- 22 Abuztua 2018
Euskal Herria Bilduk elkartasun feminista eta internazionalista adierazi nahi die Argentinan abortatzeko eskubidearen alde borrokan ari diren milaka herritarrei.
Azken hilabete honetan berri txarrak heldu zaizkigu Argentinatik. Abortatzeko eskubidea onartzen duen oinarrizko lege proposamenak Argentinar Kongresuaren bozketa gainditu ondoren, Senatuan ezezkoa nagusitu zen, 38 senatarik lege proposamenaren kontra eta 31k alde bozkatu zutelarik.
Legez, bi kasutan soilik abortatu daiteke Argentinan: Emakumea bortxatua izan denean edota amaren bizitza arriskuan dagoenean. Ordea, ezkutuko abortuak ohikoak dira, eta kasu gehiegitan emakumearen heriotza eragiten dute. Gobernuz kanpoko erakundeen esanetan, 500.000 emakumekoa izan daiteke kopuru hori! Ikaragarria.
Euskal Herriko emakumeok ere gure gorputzen burujabetzaren aldarria kaleetara eraman izan genuen eta badakigu bide hori luzea eta latza dela baina aldi berean atzera bueltarik ez duen bide bat da, eskubide baten onarpen askatzailea delako. Dudarik ez dugu Argentinako mugimendu feministak eta abortuaren legearen aldeko herritar uholdeak emandako aurrerapauso irmoak garaipenera eramango dituztela.
Argentinako borroka gurea ere badelako, abuztu honetan gure bihotzak berde kolorez margotu dira. Emakumeon gorputzen burujabetzaren bidean EH Bilduren elkartasun eta babes osoa dute. Izan dadila lege!
Gora borroka feminista!



