Iritziak

ikoitz22  IKOITZ ARRESE. EH BILDUREN HEZKUNTZA IDAZKARIA

 

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren ageriko isla da, zalantzarik gabe.

2013ko urriaren 9An hasi zen dena. Orduan ere Hezkuntza sailburu zen Cristina Uriarte andreak Heziberri 2020 plana aurkeztu zuen. Plan horrek hiru egitasmo izango zituen: marko pedagogikoa, dekretu curricularrak eta Euskal Hezkuntzaren Legea. Aurreko legegintzaldia zen eta Bilbon LOMCEren kontra eta Hezkuntza Sistema Propioaren alde antolatuko zen manifestazio nazional handienaren bezperetan aurkeztu zuen Sailburuak bere plan izarra.

Egun hartan, jendearen iritzia manipulatu nahian, EAJren interesekin lerrokatzeko asmoz, gaur arte Hezkuntza Sailak luzatu duen marketing kanpaina iraunkorrari hasiera eman zitzaion. EAJren karga ideologikoa barnebiltzen duen planari eman zitzaion hasiera. Hezkuntza helburu merkantilista, zentralista eta autonomistan kokatzen duen plana. Izan ere, hezkuntza komunitateko eragile gehienek, ikastetxeetako zuzendaritzek, langileek, ikasleek, familiek eta abar luze batek kontrakoa esan badugu ere, Cristina Uriarteren ahotan lelo bera entzun dugu 5 urtez: “Heziberri 2020 guztion adostasuna duen egitasmoa da”. Gezurra bere horretan. Berriz ere Gorka Urbizuri hitzak lapurtuz, “betiko leloaren betiko leloa!”.

Urteak aurrera, Uriarte bere horretan mantendu da. Heziberri garatzen jarraitu du, autonomismoan sakontzen eta LOMCE aplikatzen. Eta inongo elkarrizketarik gabe “Hezkuntzaren aldeko Akordioa. Akordioaren Oinarriak.” dokumentuaren eztabaida prozesuri ekin zion Sailburuak.

Joan den astelehenean Gasteizko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean aipatu dokumentuaren inguruko eztabaida monografikoa egin zen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza sistemarentzat mugarri garrantzitsua izan zitekeen eguna, guztiz bestelako izan zen. Tramite hutsa.

Prozesua hutsaren hurrengoa izan da. Hezkuntza Sailak gidatu eta kontrolatu du. Hezkuntza Sailak zehaztu du forman eta edukian zer, nola eta nork landu. Cristina Uriarteren ahotan, baina, lelo bera: “dokumentuak hezkuntza komunitatearen babes zabala dauka.” Legebiltzarrera heldu denean ere, gauza bera, goiz bateko alderdien arteko eztabaidarekin dokumentua itxi eta Legebiltzarraren babesa duela “saldu” nahi izan du Uriartek.

Edukiak guztiz larriak dira. Argi esan behar da eta suposatu dezakeen gordintasun guztiarekin. Dokumentuak jaso dituen edukiak erabat kaltegarriak dira euskal hezkuntza sistemarentzat. EAJk PSEren zein PPren eskutik nahi izan du aurrera egin. Legebiltzarreko batzordean EAJko ordezkariari entzun nion esaten ez zuela ulertzen herri honetako bigarren (EH Bildu) eta hirugarren indarrak (Elkarrekin Ahal Dugu) nolatan gelditu ginen Akordiotik kanpo. Nik ulertzen ez dudana da nola EAJk ez duen nahi izan herri honetako 2. zein 3. indarrekin inongo akordiorik bilatu; nola EAJk ez duen inongo momentutan EH Bilduren iritzia ere entzun nahi izan; nola EAJ ez den inongo momentutan EH Bildurekin harremanetan jarri; are larriagoa, nola EAJk, non eta hezkuntzan, herri honetako azken indar politikoekin zein erabakitzeko eskubidea zuzen zuzenean ukatzen digutenekin eta LOMCE inposatu digunarekin egin duen akordioa, PSE eta PPrekin; eta nola akordio horren sostengatzaileetako bat Pablo Casadoren alderdia den, hain zuzen “Espainiak ez ditu 17 hezkuntza sistema behar, bakarra behar du” harro adierazi zuena. Hori da larriena.

