EH Bilduk bat egiten du hurrengo apirilaren 29an eta 30ean pertsona etorkin eta errefuxiatuen eskubideen aldeko 'Ongi Etorri Gernika 2017' ekimenarekin. Ekitaldi ugari izango dira bihar eta etzi Euskal Herriko txoko askotan, eta guztiek bat egingo dute Gernikan.

1937. urtean, indar faxistek Gernika bonbardatu zuten. Sarraskiaren ondoren, Picassok 'Guernica” margolana egin zuen; era horretara, Gernika herria bakearen ikur bihurtu zen nazioarte mailan. Aurten, bonbardaketaren 80. urteurrrenarekin bat eginda, milaka pertsonek aldarrikatuko dute Gernikan asilorako eskubidea, pertsonak modu librean mugitzeko eskubidea, Europako Batasunaren politika kriminalak gaitzetsiko dituzte eta giza eskubideen errespetua eskatuko dute”.

Gernikara joateko deia egiten du EH Bilduk, pertsonak gobernuen eta lege bidegabeen aurretik daudela argi adierazteko, gerren aurretik daudela; eta nahi duten pertsona errefuxiatu guztiek Euskal Herrira etorri ahal izatea exijitzeko, hori bada haien borondatea.

gernika egitaraua

Gernikan egingo diren ekimenen egitaraua jasotzen duen kartela