Iritziak
- Kategoria: Iritziak
Duela egun batzuk "Osatuz Amasa Villabona" izenburua duen udalaren panfleto edo liburuxka bat iritsi zitzaigun Amasa Villabonako etxeetara. Idatzi honen bidez EH Bildutik honen inguruan dugun iritzia azaldu nahi dugu eta horretarako liburuxkaren analisi bat egingo dugu hasieratik bukaerara.
"Proiektu transbertsal eta parte hartzailea" omen da
Maite Izagirre alkateak egiten duen aurkezpenean, kontraesan ugari aurki daitezke. Lehenik parte hartzea aipatzen du, ondoren proiektuak "udalaren ekimenak babestu nahi ditu" esanez. Orduan zer da egin nahi dena? herritarren parte hartze aktiboa bilatzea, edo jendeak udalak egiten duenari "amen" egin eta txalotzea?
Gai honetan ezin dugu aipatu gabe utzi, pasa den legealdian (2014ko udaberrian) Villabonako udalak benetako prozesu parte hartzaile zabal eta aberats baten bidez osatutako Herritarren parte hartzearen araudia onartu zuela, alderdi politiko guztien aldeko botoarekin. Ordutik ia 4 urte pasa dira eta araudi hau ez da inondik inora betetzen ari, gehiago ere esango genuke, PNVren udal gobernuak ez du inoiz araudi hau betetzeko inolako borondaterik erakutsi, kaxoi batean gorde nahi izan dute eta bertan jasotzen diren parte hartzea bultzatzeko neurriak sistematikoki urratzen ari dira.
Bestalde, agintean dauden jeltzaleei eta bereziki alkateari, 2014tik udalean Herritarren parte hartzerako batzorde informatzailea sortuta dagoela gogorarazi nahi diegu. Legealdi honen hasieran, batzorde honen arduradun politikoak izendatu ziren eta agian berak jakingo ez badu ere, batzorde honetako arduraduna Maite Izagirre alkatea bera da. Teorian udalak batzorde honen bidez garatu behar ditu bere parte hartze politikak. Bertan alderdi politiko, eragile eta norbanakoek parte har dezakete eta udalak aurrera eramaten dituen politiketan eta herriari eragiten dioten gai garrantzitsuetan, herritarrek aktiboki nola parte har dezaketen erabaki behar litzateke mahai baten bueltan.
PNVk batzorde hau bazter batean uztea eta guztiz paralizatzea erabaki du. Jeltzaleek udalean agintea hartu zutenetik (2015eko ekaina) batzorde hau behin bakarrik bildu da, 2016ko urtarrilean, eta gainera hondakinen gaian PNVk EH Bilduren kontra aurrera eramandako estrategia politikoan sakontzeko, atez atekoaren kontrako galdeketa bat antolatzeko asmoz deitu zuten batzordearen bilera, helburu guztiz alderdikoiarekin.
Proiektuaren 3 ardatzak: "Herriaren egokitzapen lanak", "Hainbat gai" eta "Segurtasuna"
• Egokitzapen lanak
Arlo honetan besteak beste, hiri-altzarien hobekuntza, parke eta lorategien txukunketa eta herri-ornamentazioa aipatzen dira, "etenik gabeko hobekuntza prozesua da" esanez. Ikusgarria da jeltzaleek gauzak saltzeko duten abilezia, udalak bai hala bai derrigor egin beharreko mantenu lanak (horretarako daude udaleko brigadak, azpikontratatutako lorezaintza enpresa etab) beraiei bururatutako hobekuntzak balira bezala aurkezten dituzte.
• "Hainbat gai"
Bizikidetza sustatu, bertakoa izatearen harrotasuna bultzatu, talde memoria garatu, konpromezua indartu... aipatzen dira. Ezer zehatzik ez, betiko marketina, hitz polit politak baina atzetik ezertxo ere ez daukatenak.
• Segurtasuna
Bide segurtasuna (trafikoa), eraikuntza publikoen segurtasuna, "bizi lineak" eta lapurretak saihesteko sentsibilizazioa aipatzen dira. Ados egon gaitezke planteatzen diren neurri batzuekin, baina ez dugu uste "parte hartze proiektu" batean, ardatz nagusietako bat segurtasunaren gaia izan behar denik. Beti hobetu daitekeen arren, ez dugu uste gure herrian segurtasun arazo larririk dagoenik.
Herritarren iritzia ezagutu nahi omen dute
Horretarako bi fase planteatzen ditu udal gobernuak; lehenik herriko talde eta eragileekin bilerak egitea, eta ondoren auzoetara mugitzea iritziak jasotzeko.
