Albisteak
Lehenik eta behin Amasa Villabonako Aritza kultur elkarteari eskerrak eman nahi dizkiogu, azken urteetan gure herriko memoria historikoa landu eta berreskuratzen sekulako lana egin dute eta oraingoan ere elkarte honek egindako ekarpenari esker, dagoeneko ez da sinbolo frankista bakar bat ere geratzen gure herriko kaleetan.
Pasa den asteartean Diario Vasco egunkarian argitaratutako albistean, EAJ eta PSEren aldeko botoekin onartu berri diren aurrekontuen apologia egin nahi izan zuen EAJk, ulertzekoa da talde politiko batek bere proiektuak jendarteratu eta saldu nahi izana, baina horretarako denak ez du balio.
Amasa Villabonako EH Bilduko udal taldeak mozio honen bidez, 2016an Gizarte-Larrialdi laguntzak (GLLak) behar dituzten herritarrei laguntza hau bermatu ahal izatea du helburu.
Astelehen arratsaldeko osoko bilkuran 2016ko udal aurrekontuen gaia jorratu zen eta EH bilduk aurkeztutako hamaika zuzenketak banan-banan eztabaidatu eta bozkatu ziren. Udal gobernuak ez zuen zuzenketa bat bera ere onartu eta EAJk proposatutako aurrekontuak bere horretan onartu ziren EAJ eta PSEren aldeko botoekin. EH Bilduko ordezkariok aurkako botoa eman genuen.
Amasa Villabonako herritarrek ondo dakiten bezala, duela 3 hilabete inguru hasi ziren Oria ibaia bideratzeko obrak Zizurkil eta Villabona batzen dituen Zubimusu zubiaren inguruan. Obra honen bidez, ibaiaren zabalera handitu eta Villabonako herri-guneak duen uholde arriskua asko murriztuko da eta beraz, honakoa interes publiko ukaezina duen obra garrantzitsua da. Hori horrela izanda, EH Bildutik oso argi utzi nahi dugu ez dugula obra honen martxa oztopatu edo geldiarazteko inolako borondaterik, alderantziz, obrak ahalik eta azkarren bukatzea nahi genuke, obra hauek hainbat herritarri eta bereziki inguruko negozioei sortzen dizkien eragozpenak amaitu daitezen.
Ikusgai duzue hemen Amasa-Villabonako EH Bilduko kideok argitaratu dugun aldizkaria. Deskargatu, irakurri, zabaldu eta emaiguzu zure iritzia!
Amasa Villabonako EH Bilduk aurkeztutako mozioan, Pakize Nayir, Fatma Uyar eta Sêve Demir emakume ekintzaile kurduen hilketa salatzen da eta hilketa politiko hauen salaketa Turkiar estatuari ofizialki jakinaraztea proposatzen da. Mozioa otsailaren 29ko Osoko Bilkuran eztabaidatu eta bozkatuko da.
Villabonako udal gobernuaren 2016rako aurrekontu proiektua aztertu ondoren, EH Bildu koalizioak hainbat zuzenketa proposamen biltzen dituen dokumentu bat osatu eta udalean sarrera eman dio. Hemen duzue dokumentu osoa irakurgai:
Atzo arratsaldean Gurea zineko erakusketa aretoan egin zen EH Bilduk deitutako batzar irekian, EAJ-PNVrekin negoziazio mahaian lortutako aurre-akordioa behin betirako onartzea erabaki zen. Batzarra oso parte hartzailea izan zen eta azken erabakia bozka bidez onartu zen: %92ak akordioaren alde egin zuen, %4k kontra eta beste %4k abstentziora jo zuen.
Hilabeteak dira EAJ eta EH Bilduren artean hondakinen bilketa sistema berri bat adostu eta ezartzeko helburua duen “negoziazio” mahai bat martxan dagoenetik, baina pasa den azaroaren 9tik mahai hau ez da bildu. Azken bilera horretan EAJko ordezkariek beren proposamena idatziz bidaltzeko eta ondoren beste bilera deialdi bat egiteko konpromisoa hartu zuten eta gaur gaurkoz, 2 hilabeteren ondoren, proposamen horren zain jarraitzen dugu.