Ezarri zaigun hezkuntza sistemak porrot egin du, eta porrot hori letra larritan nabarmendu behar dela deritzot. Ikastetxeen azpiegituretan arrakalak, itoginak, leku estalien falta… Jantokien aferarekin Legebiltzarrean ikerketa batzorde bat irekita dago eta kalitatea gero eta txarragoa da, irakasle eta zuzendaritza taldeen egonkortasuna erabat ezegonkorra da, euskara gaitasunak inoizko datu txarrenak lortu ditu eta ereduen sistema zaharkitu hau D ereduko ikastetxeetan ere ez da gai ikasle guztiak behar bezala euskalduntzeko, ikasleen arteko arrakala sozio-ekonomikoa gero eta nabarmenagoa da, pairatzen ari garen tramite burokratikoen kudeaketarako denbora-dedikazioa jasan ezina da, segregazio mota ezberdinek gure sistema guztia bustitzen ari dira, eta abar luze bat.

Hezkuntza sistema honek pitzadurak besterik ez ditu eta egoera honen aurrean, berriz ere Berri Txarrak gogoratuta, zer egingo du Hezkuntza Sailak, “bizi ala iraun?”. Herri burujabe bezala bizi ala menpeko erkidego gisa iraun? Desoreken sortzaile den sistema honen ustezko konfort egoera mantendu edo eraldaketaren alde etorkizunean zer nolako hezkuntza sistema berri, publiko eta burujabea izango dugun adosteko herri-estrategia adosteko lanetan murgilduko da?

EH Bildun argi dugu berandu baino lehen Euskal Hezkuntzaren Lege berri bati bide emango dion Hezkuntza Akordio tinkoa behar dugula. Hezkuntza Herri zutabea dela ados bagaude, gure herriak dituen eztabaida garrantzitsuenetakoa dela ezin dugu ukatu. Beraz, Herri akordioa behar da gai honetan ere. Gure hezkuntzak bizi behar du. Egun errotua dagoen parametroetatik atera eta bizi dadin bultzatu behar dugu, denok. Ezin dugu gure herria irautera kondenatu. Izan ere, jada agortua dagoen hezkuntzako euskal oasia ez da existitzen eta bulkada berria eman diezaiogun hezkuntza komunitate osoaren zein EH Bilduren eskutik, ere, etorriko da.

Eta honetarako akordio zintzoa eta ezinbestean hezkuntzaren ikuspegi zabalena landuaz, komunitate guztiaren artean adostasunak bilatuko dituena, bai hezkuntza formaleko agenteekin baina baita ere hezkuntza ez formalean dabiltzanekin ere. Betorik gabeko prozesu sakona. Gainera, balizko Lege berri horren markoak, oinarrian, Estatus Politiko berrirako Autogobernua Eguneratzeko Ponentzian definitutako “hezkuntza eskuduntza esklusiboak” -III. oinarria. Eskumenak atala- garatuko beharko ditu ezinbestean. Lan honi ekingo diogu. “Denbora da poligrafo bakarra”.

 

LARRAITZ UGARTE (EH Bilduko legebiltzarkidea)

Hilabete gogorrak pasatu dituzue, Ainhoa eta Iñaki, eta zuekin batera besteok. Gogorra izan baita herritar mandatu bati men egiteagatik, hauteskundeetan irabazitakoa exekutatzeagatik, Damoklesen ezpatapean egon behar izatea. Ohituta gaude herri honetan bizi proiekturik egin ez duten pertsonekin elkarbizitzera, justiziaren alderik ilunena ikustera... Oraingoan Madriletik eta zehazki epaitegietatik albiste onak etorri zaizkigu, baina.

Argi gera bedi albisteak txarrak balira ere harro geundekeela egindakoaz, zuek eta gu, asko izan baikara zuek sinatu duzuen errauste plantaren kontratua bertan behera uzten duen dokumentu horren alde egon garenak, erabakian parte hartu dugunak eta babestu dugunak. Harro geundeke emaitza edozein izanik. Baina oraingoan aldeko epaia izan da, eta horrek zuei arnasa emango dizue, bizitza bat eraiki edo eraikitakoa bizitzen jarraitzeko aukera; amestu, planak egin, etorkizunari beste begirada batekin so egin, familiakoen sufrimendua amaitzen delako deskantsatu... Goza ezazue, eta burua tente, militantzia zintzoa eta koherentzia garaile atera direlako oraingoan.

