
EH Bilduko Udal-Taldeak herritarren interesak defendatzeko konpromisoarekin egiten du lan.
EH BILDU koalizioaren albiste nagusi edo orokorrak eta ehbildu.eus webgunea dituzu eskuragarri.
Hozkailua. Sinopsia:
Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea. Zinezko adiskidantza bat azaleratuko duen ezinezko bilaketa baten istorioa da Hozkailua.
Zuzendaritza: Manex Fuchs; Idazlea: Unai Iturriaga; Aktoreak: Ander Lipus, Patricia Urrutia; Musika: Asier Ituarte; Kitarra: Keu Agirretxea; Argiztapen diseinua: Josep Duhau; Teknika: Xabino Alkorta; Eszenografia: Amaia Garate; Panpina: Battitte Haltsouet; Jantziak: Marodi Sorkuntzak; Irudia: Zugazart; Argazkiak: Ainhoa Resano; Administrazioa: Iasone Parada; Banaketa:Irantzu Azpeitia; Ekoizpena: ArteDrama.
Powered by iCagenda