- 09 Maiatza 2017
Marwan Barghouti buru duten 1500 preso palestinarrek gose greba bati hasiera eman zioten 2017ko apirilaren 17an. Gose Grebarako deialdia Israelek preso eta atxilotuekiko darabiltzan politika krudelek eragindako saminari erantzuteko modua izan da. Gose grebalarien eskarien artean, senideen bisitak, zaintza mediko egokia, Atxiloketa Administratibo izenez ezaguna den Israeleko praktikaren bukaera (Palestinarrak kargu edo epaiketa gabe atxilotzea) eta isolamentuaren amaiera daude.
EH Bilduk Israelek Palestina okupatuan garatu duen politikak Palestinarren oinarrizko eskubideak, zibil eta politikoak, norbanakoenak zein kolektiboak, zapaltzen dituela salatzen du eta urraketa horien adibide argitzat jotzen du atxiloketa administratiboa.

Gose greban diren 1.500 preso palestinarren aldeko mobilizazioa Palestina okupatuan
Arrazoi guzti hauengatik EH Bilduk preso administratibo guztiak askatzea eta atxiloketa administratiboak amaitzea; presoen eskariei erantzutea, zaintza medikua eta bisita eskubideak bermatzea eta isolamenduarekin bukatzea exijitzen die Israelgo autoritateei.
EH Bilduk Euskal herritarrei dei egiten die Herri Mugimenduak antolaturiko mobilizazioetan parte hartu eta Preso Palestinarrei Euskal jendartearen elkartasun eta babesa helarazteko.