Ongi iruditzen zaigu, ongi etorria ematen diegu herritarrei entzuteko bideak zabaldu ditugunon artera. Baina susmoa dugu honako hau ere, PNVren alderdi estrategia elektoralaren lehen urratsa dela, kanpainako lehen ekimena. Izan ere, udal gobernuan daudenetik ez dute ezer egin herritarren iritziak entzun eta jasotzeko. Ez hori bakarrik, aurreko legealdian horretarako martxan jarri ziren neurri guztiak ezabatu dituzte. Lehen, urtero udalak aurrekontuak egin baino lehen, inkestak egiten zituen herri osoan, herritarrek ikusten zituzten gai garrantzitsuak identifikatzeko eta jasotako erantzunak kontuan izanda, urteko lehentasunak (inbertsioetan batez ere) definitzeko. Ondoren, aurrekontuen aurreproiektua publikoki aurkezten zen (bilera irekietan, prentsan...) jendeak udalaren asmoen berri izateko eta herritarrek beren ekarpenak egin ahal izateko. Orain ordea, ez da horrelako ezer egiten, ezertxo ere ez.
Honekin lotuta, ezinbestean aipatu behar dugu Larreako parkea estaltzeko proiektuari dagokionez, PNVk izan duen jarrera harroputza. Aurreko urteetan jasotako eta orain egiten ez diren inkesta horietan, behin eta berriz errepikatzen zen eskaera, herriko parkeetako bat estali eta euritik babestutako jolastoki bat izatearen beharra zen. Herritarren gehiengoaren eskaera horri erantzuteko, gogoan izango duzue EH Bilduk gidatutako udalak herriko parke ezberdinak estaltzeko proiektuen lehiaketa bat egin zuela, azken erabakia herritarren bozka zuzenaren bidez erabaki zelarik. Eginda eta herritarrek erabakita zegoen proiektu hau ere, bertan behera uztea erabaki du PNVk, herritarren gehiengoaren eskaera historiko honi ateak itxiz. Beste behin, argi erakutsi dute herritarren iritzia eta parte hartzea, soilik PNVri interesatzen zaionean hartzen dutela kontutan, eta bestela, hor konpon.
Obra txiki batzuen zerrenda dotorea
Etxeetara iritsi zaigun liburuxkako orrien artean, udalak datozen hilabeteetan egingo omen dituen jarduera edo obra txiki batzuen berri ematen da.
"Herrigintza" alorrean, desbrozatzeko makina bat erosiko dela, Amalur plazan bakuak berritu eta ornamentazio berria jarriko direla, Ulako pasealekuan ere (udalak inolako proiekturik aurkeztu gabe egiten utzi zuen urbanizazio horretan) ere berdina, Arratzaingo futbol zelaiko aldagelako teilatua berrituko dela... Hauek guztiak, dagoeneko onartuta daude udalbatzan, alderdi guztien aldeko botoarekin eta udalak 2017ko aurrekontuetan kontuan hartu gabeko 100.000 euro inguru jaso dituelako egingo dira, diru hori erabilita alegia. Bestela obra txiki hauek ez lirateke egingo. Eta zer parte hartze prozesu egingo da, dagoeneko hau guztia erabakita baldin badago? Ez al da kontrajarria, herritarrei entzun nahi diezula esatea, eta jarraian udalak bai hala bai egingo dituen obren zerrenda bat jartzea?
Bizikidetza edo zentsura?
Ondoren, "Bizikidetza" atala bezala izendatzen den blokea irakur daiteke. Bertako lehen puntuan, Amasan Gabon Kanten kontzertu bat egingo dela aipatzen da, ondo iruditzen zaigu baina ez dugu uste horrek bakarrik herriko bizikidetza hobetzeko ekarpen handiegirik suposa dezakeenik.
Hurrengo puntuetan agertzen da "parte hartze proiektu" honen bidez, zein den PNVren benetako helburua: Gure herrian ere mozal ordenantza (ordenantza mordaza) bat egitea. Badakigu kalean presente egotea, aldarrikapen politiko eta sozialak egitea edota kartelak jartzea ez dela PNVren estiloa (beraiek tresna oso eraginkorrak dituzte propaganda egiteko, EiTB, DV, Onda Vasca...) eta agian horregatik obsesio izugarria izan dute betidanik herriko kaleetan jartzen diren kartelekin. Liburuxkan "publizitatea" hitza erabiltzen dute baina oso ongi dakigu zein den beraien helburua, herri honetako sektore politiko garrantzitsu bat eta guztiz zilegiak diren hainbat aldarrikapen ikusezin egin eta isilaraztea. Espainian PPk egiten duen bezalaxe, PNVk ere disidentzia edota politikoki aurre egiten dioten sektoreak zentsuratu edo isilarazteko neurriak hartzen ditu. PPren mozal legea hemen ere lotsagabe aplikatzen ari dira Ertzaintzaren bidez eta gobernatzen duen herrietan mozal ordenantzak egiten ari dira kaleak "txukuntzeko" aitzakiarekin. Gogoan dugu oso ezaguna egin den Zumaiako udalean PNVk onartutako ordenantza, inkisizioan bageunde bezala, zentsura arautzen duena.
