Tolosaldeko Galtzaundi euskara elkarteak igande honetan ospatuko den Herri Urratsera, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen festara, autobusa antolatu du eta Amasa Villabonan ere geldialdia izango du. Autobusa goizeko 9:50etan abiatuko da Olaederra Kiroldegiko geltokitik eta Senperera joan etorria 11 euro (Atarikide edo Galtzaundikideek 9 euro) kostako da.

Aste honetan zehar autobuseko zerrendan izena emateko aukera izango da Zubimusu Iikastolako zentroko eraikinean. 


Amasa Villabonako EH Bildutik Herri Urrats jaialdira joateko deia luzatu nahi diegu herritar guztiei. Izan ere, oraindik orain Seaska-ko ikastolak dira ipar Euskal Herrian euskarazko irakaskuntza eta euskararen ezagutza bermatzen duten hezkuntza erakunde bakarrak eta ondorioz, ikastola hauek egiten duten lana ezinbestekoa da gure hizkuntzaren biziraupenarentzat. Gainera, azken asteetan irakasle berririk ez jartzeko frantziar Hezkuntza Ministerioak hartutako erabakia dela eta, Seaskak protesta egitera behartua ikusi du bere burua. Pasa den asteburuan manifestazio jendetsua egin zen Baionako karriketan «Kasu! Ikastolak kexu!» lemapean. Seaskaren deialdiak jendartearen erantzun zabala izan zuen, manifestazioan 7.000 lagun inguru bildu zirelarik.

DcXOJw0XcAA3Rx3Manifestazio burua Baionan

EH Bilduk, noski, bat egiten du Seaskak egin duen salaketarekin, guztiz gaitzesgarria baita ikastoletan irakasleak behar izatea eta frantziar estatuko hezkuntza ministerioak irakasle berriei ateak istea. Ondorioz, Herri Urratsera joatea beti beharrezkoa izan bada ere, aurtengoan bereziki garrantzitsua izango da Senperera bertaratzea, horixe izango baita Seaskari gure babes osoa duela adierazteko modurik eraginkorrena. Beraz, anima zaitezte igandean Herri Urratsera!