Gaur Tolosaldeko Atariaren webgunean albiste hau irakurri zitekeen: Hemen da bosgarren edukiontzia eta EH Bilduko udal taldea osatzen duten hautetsiak zur eta lur geratu dira. Hau izan da gai honen inguruan azken hilabeteetan jaso duten albiste bakarra, komunikabideen bidez. Beste behin, EAJren lan egiteko modua salatu beharrean gaude, udal gobernu eta alkatetza honek, sekretismoz eta ezkutuan egin du lan, oposizioari ezertxo ere jakinazi gabe eta batzorderik ere egiten ez denez, inolako azalpen politikorik eman gabe. Egoera honen aurrean, EH Bilduko udal taldeak gai hau lantzeko presazko Ingurumen Batzorde bat egitea eskatu dio EAJko Maite Izagirre alkateari. Izan ere, hondakinen bilketa sistema aldatzeko EAJ, PSE eta EH Bilduren arteko akordioa sinatu zenean, akordio honen garapenari jarraipena egiteko eta aldaketaren inplantazioan eman beharreko urratsak adosteko foroa, Ingurumen Batzordea izango zela onartu zen. Hilabeteak dira Ingurumen batzordea biltzen ez dela.

 

Amasa Villabonako EH Bildutik, udal gobernuak eskaera honi modu positiboan erantzutea espero dugu eta Ingurumen Batzordean gai honi buruzko xehetasunak modu eraikitzailean landu, adostasunak lortu eta elkarlanean aritzeko borondate guztia dugula adierazi nahi dugu. Era berean, oso argi dugu Amasa Villabonan orain arte lortutako birziklatze tasak mantendu edo igotzea izan behar dugula helburutzat, eta udalean sinatutako akordioan jasotzen den bezala, ez dugu inolaz ere birziklatze tasa %70etik behera jaistea onartuko. 

 

Hemen duzue gaur udalean EH Bilduk ofizialki erregistratu duen eskaera orria. Eskaera mezu hau zuzenean Maite Izagirre alkateari eta bere idazkari pertsonalari bidali zaie e-posta bidez.

eskaera Ingurumena