Pasa den larunbatean 17:45ean partidu garrantzitsua zuen Billabona FKE-ko erregional mailako taldeak Arratzaingo futbol zelaian. Zarautzen kontrako partidu erabakigarri horretan, berdinketa nahikoa zuten mailaz igotzea lortzeko. Billabonako mutilak garaipenaren bila irten ziren hasieratik eta partidu ikusgarria egin ostean, 5 eta 0-eko emaitzarekin gailendu ziren.

Billabona erregionala

Billabona FKE-ko erregional taldearen argazkia, aurreko partidu batean

Beraz, urte hasieran ezarritako helburua (mailaz igotzea) lortu zuten eta datorren denboraldian Preferente mailan jokatuko du Billabona FKE-ak. Partidua amaitu bezain pronto hasi ziren ospakizunak, jokalariak, entrenatzaileak eta jarraitzaileak bat eginda ospatu zuten garaipena.


EH Bildutik gure zorionik beroenak eman nahi dizkiegu Billabona FKE-a osatzen duten pertsona guztiei; jokalari, entrenatzaile, laguntzaile eta jarraitzaile guztiei. Zorionak eta segi aurrera! Aupa Billabona!