Aste honetan zehar Villabonako udaleko eta Tolosaldeko mankomunitateko teknikari eta langileek, organikoa eta errefuxaren edukiontziak zabaltzeko beharrezkoa izango den txip-a herritarrei banatzen arituko dira. Gaur hasi da banaketa eta hemen dituzue banaketa egingo den lekuak eta orduak:

-Irailak 12, astelehena: Olaederra kiroldegia, 10:00-14:00.
-Irailak 13, asteartea: Berdura plaza, 10:00-14:00.
-Irailak 14, asteazkena: Txermingo jubilatuen egoitza, 10:00-14:00.
-Irailak 15, osteguna: Olaederra kiroldegia, 16:00-20:00.
-Irailak 16, ostirala: Berdura plaza, 10:00- 14:00.

 

Amasa Villabonako EH Bildutik EAJko udal gobernuak eman dituen hainbat urratsekin eta EAJk erakutsi duen portaerarekin oso kritiko izan bagara ere, mezu argi bat plazaratu nahi diegu herritar guztiei:

Jarraitu dezagun gauzak ondo egiten, izan gaitezen arduratsuak, gure etxeetan hondakinak ondo bereizten segi behar dugu eta erabil dezagun ondo bilketa sistema berri hau ere. Amasa Villabonan %80 inguruko birziklatze datu eredugarriak emateko gai garela frogatu dugu, eta eredu izaten jarraitu behar dugu. Ez dezagun inoiz ahaztu zein den helburua: Ahalik eta gehien birziklatzea eta Amasa Villabonan lortu ditugun birziklatze datuak gutxienez mantentzea. Txukun birziklatzen jarraitzea da batzuk inposatu nahi diguten erraustegia gelditzeko mudu eraginkorrena, horrela agerian utziko dugu erraustegiak ez duela inolako zentzurik, ez dagoela kutsakorra, garestia eta herritarren osasunarentzat kaltegarria den Zubietako erraustegia egiteko inolako aitzakiarik.

EH Bildutik sistema berriaren ezarpena bera eta ezarri ondoren jasoko diren datuak zorrotz aztertuko ditugu eta guri esker (eta kostata) udalak hartutako gutxienez %70eko birziklatze tasa lortzeko konpromisoa bete dadin lan egingo dugu.