Hau edo antzeko zerbait egiteko alderdi politikookin lan talde bat osatuko dela irakurri dugu liburuxkan. EH Bildutik argi adierazi nahi dugu, adierazpen askatasuna mugatzeko eta herri honetako sektore jakin batzuk isilarazteko intentzio garbia duen horrelako ordenantza bat egiteko, ez dezatela gurekin kontatu.
Gabonetan megafonia jarri eta argiak "hobetzeko" asmoa
Udal gobernuak gabon garaian Villabonako kaleetan megafonia jartzearen ideia berreskuratu du eta ondoren gabon argiak ere hobetu nahi omen dituzte.
Testu honetan udalak gauza garrantzitsu bat aipatu gabe uzten du, gabonetako argien kostuaren zati bat Oria merkatarien elkarteak ordaintzen duela, eta hori horrela izanda, elkarte honek ere zeresana izan beharko lukeela gai honetan. Testua idatzia dagoen moduan, argiak udalak berak jarri eta ordaintzen dituela dirudi.
Honekin lotuta, uda baino lehen, merkataritza bultzatzeko zein neurri hartu daitezkeen eztabaidatu eta erabakiak hartzeko mahai bat martxan jartzea adostu zen udalean. Bertan merkatariak, udaleko alderdiak eta teknikariak parte hartuko lukete eta gabonetan herrian erostearen aldeko kanpainaren nondik norakoak ere landu beharko lirateke. Mahai hau irailetik aurrera martxan jarriko zela adierazi zuen PNVk, eta azaroan murgildu garen honetan, oraindik zain jarraitzen dugu, gai honetan ere ez da ezertxo ere aurreratu.
Azken orria, hasi aurretik, zer egingo den erabakita
Liburuxka edo panfletoaren azken orrian, udalak egingo omen dituen hainbat jarduera zerrendatzen dira, hori bai, badaezpada noiz egingo diren zehaztu gabe.
Aurretik aipatu ditugun hainbat kontu biltzen dituen zerrenda honetan, deigarria egin zaigu 3 aldiz aipatzen den "espaloien garbiketa" delakoa. Hau udalak duen betebehar hutsa denean, udal gobernutik bultzatutako ekimen aipagarri bezala aurkezten dute. Honakoa PNVren aginteko udal honek erakusten duen maila eskasaren adierazgarri nabarmena da.
Amaitzeko, liburuxka hau finean herritarren parte hartzea bultzatzeko ekimen erreal baten aurkezpena baino, PNVren hauteskunde kanpainako lehenengo panfletoa dela esango genuke. Urteetako esperientziak argi erakutsi digu zein den jeltzaleen parte hartze eredua, hitz ponposo eta marketin asko, herritarrei entzun eta esaten dena kontuan hartu ordea, soilik elektoralki interesatzen zaienean. Herritarrek egindako ekarpenak kontuan hartzen direla, eguneroko lanean erakutsi behar da eta orain arte Maite Izagirrek zuzentzen duen udal gobernu honen aldetik ez dugu horrelakorik ikusi, kontrakoa, parte hartzean atzera egin dugu.
Asko izan dira udalean eskaerak edo kexak behar bezala erregistratu ondoren, oraindik udalaren inolako erantzunik jaso ez duten bizilagunak eta gugana laguntza eske etorri direnak. Udaletxera joateko urratsa ematen duten herritarrei horrelako errespetu falta erakusten dien udal gobernu honengandik ezin dugu ezer onik espero.
- Kategoria: Iritziak
ORIOL JUNQUERAS, Kataluniako Gobernuko Presidenteordea. Estremerako (Madril) espetxetik.