Emaitza aldekoa izan da, bai, eta horrek, gaurkoan, erreflexiorako beta eman behar die Ainhoa eta Iñakiren sufrimendu pertsonalari gozamen sadiko bat ikusten zioten horiei. Ez baita soilik epaia aldekoa dela, ez. Epaiak haiek ondo zekitena konfirmatu du: erraustegia gaindimentsionatua zegoen, eta hura geratzea ez zen diru xahuketa izan; hura lizitatu, kontratatu eta produktu espekulatiboekin hornitzea baizik. Inoren edo denon diruarekin fribolitatez eta axolagabekeriaz jokatzen duten horien ardura da orain argitu beharrekoa. Zergatik hartu zituzten erabaki horiek, jakinik Gipuzkoan ez zegoela erraustegi baten beharrik, are gutxiago tamaina horretakorik, eta, ahal balitz, zein interes ezkutuk eraman dituen erabaki horiek hauteskunde bezperan blindatzera, horixe ere jakin nahi genuke.

Resultado de imagen de errazkin intxaurrandietaIñaki Errazkin eta Ainhoa Intxaurrandieta, EH Bilduk beraien alde Azpeitian antolatutako ekitaldian

Eta galdera bi otutzen zaizkit: demokraziaren emaitzen gainetik jarri eta Gipuzkoa euren kortijoa dela uste izan duten horiek, diru publikoa eurena dela eta euren interesen menpe egon behar dela uste duten horiek, berriro dena ondo lotuta utziko dute berriz datorren maiatzean edozer gertatzen delarik ere haiek agintzeko? Eta abisu ematen segitu nahi dute norbaitek herriari emandako hitza bete edo kudeaketa erabaki propioak hartzen baditu, Iñakik eta Ainhoak bezala, jazarria izango dela aurrerantzean ere?

Sustoa pasatu bada ere, ezin ahaztu PSE eta PNVk izan duten jarrera nardagarria izan dela moralki, baina are larriagoa politikoki. Halere, honezkero jakin behar lukete ez dagoela herri honetako ezker independentista kikiltzeko estrategia nahikorik, Iñaki eta Ainhoa izan diren bezain militante zintzoz osatuak daudelako herri honetako instituzio andana.

Erabakitzeko eskubidearen eta gatazka politikoaren konponbide integralaren aldarria egiten dute EH Bilduk eta EH Baik, urriaren 1eko urteurrenean

Urtemuga berezi honetan, Katalunian egin zen erreferendum independentistaren lehen urteurrenean, EH Bilduk eta EH Baik bat egiten dute erabakitzeko eskubidearen defentsan eta egikaritzeko helburuan, demokrazian eta herritarrek hitza ematean dagoelako herri aurreratuek bere arazo politiko eta sozialak konponbidea. Horrela egin dute eta egingo dute munduko herri aurreratuenetan: Kanada-Quebec, Erresuma Batua-Eskozia, Danimarka-Faroe Uharteak….

Espainiako eta Frantziako estatuek, aldiz, demokraziaren bestelako kontzeptua dute, eta ez dute erabakitzeko eskubidearen izaera demokratiko sakon hori aintzat hartzen. Gaurko egunez iaz Katalunian bizi izan ziren irudiak horren erakusle dira. Espainiako estatuak mundu osoari agerian utzi zion estatu demokratiko izatetik oso urruti dagoela. Milaka izan ziren modu baketsuan botoa ematera joan eta poliziaren kolpe bortitzak jasota zaurituak izan ziren herritar kataluniarrak. Ez hori bakarrik. Oraindik ere espetxean daude iazko galdeketa egitea ahalbidetu zuten politikari kataluniarrak eta bere ordezkari gorenak, presidentea barne, erbestean daude. Egun seinalatu honetan, EH Bilduk eta EH baik gogoan izan nahi dute Kataluniako herri osoa eta, nola ez, espetxean dituzten preso politikoak eta erbestean egotera behartzen dituzten Kataluniako herriaren ordezkari instituzional legitimoak. Gure babes eta elkartasuna guztiei.

59d0df7348c81Espainiar polizia eskola batean indarrez sartu ondoren, hautestontziak eramaten. 2017ko urriaren 1a.

Katalunian prezioa ordaindu zuten eta ordaintzen ari dira erreferenduma egiteagatik, baina EH Bilduk eta EH Baik azpimarratu nahi dute joan den urteko urriaren 1ean Kataluniako herriak erabakia hartu zuela bere etorkizun politikoaren inguruan. Espainiako estatuak ezarritako oztopo legal, politiko eta polizial guztien gainetik, Kataluniako herriak erabaki egin zuen. Kataluniak Europari eta munduari erakutsi zion galdetu eta erabaki daitekeela. Hori da joan den urteko urriaren 1etik atera daitekeen leziorik esanguratsuena.

