- 23 Urtarrila 2017
Fleming ikastetxeko haurren gurasoak biltzen dituen Flemingoak guraso elkarteak beste urte batez ekintza pila bat izango dituen Fleming Bizirik astea antolatu du aurten ere eta datorren urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 3rarte luzatuko da egitaraua. Hitzaldiak, istorio kontalariak, funky emanaldia, "kolore guztiak" festa, danborrada eta beste hainbat ekintzak osatzen dute guraso elkartetik zabaldu duten egitaraua.

Fleming bizirik asteko egitaraua biltzen duen kartela. Iturria: Flemingoak.
Amasa Villabonako EH Bildutik gure babes osoa agertu nahi diogu Flemingoak guraso elkarteari eta egitaraua osatzen duten ekintzetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diegu herritarrei. Bide batez, gure herriko eskola publikoaren defentsan lan egiten jarraitzeko konpromisoa berresten dugu eta gure aldetik bai guraso elkartearekin eta baita ikastetxeko zuzendaritzarekin ere elkarlana bideratzeko urratsak emango ditugu datozen hilabeteetan. Inor baztertuko ez duen kalitatezko hezkuntza publikoa nahi eta behar du herri honek, euskalduna, anitza eta aurrerakoia izango den proiektu publikoa eta EH Bildutik beharko diren ahalegin guztiak egingo ditugu Amasa Villabonako hezkuntza publikoaren eskaintza geroz eta aberatsagoa eta kalitate altukoa izan dadin.