Pentsatu nahi nuke laster itzuli ahal izango naizela Tolosara, sagardo garaia hastean. Urte batzuetan, otsailean tartetxo bat hartzeko zortea izan nuen, eta sagardotegi batera joan nintzen bazkaltzera edo afaltzera, adiskide on batzuen konpainian, bazter berde horietan, N-1 errepidetik Goierrin barrena, non, dirudienez, euria egiten baitu hain maiz. Esan beharrik ez dago behin baino gehiagotan itzuli naizela; azken urteotan ez naiz joan, nahiz eta noizbait komentatu eta prestatu ere egin genuen, gogoa ez baitzen falta. Azkenean, agenda ezin bihurriago batek galarazi egin zidan. Orain dela pare bat urte bai, itzultzeko modua izan nuen, udan, familiarekin egonaldi lasai bat egin nahian, Kataluniako abaila zorotik urruti. Halakoxe erritmoa inposatzen baitzuten agenda politikoak eta gizartearen esnaldiak: gizarteak, ispiluari begiratu, eta gogoko zuen zer ikusten zuen, eta harro zegoen bere emantzipazio grinaz; nahi horrek mobilizazio jendetsuak zekartzan, beti gizalegez eta jai giroan eginak. Erritmo bizi-bizia izan da Kataluniako politikaren etengabeko ezaugarrietako bat. Hasieran, txantxak egin zituzten, ohiko mespretxuaz eta erdeinuaz. Edo hori eman zuten aditzera. Barregarri uzten zituzten kaleko eskaerak, eta jakin-minez baina harriturik begiratzen zieten. Souffle-a aipatzen zuten, eta guk, berriz, hitz egiteko eta ados jartzeko eskatzen genuen, botoa eman eta Kataluniaren geroa erabaki ahal izateko. Gehiengo isilari dei egin, eta auzitan jartzen zuten gure botoen eta mandatuaren zilegitasuna. Souffle-az mintzatzen segitu zuten, hitz egiteari bide guztiak ixten, Kataluniako Parlamentuaren eta Gobernuaren erabaki eta proposamenak onartzeari uko egiten.
Baina, esana zigutenez indarkeriarik gabe dena lor zitekeela, bada, eginahalean segitu genuen, eta esan daiteke ezen, harrigarria bada ere, ez zela zakarrontzi bat bera ere puskatu kalean milioi bat lagun jarrita ere. Nahiz eta Espainiako Gobernuaren oldarkortasuna gora eta gora ari zen, irribarre batez erantzuten segitu genuen beti. Indarkeriarik gabe dena lor zitekeen; esaldia ezaguna egingo zaio akaso baten bati. Azkenean, indarkeria ere izan da, bai. Baina urriaren 1ean botoa ematera joandakoek sufritu zuten, borraka erasan baitzieten, eta mila lagun baino gehiago zauritu. Hau da, pairatu egin dugu indarkeria, sekula ez erabili. Orduan okertu ziren irribarreak. Orduan utzi genion la revolució dels somriures, hau da, irribarreen iraultza izateari. Gero, indarkeriak hor segitu du, gure kaleetan, eskuin muturra inpunitate osoz ibili da eta. Kolpeak eta jipoiak, gauez nahiz egun argiz, pertsona baketsuen kontra. Gero, 155.a edo dena batera. Eta, azkenik, espetxea. Eta zakarrontzirik puskatu gabe segitu dugu, eta euro bat ere lapurtu gabe (beste batzuek ezin dute beste hainbeste esan); zapalkuntza, bidegabekeria guztiak eta eskuin muturraren eraso zigorgabeak gorabehera, gurean segitzen dugu, katalanen eran, Euskal Herriaren adiskide min Joan Tardak dioen bezala esanda, gizalegez eta tinko.
Euskal Herri berde, alai eta borrokalari horrek elkartasunez jokatu du Kataluniarekin azken asteotan, eta bihotz-bihotzetik eskertu nahi diot. Asteburuan Bilbon eta Iruñean izaniko manifestazio jendetsuak, milaka aterki adeitsu eta harro haiek euri atergabearen pean: horra hor irribarre handi batez jaso dugun babesaren erakusgarri batzuk. Ez da lehenbiziko aldia. Baina, zer esanik ez, orain gauden bezala egonda, izugarri estimatzen da.
Mila esker. Zinez, uste dut Euskal Herriaren eta demokraziaren defentsa bidezkoa ere badirela manifestazio horiek. Eta hala behar du izan. Auzokoaren bizarra mozten dakusazunean, sar ezazu zeurea urean. Hordialdi nazionalista bete-betean, PPk ez du dudarik izan 155.aren eragin eremua zabaltzeko, PSOE esaneko bat baitu ondoan. Eta mehatxu egin du, disimulurik gabe, beste toki batzuetan ere ez ote duen erabiliko bere Konstituzioaren artikulu hori. Badirudi zera esaten ari direla: bururatzen bazaizue euskal populuak eskubidea duela bere botoen bidez erabakitzeko (nahiz eta indarkeriarik gabe gauza guztiez mintza daitekeen; halaxe segurtatu ziguten behin eta berriz), bada, 155.a ezarri, eta bertan behera utziko dizkizuegu erakunde guztiak. Ba, horixe. Horrelaxe gabiltza. Nire aldetik, Kataluniako Gobernuko kide kartzelatu guztien izenean, berriro eskertu nahi dizuet zuen babes guztia, euripean, hotzak. Babes epel hori udaberriko haize kirria da. Halako zaparradekin ere milaka izan bazineten Euskal Herriko kaleetan, ez dago dudarik berriz irri egingo dugula, samaldaka egin ere, eguzkia ateratzen denean. Euria euri, eta gure sineste sendoen oinarriak astintzen saiatuko diren ekaitzak ekaitz, eguzkia berriro sortuko da denontzat. Baita Euskal Herri intsumiso horrentzat ere.