Hori horrela izanda, EH Bilduk eta EH Baik, Euskal Herria bere osotasunean barne-biltzen duen ezker subiranistak, bere herriari adierazi nahi dio erabakitzeko eskubidearen aldarria eta berdintasunean eta justizia sozialean oinarritutako Euskal Herriaren eraikuntza bere aldarri eta helburu nagusiak direla. Soilik burujabetzaren bidetik lortuko baita bestelako parametro sozial eta politikoetan oinarritutako Euskal Herria aske eta demokratikoa eraikitzea. Lanean gaude, eta lanean jarraituko dugu.

Ez da hori, ordea, urriaren 1 honetan EH Bilduk eta EH Baik helarazi euskal jendarteari helarazi nahi dion mezu bakarra. Gure herrian, oraindik ere, eta ETA erakundearen desagerpenetik ia 5 hilabete joan direnean, bake integrala lortzetik urruti gaude. Ipar Euskal Herrian, bake artisauek erakutsi zuten badela bide bat bake integral hori lortzeko bidean aurrera urratsak emateko: herritarrak oinarri-oinarritik egindako lana eta horri babes eta sustengua ematen dion klase politiko arduratsua eta konprometitua. Soilik horrela, ikuspegi integral eta indarrak elkar hartuta lan eginez lortzen baita aurrera egitea eta iraganeko klabe zaharkituetatik ihes egitea.

Izan ere, oraindik ere bada gatazka eta bere konponbidea etekin politiko eta elektorala erdiesteko helburua dutenak, batez ere Espainiako estatuan. Bada gatazkaren irtenbidea “galtzaileen eta garaileen” logikan ulertzen dutenak eta hori sozializatu nahi dutenak. Bada, oraindik ere, bakea eta demokrazia soilik bere ikuspegitik eta bere interesetarako ulertzen dutenak. Horren erakusle da, hain justu, gaur bertan Madrilen Espainiako eta Frantziako estatuek irudikatu nahi dutena: galtzaileen eta irabazleen irudia. Zentzu horretan, Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak ekimen horretan parte hartzea desegokia eta ulertezina iruditzen zaigu, logika horrekin bat egitea suposatzen duelako eta, modu horretara, euskal gizartearen gehiengoak eskatzen duen bake integralaren eraikuntzari bizkarra ematen diolako. Are ulertezinagoa iruditzen zaigu jokabide hori, bake integralaren eta elkarbizitzaren aldeko bestelako ekimenetan parte hartzeari uko egin dionean.

EH Bilduk eta EH Baik gure herrian bake integrala erdiesteko gure konpromisoa berresten dugu. Integrala ez den bakea, galtzaileen eta garaileen logikan oinarritzen den bakea, ez delako bake erreala. Ez delako gure herriak eskatzen duena eta behar duena.

 

Euskal Herrian, 2018ko urriaren 1ean.

EH BILDU - EH BAI

Oihana Etxebarrieta eta Monika Plazaola (EH Bildu)
Nire ahizpa defendituko dut oihukatu genuen Iruñeko San Ferminetan talde bortxaketa burutu zuten gizonezkoen kontrako epai lotsagarria jaso genuenean. Nire ahizpa defendituko dut oihukatu genuen berriz ere bost gizon horiek baldintzapean aske utzi zituztenean. Nire ahizpa defendituko dut oihukatu genuen Martxoaren 8ko manifestazio feminista jendetsuetan. Nire ahizpa defendituko dut oihukatzen jarraitu beharko dugu emakumeonganako eta gorputz disidenteonganako indarkeriak sistematikoa izaten jarraitzen duen bitartean.

Imagen relacionadaMobilizazio feminista Iruñean

Eta gaur, nire ahizpa defendituko dut oihukatu nahi dugu, sareetan emakume feministok hitza hartzen dugun bakoitzean jasotzen ditugun eraso horien guztien aurrean. Gaur, Irantzu Varela defendituko dugula esaten dizuegu, Pikara Magazineko kazetariak defendituko ditugula, sare sozialetan hitza hartzen duzuen feministak defendituko zaituztegula esan nahi dizuegu, espazio publikoan hitza hartzen duzuen emakumeak defendituko zaituztegula adierazi nahi dizuegu.

