- 18 Abuztua 2017
Ehunka herritar bildu ziren pasa den asteazkenean Donostiako Alde zaharreko kaleetan, Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak Aingura kofradiarekin elkarlanean deitutako protesta mobilizazioan. Udaberriko beste ekintza ikusgarrian Gipuzkoa Zutikeko ekintzaileek erabilitako buzo zuriak jantzirik, Alde Zaharreko kaleak zeharkatu zituzten errausketaren kalteak salatzen. "Errausketari ez!" eta "osasuna bai!" ohiuen artean, hainbat hizkuntzatan idatzitako informazio orriak banatu zituzten antolatzaileek.
Hasieran Bulebarretik pasatzea aurreikusi zen arren, agintariek debekatu egin zuten ibilbide hura. Ordainetan, errausketaren aurkako ekintzaileek aukera hobea izan zuten Aste Nagusiko ekitaldiek erakarritako euskaldunei bezala turista eta atzerritarrei erraustegiaren berri emateko. Gainera, Bulebarreko McDonalds-en aurrean parodia ikusgarria burutu zen, PNV-PSEk inposatu nahi duten Zubietako erraustegiaren ondorioz "zombie" bilakatutako herritarrak irudikatuz.
Ikusten denez, errausketaren aurkako mugimenduak indartsu jarraitzen du Gipuzkoan, eta EH Bildutik gure babesa adierazi nahi diogu mugimendu herritar eta zabal honi. Guk gure esku dagoen guztia egingo dugu Zubietako erraustegia gelditzeko, baina kaleak betetzea izango da helburu hori lortzeko berme bakarra. Lortuko dugu!