Besarkada bat denoi. Eta laster arte, lagunok. Aurrera segitzen dugu.
- Kategoria: Iritziak
Azken hilabete eta asteetan izaten ari diren gertaera larrien aurrean, hala nola, 155. Artikulua martxan jartzea eta Kataluniako autonomia bertan behera uztea, EH Bilduren Mahai Politikoak honako hausnarketak gizarteratu nahi ditu:
1- Azken hilabeetan ohartarazten ari garen bezala, salbuespeneko egoera batean bizi gara, Espainiako estatuko sektorerik atzerakoienak 78ko Erregimena salbatzeko egiten ari diren ahaleginen ondorioz. Gure ikuspuntutik, Felipe VI.ak egindako hitzaldiak helburu argia zeukan: Bloke politiko, enpresarial, sozial eta mediatiko bat disziplina zorrotz baten mendean jartzea, eta kontraerreforma bati bidea irekitzeaz gainera, babes garbia adieraztea. Horrenbestez, autoritarismoa, eta askatasunen eta gure izaera nazionalaren murrizketa garbi baten aurrean gaude.
2- 78ko erregimena de facto amaitzea dakar Kataluniako autonomia bertan behera uzteak. Hau da, Autonomien Estatua amaitu egin da.
3- Hemendik aurrera zer gertatuko den argi daukagu: Erregimenaren estrategia izango da izaera autoritarioa daukan estrategiaren atzean jartzea. Gure askatasun nazionalak eta autogobernua murriztuko dituzte, eskubide demokratikoekin batera.
4- Argi esan dezagun. Salbuespeko egoera baten aurrean gaude. Jokoan daude gure eskubide nazionalak, sozialak eta askatasun demokratikoak. Testuinguru honetan, 155. Artikulua indarrean jartzen duten edo defendatzen duten indarrekin ezin da aliantza politikorik egin.
5- Azken asteetan egiten ari garen irakurketa berresten dute azken gertaerek. Estatua demokratizatzeko aukerarik ez dago. PP, PSOE eta Ciudadanosek osatutako blokeak ezinezko egiten du Estatuaren demokratizazioa. Egoera honi ezin zaio aurre egin anbiguotasunetik. Euskal gizarteari argi hitz egin behar zaio, erdi egiak esan gabe.
Gaur eta hemen gizarte honi esan behar zaio ez dagoela bilateralitaterako tarterik ez bada berdintasunetik egiten.
Egoera politiko honetan, EH Bilduren Mahai Politikoak honako erabaki hauek jakinarazi nahi dizkie euskal herritarrei:
- Salbuespeneko egoera honen larritasuna ikusita, hurrengo egun eta asteetan Kataluniako herriari elkartasuna eta babesa agertzeko ekimenak sustatuko ditugu eta horietan guztietan parte hartuko dugu.
- Katalunian 155. artikulua indarrean jartzearen aurka gauden eta erabakitzeko eskubidea babesten dugun indar politikoek, sozialek eta ekonomikoek erantzukizun politikoz egin behar diogu aurre egoera larri honi. Ditugun ezberdintasunak alboratu eta egoerak eskatzen duen mailan egon behar gara. Elkar ulertzeko eta elkarrizketarako guneak bilatzeko jarrera dauka EH Bilduk eta, zentzu horretan, hori bultzatzeko harremanak indartzen ari gara.
- Batasun nazionala eta demokratikoa lehentasuna izan behar dira, are eta gehiago kontuan hartzen badugu Estatuaren jarrera autoritarioak eragin zuzena izango duela gure herrian ere. Erregimena salbatu nahi duen bloke atzerakoiak indarrak batu baditu, demokrazia gure herriaren burujabetza eta autodeterminazio eskubidea defendatzen dugunok elkar hartuta jokatu beharko genuke.
- Kategoria: Iritziak
LARRAITZ UGARTE ZUBIZARRETA. EH Bilduko Estatugintza idazkaria
Bada negarrari uzteko eta traje beltza kentzeko garaia. Elkarrengandik banantzen eta haserretzen gaituzten txikikeria eta xehetasunak alde batera uzteko garaia, pasioen aurretik helburuak jartzeko eta, filia eta fobia pertsonalen gainetik, herrialde-klabean pentsatzeko garaia.
Egunotan denetarik ikusi eta entzun dugu Catalunyaren inguruan, eta burrunba horren erdian zenbait artikulu, erreportaje eta analisi bikain irakurtzeko parada izan dut; hortaz, maila intelektualean behintzat ez dut uste berritasun handirik ekar dezakedanik. Datozen asteetan zer gertatuko den, horren inguruan zalantza da nagusi, egoera egunetik egunera aldatzen delako, eta katalanen asmatzeko gaitasunaren, Estatu espainolaren egoskorkeria eta anormaltasunaren, eta neurri handi batean, halaber, nazioarteko komunitateak bustitzeko izan dezakeen gogoaren mendean dagoelako etorkizuna. Gertatzen denari adi-adi jarraituko diogu une oro, eta ezbairik gabe bertan egongo gara, katalanekin bat eginik, katalanak lagunduz, defendatuz eta miretsiz.