Azkenaldian, sare sozialetan eta espazio publikoetan, kide feminista askoren kontrako jazarpen ikaragarria ari gara ikusten, eta gorroto matxista hau antolatutako kanpaina baten ondorioa da. Ez dira lau ero, hiltzaile matxistak kasu bakanak ez diren bezala. Patriarkatuaren seme osasuntsuak dira. Eraso matxista antolatu horiek bide onetik goazela erakusten digute, baina ezin dugu hori aitzakiatzat erabili, eta duten eraso izaera argi izan behar dugu. Antolatutako matxista, arrazista eta klasista horiek guztiek helburu bat baitute, gu espazio publikoetatik botatzea. Feministak, sistemaren oinarriak zalantzan jartzen ditugunak, pribilegioak agerian uzten ditugunak… Jomugan gaituzte, eta ezin dugu atzerapausorik onartu.

Feministok, kapitalismoak bultzatzen duen indibidualismoaren aurrean, elkarri aitortza eginez komunitate feminista osatzen dugu. Jatorri, testuinguru, bizipen ezberdinak ditugu, eta horiek aintzat hartuz batzuok gure pribilegioak aitortu behar ditugu, beste batzuek euren askotariko diskriminazioak aldarrikatu behar dituzten bitartean. Eztabaidatzen dugu, ideiak partekatzen ditugu, elkar aberasten dugu, geure burua errebisatzen dugu, azken finean, elkar indartzen dugu.

Zeharo eraldatzailea den bide horretan gure kideak diren aktibista feminista horiek behar ditugu. Bazterretatik astintzen gaituzte, interpelatzen gaituzte, irakasten digute, etengabe informatzen gaituzte eta, besteak beste, sare sozialek eskaintzen duten espazioa baliatzen dute horretarako. Ez diezagutela ken.

Agian, ez gara egongo esaten den guztiarekin ados, baina entzuteko prest gaude, ikasi nahi dugu, eta zuokin eztabaidatu nahi dugu. Behar zaituztegu. Behar ditugu zuen hitzak, behar ditugu zuen ikuspegiak. Eta ez dugu zuek isiltzerik nahi. Ez dugu onartuko, ez dugu permitituko. Baina badakigu eraso handiak jasotzen ari zaretela. Ahoa zabaltzen duzuen bakoitzean, ederki antolatutako erantzun (eraso) matxista ugariri egin behar diezue aurre. Irantzu Varelak berak, EH Bilduk antolatutako Indarkeria Matxistei buruzko jardunaldi batzuetan adierazi zuen bezala, hasieran, sareetan jasotzen ziren eraso horiek guztiak gutxiestera jo izan dugu, baina uste dugu heldu dela garaia nahikoa dela esateko. Sare sozialek duten zabalkundeak eragin handia izan du Martxoaren 8an ikusi genuen feministon indar erakustaldian (ez soilik horrek, noski. Aurretik mugimendu feministak egindako lan guztia ezin dugun ahaztu).

Feministok plazetan eta kaleetan aldarri ozenak ditugu ahotan: bati eraso egiten diotenean denoi eraso egiten digute; erasorik ez erantzunik gabe; nire ahizpa defendituko dut. Plaza birtualetara, sare sozialetara zabaldu behar ditugu zentzu osoa duten lelo hauek. Sare sozialetan ere gutariko bati erasotzen badiote, denoi erasotzen digutelako. Euskal Herrian bizi izan ditugun azken mobilizazio erraldoiek argi utzi dute: ez dago gure hitza epaituko duenik. Mezu hau zabaldu nahi dugu lau haizeetara, komunitate feminista gara, eta beti, gure ahizpak defendituko ditugu, erasoen kontra, indarkeriaren kontra, justiziaren kontra, defenditu eginen ditugu gure ahizpak.

 

EVA LOPEZ DE ARROYABIDE, MIKEL KORMENZANA Y JUDIT GARCIA
Parlamentaria vasca y junteros por Bizkaia y Gipuzkoa de EH Bildu.

En Euskal Herria el bosque y las plantaciones forestales ocupan en torno al 60% del territorio. Este patrimonio natural ha tenido una evolución muy diferente en los distintos herrialdes, y en el caso de Bizkaia y Gipuzkoa asistimos a una realidad que viene de lejos pero que en los últimos tiempos ha empeorando muy rápidamente y con la llegada de la primavera y verano ha estallado más intensamente coloreando de rojo las oscuras masas verdes.

