Echesa-Gamesa Aiztondo bailarako enpresa handienetakoa da 200 langilerekin, eta hauetako asko Amasa-Villabonako herritarrak dira. Lan hitzarmen berria sinatzeko akordiorik ezean, langileek mobilizazioei ekitea erabaki dute. Aste honetan hasita, 2 orduz lan egiten ari dira eta beste 2 orduz greba. Egunero, beraz, 4 orduko greba.

 

Amasa Villabonako EH Bildutik bat egiten dugu Asteasuko Gamesako langileek egin duten lan hitzarmen duin baten eskaerarekin. Lan hitzarmena ezinbesteko tresna da langileen lan-baldintzak eta lan-eskubideak bermatzeko. Aldi berean, enpresako arduradunei dei egiten diegu ahalik eta azkarren langileen ordezkariekin hitz egin dezaten eta langileen eskubideak errespetatuko dituen hitzarmena sinatu dezatela eskatzen diegu. Irtenbiderik ematen ez den bitartean langileek hartutako erabakiak, mobilizazio eta protestak barne, errespetatu eta babestuko ditugu.