Duela hilabete batzuk udalak OSATUZ izeneko berde koloreko panfleto bat banatu zuen etxe guztietara. Teorian udalak abiatutako "parte hartze proiektu" bat litzateke, baina ez dirudi hori horrela izango denik.

Panfleto edo eskuorri horrek "Bizikidetza" izeneko atal bat zuen eta hor ikusi genuen zein zen PNVren benetako helburua, herritarrei hitza eman eta parte hartzea bultzatzea? ez!, Amasa Villabonan mozal ordenantza (ordenantza mordaza) bat martxan jartzea.

Badakigu kalean presente egotea, aldarrikapen politiko eta sozialak egitea edota kartelak jartzea ez dela PNVren estiloa (beraiek tresna oso eraginkorrak dituzte propaganda egiteko, EiTB, DV, Onda Vasca...) eta agian horregatik obsesio izugarria izan dute betidanik herriko kaleetan jartzen diren kartelekin. Aipatutako panfletoan "publizitatea" hitza erabiltzen dute baina oso ongi dakigu zein den beraien helburua, herri honetako sektore politiko garrantzitsu bat eta guztiz zilegiak diren hainbat aldarrikapen ikusezin egin, eta isilaraztea. Espainian PPk egiten duen bezalaxe, PNVk ere disidentzia edota politikoki aurre egiten dioten sektoreak zentsuratu edo isilarazteko neurriak hartzen ditu. PPren mozal legea hemen ere lotsagabe aplikatzen ari dira Ertzaintzaren bidez eta gobernatzen duen herrietan mozal ordenantzak egiten ari dira kaleak "txukuntzeko" aitzakiarekin. Gogoan dugu oso ezaguna egin den Zumaiako udalean PNVk onartutako ordenantza, inkisizioan bageunde bezala, zentsura arautzen duena.

Ordenantza proposamen onartezina

PNVko udal gobernuak 3 orriko ordenantza proposamen bat jarri du mahai gainean eta bertan debekuak eta zigorrak dira nagusi. Hauek dira besteak beste, ordenantza horrek jasotzen dituen neurriak:

- 9. artikulua:

"Debekatuta dago ezein iragarki jartzea eraikin publiko eta pribatuetako fatxadatan, arkupeetan, markesinetan, hiri-altzarietan, zuhaitzetan, murruetan, tuneletan, zubietan, farolatan, barandatan, hesietan eta oro har hartarako ezarritako lekuetatik kanpo. Era berean galarazita dago aipatu lekuetan edozein eransgailu, kartel, paskin, pankarta, bandera edo banderatxoak (politikoak edo bestelakoak) 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Resultado de imagen de mozal ordenantza zumaia

PNVk Zumaian inposatu duen ordenantza salatzen duen pankarta

Hau edo antzeko zerbait egiteko alderdi politikookin lan talde bat osatuko dela iragarri zuen PNVk. EH Bildutik argi adierazi nahi dugu, adierazpen askatasuna mugatzeko eta herri honetako sektore jakin batzuk isilarazteko intentzio garbia duen horrelako ordenantza bat inposatzeko, ez dezatela gurekin kontatu.