Nolanahi ere, eta normalean nik eta beste zenbait laguntzailek orri honetan emozioetarako toki handirik uzten ez badugu ere, oraingo honek horretarako aukera bikaina eskaintzen dit. Izan ere, EH Bilduk Gasteizen egin berri duen Lehen Konferentzia Politikotik itzuli berritan ekin diot artikulua idazteari, eta emozioek gainezkatuta nago, bene-benetan. Emozioak, bai, eguneroko zereginean aritzeko beharrezko ditugun emozioak, gauzak nahi ez bezala ateratzen ez zaizkigunean kontsolatzen gaituzten horiek, edota bakar-bakarrik (baina garrantzi handiarekin!) bide onetik goazela gogorarazteko balio digutenak. Horrelako egunetako bat izan da gaurkoa, bere onena ematen bidea egiten duen pertsona talde handi baten parte sentitu naiz, eta komunitate bat osatzen dugula gogora ekarri dit sentimendu horrek, eta kolektibitate horrengatik, zerbaiten parte izate horrengatik borroka egitea merezi duela. Eta bereziki orain, askatasun-haizea alde dugun honetan.
Politikan ziurtasunak, hizkera goratuak, ezin ulertuzko hitzak eta diskurtso hutsak aurkitzen ditugu sarri, baina ausardiatik ezer gutxi. Hala eta guztiz ere, inguratzen gaituen munduan emozioak aurrera ari dira, etengabean. Catalunyak, nola ez, hunkitu gaitu egunotan, eta bereziki urriaren 1ean gure emozioak astindu zituen, barren-barreneraino… Nork ez zuen inpotentziaz negar egin poliziak adin eta kondizio guztietako pertsonak nola jipoitzen zituen ikustean? Nork ez zuen «aupa mutilak!» esan suhiltzaileak, jendea Espainiako uniformatuetatik babesteko, segurtasun-lokarria egin zutenean, futbol-partidu batean zureek atea ongi defendatzen ikusten dituzunean bezala? Nor ez da barrez lehertu ia haur-adinekoa den berezko maltzurkeria inozo horrekin, polizia bat eskola baten ondoko obra-sarean harrapatuta ikustean? Nor ez da elkartasunez harrotu, milaka eta milaka lagun hauteslekuetan ederki asko antolatuta ikustean? Nor ez zen kezkatu orduek aurrera egin ahala zaurituen kopurua goraka zihoala ohartzean? Nork ez zuen azalean berriz ere sentitu euskaldunok hain ondo ezagutzen dugun beldur hori? Sentimendu horiek guztiak elkarrekin bizi izanak botere-sentsazio ederra ekarri du berekin, benetan jartzen garenean lortu nahi dugun guzti-guztia lortuko dugunaren sentsazioa.
Emozio pilo hori bideratzen asmatzea funtsezkoa izango da, hemen ere beste prozesu independentista bat martxan jartzeko abiapuntua. Imitazio baldarrak ez du balio, ordea. Catalunyan egin dutenetik ez da ondorio errazegirik atera behar. Han beste baldintza batzuk eduki dituzte, baina horregatik ez dugu pentsatu behar orain gutxi arte han baldintza hobeak zituztela, Euskal Herrian ere baldintza jakin batzuk gure alde daudelako. Eta, hain zuzen ere, emozionala da horietako bat. Herri honetan gatazka politiko bat izan da, oso sakoneko zauriak –haietako asko, oraindik itxi gabeak– eragin dituena. Baina borroka-sentimendu bat ere izan da, konprometitutako jende asko, sufrimendu-sentimenduetatik abiatuta, sentimendu horiek arrazionalizatu dituelako jarraian, esanahi politikoa emanez militante-ibilbideari hasiera emateko. Kataluniako prozesuaren eraginez sentimendu horiek berpizten ari dira, azken egun hauetan antolatutako herri-mobilizazioetan nabarmentzen ari denez. Eta Catalunyak eragindako aktibazio emozional horrek euskal Estatua lortzearen aldeko konpromisoa ekar dezan, proiektu sendo batean biltzeko eta proiektu hori aurrera eramateko gauza izan beharko dugu, joera eta kondizio desberdinetako jendea konbentzituz. Irabazteko ez dago beste modurik: herri honen gehiengo soziala konbentzitu behar da, eta gehiengo sozial horrek erabakiko duena beteko dela bermatu.
