realizado aportes inestimables a las teorías feministas y LGTBIQ+; gracias a ellas se puso en cuestión la norma heterosexual como eje fundamental del patriarcado y se planteó la necesidad de repensar como construcción cultural no sólo el genero sino también el sexo. Igualmente, han estado en primera línea de muchas luchas en las calles, demostrando gran solidaridad, por ejemplo en las luchas de las feministas heterosexuales por el derecho al aborto o el divorcio. Y hasta el día de hoy siguen aportando y formando parte de la lucha por la soberanía de nuestro pueblo.
Por lo tanto, cuando hablemos de la necesidad de democratizar nuestra sociedad no podemos olvidar que, además de la redistribución del capital económico, tenemos que redistribuir también el cultural y el simbólico; porque es flagrantemente evidente que no se trata solo de que muchas lesbianas sean pobres, de que no estemos representadas, de que no aparezcamos en ningún relato, de que no seamos visibles, se trata de que para esta sociedad heteropatriarcal las lesbianas simplemente no existen.
Son muy escasos los referentes de lesbianas en el espacio público, lo que dificulta el desarrollo libre de nuestras sexualidades así como adquirir confianza y aumentar la autoestima, pasos necesarios para empoderarnos e incidir políticamente. También necesitamos referentes para poder gestionar la diversidad y disfrutarla, para darnos cuenta de que hay tantas maneras de ser lesbiana como lesbianas hay en el mundo. Lejos de estereotipos, ideas preconcebidas, prejuicios, porque la complejidad de la propia realidad la hace enormemente más interesante.
La visibilidad es un acto político. Frente a quienes piensan que nuestra sexualidad tenemos que circunscribirla exclusivamente al espacio privado, nosotras queremos hacer realidad el dictum de Kate Millet : lo personal es político; porque la política atraviesa nuestros cuerpos, nuestros cuerpos que son el campo de batalla en el que hacer frente a este mundo heteropatriarcal, racista y capitalista para traspasar las fronteras del miedo y la opresión y habitar la libertad.
Somos lesbianas, somos políticas, somos lesbianas políticas porque creemos que transformar esta sociedad es absolutamente necesario y esto pasa por la lucha política. Una lucha política por una democracia real, donde haya justicia e igualdad, y se respeten todos los derechos humanos, donde haya condiciones para que la vida de todas, también la de las lesbianas, sea digna. Es el único camino para seguir avanzando en la construcción de la Euskal Herria que queremos, soberana, libre y feminista.
Euskal Herria Bilduk guztira 27 alegazio aurkeztu dizkio Jaurlaritza egiten ari den Lurralde Arloko Sektore Plan berriak merkatal-gune edo saltoki handiak zabaltzea eragotzi dezan.
Herri eta auzoetako merkataritza txikiaren egoera larriak kezkatu egiten gaitu, Amasa Villabonan bereziki garrantzitsua da sektore hau, herriko ekonomian duen pisu handiagatik, mantentzen dituen lanpostu ugariengatik eta herriko kaleei ematen dien bizitasunagatik. Ez dago zalantzarik merkataritza sektore honek zailtasun gero eta handiagoak dituela bizirauteko, online edo internet bidezko salerosketak eta merkatal-gune handiek ukaezinezko kaltea eragiten baitie herriko dendei. Egoera hau Euskal Herriko herri eta auzo ugaritan errepikatzen da eta horregatik EH Bilduk erreakzionatzea erabaki du Jaurlaritza tramitatzen ari den Saltoki Handiak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Plan berriari 27 alegazio eginez.
Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkidea
Jaurlaritzaren aurreko planak, 2004koak, ezartzen zituen mugak berreskuratu behar direla uste du EH Bilduk, hau da, merkatal gune handi berriak irekitzea edo jada existitzen direnak handitzea guztiz debekatuz. Iker Casanova legebiltzarkidearen iritziz, “plan berria ez da behar bezain murriztailea eta ez die ia mugarik jartzen horrelako zentroak handitu edo irekitzeko proiektuei”.
Casanovak azaldu du plan berriaren tramitazioa urteetan luzatu daitekeela eta, hori kontuan hartuta, eskatu du bien bitartean Jaurlaritzak ez ditzala baimenak eman saltoki handiak irekitzeko edo zabaltzeko. “Baimenen etenaldia behar da, ez lukeelako inolako zentzurik izango plan berriak muga zorrotzak ezartzea baina hori onartu bitartean bide ematea gero ezinezkoak izango liratekeen superfizie komertzialak zabaltzeari”. Horren haritik, Casanovak ohartarazi du “Gipuzkoan une honetan martxan dauden makroproiektuen arabera saltoki handiek 200.000 metro karratu gehiago hartuko dituztela, eta hori galarazten ez badugu, kaltea ikaragarria izango da merkataritza txikiarentzat”.
EH Bilduk ezinbestekotzat jo du merkataritza txikiari babes berezia ematea, eta norabide horretan doaz Casanovak Lurraldearen Arloko Planari aurkeztutako alegazioak, “merkatal gune handien kontrolik gabeko hedapena saihesteko, saltoki handi gehiago irekitzeak merkataritza txikia suntsitzea ekarriko lukeelakoan”. Legebiltzarkideak adierazi duenez, “Europar Batasunaren legediak aukera ematen du arlo horretan hainbat murrizketa ezartzeko; beraz, borondate politikoa bakarrik behar da, tresna legalak izan baditugulako”.