- by Super User /
- Argitaratuta 03 Urtarrila 2018 /
- Bisitak: 275 /
Aste honetan herriko eta inguruko albisteen berri izateko Aiurri astekariaren webgunera sartu, eta Amasa Villabonako Udalak bi langile berri izango dituela irakurri nuen. Kontxo!!! hau da honi buruz jasotako lehen albistea! nola liteke? Egia esan behar badut, tonto edo inozo aurpegiarekin geratu nintzen, nolatan ez dakit nik hau? galdera eginez neure buruari. Azken urtean Udalean hilero egiten den batzorde apurretako bat (beste batzorde asko ez dira apenas biltzen) "Pertsonala eta Barne Araubidea" batzordea da eta ni bertako partaidea naiz, EH Bilduko udal-taldearen ordezkari gisa. Honakoa udaleko idazkariak gidatzen duen eta alderdi politikoetako ordezkariez gain, udaleko langileen ordezkariek ere parte hartzen duten batzorde informatzailea da eta bertan jorratzen dira besteak beste udal langileei dagozkien aferak. Hortaz, logikoki, pentsatzekoa da bi langile berriren kontratazioa ere bertan jorratu beharreko gaia litzatekeela. Ba badirudi udal gobernuak ez duela berdin pentsatzen, gai hau ez baita inongo momentutan aipatu, ezta zeharka bada ere.
Hala ere, ez da lehen aldia udal gobernu honek bere erabakien berri komunikabideei jakinarazten diela, udaleko organoetan erabaki horien inguruan hitzik ere esan gabe. Dagoeneko ohitzen hasia nago udaleko albiste garrantzitsuen berri Aiurri eta Atariaren bidez jasotzera eta goizean urduritasun puntu batekin sartzen naiz eskualdeko bi komunikabide hauen webguneetara. Beno, beste batzutan Diario Vasco edo Noticias de Gipuzkoan ere jaso ditut sorpresa handi askoak baina euskarazko eta gertuko komunikabideak lehenesten ditut beti eta beste bietako albisteen beri lagunen batek edo udal taldeko kideren batek bidalitako whatsapp mezu bidez jasotzen dut (edo ez naiz enteratzen). Adibide ugari jarri ditzaket esandakoa frogatzeko, hemen dituzue batzuk:
- Foru Aldundiko errepideena
- SACEMeko zubia
-