Horretarako, EH Bilduk estrategia konfederal bat jarri du mahai gainean, hiru lurralde administratibo-instituzional (Nafarroa Garaia, EAE eta Ipar Euskal Herria) bereiziz. Bakoitzak bere prozesu konstituziogilea egingo du, eta askatasunez erabakiko dute beste bi lurraldeekin konfederatzea etorkizunean Euskal Errepublika Konfederala sortzeko. Hiru ostatuk osatutako errepublika bat, beraz, estatu bakoitzak erabakiko duelarik elkarren artean eta munduko gainerako estatuekin zer harreman klase izan nahi duen. Estrategia eraginkorrak behar ditugu horretarako, eta datozen hilabeteetan diseinatu beharko ditugu.
Baina gaur Arnaldo Otegik hedabideen aurrean esan duen zerbaiti eskaini nahi diot arreta: ez da beldur izateko garaia. Ausarta izan behar da, eta gainera asmatu egin behar da, orain ezin dugu zabarkeriaz aritu. Lortu behar duguna da Euskal Herriak estatu espainola eta frantsesa parez pare ikustea, sumisiorik eta mendetasunik gabe, mendekotasun-harremanik gabe alegia. Horretarako, Estatu bat izan behar dugu. Prozesu hori Estatu bat eraikitzeko bidean jarri behar dugu. Ezker independentista horretarako prest dago, eta jendea maitatu eta errespetatu behar dugu, zure buruarengan sinetsiz bakarrik izango zarelako zure helburuak lortzeko gauza. Horretaz hitz egiteko legitimitate handia duen pertsona batek esan du hori guztia, eta haren ahotik hitz eder horiek entzuteak hunkitu nau benetan.
Bada negarrari uzteko eta traje beltza kentzeko garaia. Elkarrengandik banantzen eta haserretzen gaituzten txikikeria eta xehetasunak ale batera uzteko garaia, pasioen aurretik helburuak jartzeko eta, filia eta fobia pertsonalen gainetik, herrialde-klabean pentsatzeko garaia. Guztion artean kubatar erara asmatzeko garaia da, Euskal Herriko errealitateak antolatzeko eta nazio bidezkoago eta kohesionatuago bat eraikitzen lagunduko diguten proiektuak guztion artean asmatzeko garaia. Ez delako jada izan ginenari eta ginegatik merezi dugunari begiratzeko garaia, ez, etorkizunari begiratzeko garaia da, etorkizunak Euskal Herria bakean ekar dezan, justizia sozialean oinarritua, herriaren borondatea betez jendeari benetako ongizate-mailak bermatuta. Estatu espainolak autoafirmazioa eta autokonplazentzia ditu bere herrialdearen ikur nagusitzat, eta guk ez dugu horrelakorik nahi. Estatu benetan librea nahi dugu, anbizio handiko errepublika bat, etengabe bilakatuz sakon-sakonetik demokratikoa izango dena.
Catalunya mundu guztiari erakusten ari zaio bidea: herri oso baten emozio piloa geldiezina da Europako estatu faxistenetako batentzat ere, baldin eta urrats guztiak banan-banan ongi antolatu, hausnartu eta planifikatzen badira. Katalanei gure elkartasuna helarazi behar diegu, eta zirt edo zarteko momentu baten aurrean gaudela behingoz sinetsi. Ongi egiten badugu, urratsetan asmatuz eta gure herria eta gure jendea maitatuz (hemengo jende onenak betidanik egin duen bezala), Euskal Herria Estatu independentea izango da ametsetan inoiz ikusi duguna baino askoz ere lehenago.
- Kategoria: Iritziak
Hemos recibido mucho más. Grandes y pequeñas lecciones de cómo poner a todo un país a caminar en un proyecto común. Algunos desde puntos de origen muy distantes, tanto que ha tenido que ser la defensa más elemental de la democracia el único lugar en el que se han cruzado sus caminos.
En estos días intensos, una amplia delegación de Alternatiba ha tenido la oportunidad de ser testigo a pie de calle del histórico referéndum en Catalunya. Debemos felicitar al pueblo que ha logrado culminar con éxito, el de un rotundo sí en las urnas, el Procés. Pero por encima de todo, ponemos en valor el ejemplo de las cientos de miles de personas que lo han hecho posible haciendo frente a los obstáculos, las amenazas, las prohibiciones y la ocupación por las armas de sus calles, pueblos y ciudades. Las mujeres y los hombres de Catalunya nos han dado un ejemplo de organización y de arrojo; de capacidad y de resistencia pacífica; en definitiva, de dignidad y de democracia.
En vísperas del referéndum nos reunimos con algunos de los agentes sociales que arrancaron el camino y sorprendía la calma y la determinación con la que se expresaban. Y eso a pesar de la situación generada por las graves vulneraciones de derechos civiles y políticos perpetrados desde el pasado 20 de septiembre por el Gobierno de España. Frente a quienes tan solo han desplegado la fuerza para vencer y han fracasado estrepitosamente, el soberanismo catalán ha convencido y ha salido triunfante, abriendo además una ventana de oportunidad no solo para construir una república más digna y justa, sino también para acometer la voladura descontrolada pero democrática del régimen postfranquista del 78.
