- 09 Urtarrila 2017
AEK erakundeak bi urtetik behin antolatzen duen Korrikak, bere 20. edizioa izango du aurten, zenbaki borobil-borobila beraz. Euskararen aldeko mobilizazio eta jai erraldoia dugu Korrika, milaka euskaldun eta euskaltzale batzen dituena eta jende ugarik gogoz itxaroten duena. Helduen euskalduntze eta alfabetatzea funtsezko osagaia da euskararen normalizazioan aurrera egin nahi badugu eta zentzu horretan AEK-k urte luzez egindako eta gaur egun egiten jarraitzen duen lan izugarria goraipatu nahi denuke. Askotan baldintza eskasetan, milaka pertsonen lan militante eta bolondresari esker, instituzio publikoen laguntza edo bultzada nahikorik gabe etab. lanean jarraitu du AEK-k eta urtero milaka helduren euskalduntzea da lortzen den emaitza paregabea. Korrika egitasmoa ezinbestekoa izan da ekonomikoki euskaltegiek aurrera egin ahal izateko, eta gaur egun oraindik egiten jarraitu beharreko dinamika bat dugu. Guzti honengatik, aurtengoan ere ilusio eta gogo handiz gure kilometroa erosi eta Korrikako lekukoa hartuko dugu.
20. Korrikaren ibilbidea argitaratu da dagoeneko eta beraz Amasa Villabonan badugu hitzordua:
- Apirilaren 4an, goizeko 9:20ak aldera (Andoaingo noranzkoan)
EH Bilduko Nora Urbizu eta Laura Santos, Korrika 19ko lekukoarekin


