
EH Bilduko Udal-Taldeak herritarren interesak defendatzeko konpromisoarekin egiten du lan.
EH BILDU koalizioaren albiste nagusi edo orokorrak eta ehbildu.eus webgunea dituzu eskuragarri.
HERRI BATZARREKO GAIAK:
- Katalunia eta 79ko erregimena
Katalunian azken hilabeteetan eta bereziki urriaren 1eko erreferendumetik aurrera gertatzen ari den guztiaren gainean EH Bilduk egiten duen irakurketa konpartituko da. Egoeraren azterketa egiteaz gain, EH Bildutik kataluniarekiko elkartasuna eta estatuaren errepresioaren salaketa nola landu eta zein bitartekoren bidez garatu daitekeenaren gaineko ideia trukaketa egitea da asmoa. Beraz, eztabaidarako eta batzarrean parte hartu nahi duen edonork proposamenak botatzeko tartea ere izango da.
- EH Bilduren proposamenak
Tarte honetan Euskal Herria Bilduk azken asteetan onartu eta jendarteratu dituen proposamen politikoen berri emango da.
Alde batetik, pasa den urriaren 7an EH Bilduk Gasteizen egindako lehen Konferentzia Politikoan parte hartu zuten militanteek gehiengo osoz onartu zuten "Euskal Herrirako burujabetzarako proposamena" dokumentuak jasotzen dituen ideia nagusiak azalduko dira.
Ondoren, pasa den astelehenean Eusko Legebiltzarreko autogobernu ponentzian EH Bilduk aurkeztutako "EAE-rako estatus politiko berria" dokumentuaren aurkezpen laburra egingo da.
EH Bilduk azken hilabetean mahai gainean jarri dituen bi poposamen politiko hauek berritasun ugari biltzen dituzte eta beharrezkoa da EH Bilduko militanteei eta oinarri sozialari behar bezala azaltzea.
- EH Bilduren antolaketa Amasa Villabonan
Amasa Villabonako EH Bilduren antolaketa eredu berriari buruzko proposamena aurkeztuko da. Proposamena ekarpenei guztiz irekia dago eta beraz, eztabaidarako eta proposamen berriak egiteko tartea izango da. Zer nolako egituraketa izango den, zein barne-organo edo gune izango diren, nortzuk osatuko dituzten, ardura banaketa eta barne-antolaketari lotutako beste hainbat gai jarriko dira mahai gainean.
Powered by iCagenda