Ante este escenario, la izquierda estatal debe significarse. Aunque una vez más lleguen tarde a la cita, debe de asumir la decisión de apuntalar el sistema o, por el contrario, aprovechar esa oportunidad de construir, al fin, una democracia que les guste o no, deberá respetar el derecho a decidir de los pueblos que lo reivindican. Ante los discursos de la derecha encarnada no solo en Rajoy, sino también en Sánchez y Rivera, la izquierda española haría bien en mirarse en el espejo del PSOE y buscar las diferencias entre sus discursos. Su única solución a las legítimas aspiraciones de Catalunya, de Euskal Herria y de otros pueblos, pasa por descabalgar a uno de los pilares del régimen para colocar en su lugar a otro. Y eso, compañeras y compañeros, dista mucho de ser cambio; si acaso será recambio y en cualquiera de las maneras resulta insuficiente. Lo era antes del 1-O y lo es, todavía más, tras esta jornada trascendental.
Cabe señalar que no debe confundirse la tibieza de las cúpulas dirigentes de estos partidos con el compromiso y la solidaridad mostrada por cientos de miles de personas en muchos del estado, desde Madrid a Sevilla. No vale denunciar el porrazo obviando que alguien esgrime la porra y que otros, por encima, han ordenado hacerlo para garantizar la integridad territorial y el destino en lo universal de una nación grande y libre. Ejercer la ternura de los pueblos no puede condicionarse a que algún día el PP o el PSOE dejen de alternarse en el poder. ¿Imagina alguien a un partido condicionando el apoyo a los derechos del pueblo saharaui a su victoria electoral? Pues eso que nadie vislumbra es la norma cuando se trata de Catalunya o Euskal Herria.
Y mirando, precisamente, a casa, volvemos a reiterar lo valioso de la lección ofrecida por la ciudadanía catalana. Cierto que la vergonzosa actitud del PNV de cara al referéndum de este domingo no invita al optimismo para el futuro de nuestro país. Si Urkullu alguna vez es mencionado en la historia de la independencia de Catalunya, lo hará en el apartado de lo cómico o lo ridículo, con su críptico “I love CAT” junto a una bandera autonómica, solo superado por el barco de Piolín fletado por Madrid. Afortunadamente, las decenas de miles de personas en permanente protesta, desde las manifestaciones nacionales hasta las caceroladas locales; las cientos que fueron a apoyar el normal desarrollo de la jornada electoral o los bomberos que se sumaron a sus homólogos catalanes para defender la democracia, han estado a la altura de la solidaridad que Euskal Herria debía de mostrar a Catalunya.
Pero lo cierto es que, a cambio, hemos recibido mucho más. Grandes y pequeñas lecciones de cómo poner a todo un país a caminar en un proyecto común. Algunos desde puntos de origen muy distantes, tanto que ha tenido que ser la defensa más elemental de la democracia el único lugar en el que se han cruzado sus caminos. Mientras la caverna mediática se empeña en vender la farsa del adoctrinamiento y la batuta de los partidos políticos independentistas, quienes hemos conocido de cerca la realidad catalana sabemos que ha sido la constante movilización ciudadana la que ha empujado a estos a emprender la marcha. Y también la que, boca a boca; panfleto a panfleto y acto a acto, ha logrado abrir los ojos a mucha gente, mostrándoles por ejemplo las conquistas sociales que automáticamente entrarían en vigor en el minuto cero de la República catalana porque ya han sido aprobadas por el Parlament pero recurridas por el Constitucional. Leyes como la que impide cortar la luz a personas en situación de vulnerabilidad; la que promueve la igualdad efectiva entre mujeres y hombres o la que prohíbe espectáculos con sufrimiento animal como la tauromaquia.
El reto para Euskal Herria, por tanto, pasa más por la activación social y por la toma de conciencia colectiva de la necesidad de soberanía, que por la difícil tarea de mover a un PNV más dado a pactar prebendas con quienes reprimen que a solidarizarse con sus víctimas. Lograr lo primero «tan solo» requiere encontrar eses puntos en común, que bien pueden pasar por el anhelo propio de la gran mayoría de construir un futuro más justo y más digno, que nos permita superar las políticas vulneradoras de derechos y represivas de los herederos de Franco. Como ha sucedido en Catalunya, que sean también las mujeres y los hombres de Euskal Herria quienes abran el camino hacia una República Vasca en la que seamos más iguales y más libres; un país en el que la desvergüenza del Gobierno español y sus políticas sean, más que nunca, vergüenza ajena.