La diferente gestión de estas superficies ha venido marcada por el tipo de propiedad. En Nafarroa y Araba, la propiedad es en gran medida pública y las especies autóctonas son muy mayoritarias. En Gipuzkoa y Bizkaia, donde la propiedad privada llega al 78,8% y 76,3% respectivamente según el Eustat, la perspectiva económica ha tenido un peso mucho mayor. En estos últimos, sobre todo a partir de los años 50, el pino insignis ha sido la opción mayoritaria, constituyéndose en monocultivo en extensas zonas. En Bizkaia supone el 50% de la superficie forestal y en Gipuzkoa el 35%.

Esta especie foránea se ha adaptado muy bien a nuestras condiciones físicas y climáticas durante décadas, y ha supuesto al desarrollo de todo un sector económico: empleo, ayudas públicas, pistas forestales, formación, investigación, infraestructuras, serrerías, empresas de transformación... Todo ello se ha desarrollado en torno a la explotación intensiva del pino insignis.

En estas últimas décadas, sin embargo, debido a la liberalización de los mercados, a una serie de catástrofes climatológicas y los problemas sanitarios provocados por el propio monocultivo, el precio del metro cúbico de insignis ha ido cayendo hasta valores de hace casi tres décadas. En este contexto, la alarma se ha encendido entre los productores especialmente este año, debido al rápido aumento de la dimensión y efectos irreversibles de una de las enfermedades que acucian a los pinares.

A pesar de esta realidad, el PNV, en las distintas instituciones que gobierna, todavía no ha reconocido el problema públicamente y las políticas se limitan a sostener el mismo modelo que ha traído al sector a la crisis actual, sin ofrecer alternativas reales y sostenibles a largo plazo. En Gipuzkoa, por ejemplo, el año pasado, más del 67% del presupuesto para ayudas forestales fue destinado a compensar las pérdidas económicas que hoy en día supone la actividad. Un 30% se destinó a sacar de los montes los pinares envejecidos y otro 37% a compensar las pérdidas provocadas por las enfermedades.

Es hora de hacer un diagnóstico honesto y de trabajar una alternativa planificada e integral a corto, medio y largo plazo, que minimice las consecuencias económicas, sociales y medioambientales de esta fase en la que el cultivo masivo de pino insignis está llegando a su fin. De lo contrario, las consecuencias negativas para el sector irán en aumento y, además, corremos el riesgo de caer en la tentación de sustituir la especie y mantener el modelo. En Bizkaia, por ejemplo, el eucalipto supone la segunda especie en superficie después del pino insignis con unas 16.000 Ha. Esta solución cortoplacista provoca consecuencias negativas para el medio ambiente, porque el eucalipto funciona como especie invasora y detrás de ella difícilmente crecen otras especies, razones por las que además es muy negativa para la biodiversidad. Además, los turnos de corta de 12 años con matarrasa producen pérdidas de tierra importantes, especialmente en orografías con grandes pendientes.

Los bosques y las plantaciones forestales sostenibles tienen una relación directa positiva en la lucha contra el cambio climático, la biodiversidad, el ciclo del agua, el control de incendios, el paisaje, la economía o el empleo. En nuestro territorio tenemos posibilidad de mantener un equilibrio y desarrollo duradero mediante políticas eficaces. Para ello, es necesario tener en cuenta que tenemos zonas de intervención diferentes: públicas, privadas y zonas protegidas que forman parte de la red Natura 2000. El interés para toda la sociedad es innegable y la administración pública tiene una responsabilidad muy importante.

Es evidente, por tanto, que necesitamos nuevas políticas en las que las perspectivas económica, social y medioambiental estén integradas, también a la hora de medir los beneficios de la gestión realizada. Es hora de abrir la puerta a una gestión planificada de superficies más extensas que vaya más allá de la gestión de cada propietario en su terreno y que se base en las características biológicas, geográficas y edafológicas de las diferentes zonas, así como en las figuras de protección; una gestión que contabilice los beneficios generados (sociales y medioambientales incluidos), que cuente con los recursos necesarios y que reporte su parte correspondiente a los propietarios que así lo decidan, abriendo la posibilidad además, a la generación de empleo. Es necesaria una nueva política trabajada y consensuada con los diferentes sectores y financiada desde fondos europeos a través de los Planes de Desarrollo Rural.

 

Izena eman Boletinean!

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: