Atzo arratsaldean Amasa Villabonako EH Bildu koalizioak hauteskunde kanpainako ekitaldi edo mitina antolatu zuen Villabonako Berdura plazan. 100 herritar inguru bertaratu ziren eta jarrita zeuden aulki guztiak bete zirenez, jende ugarik zutik ikusi behar izan zuen ekitaldia. 

Iriarte aita semeak, herriko txalapartari bikainak, eman zioten hasiera ekitaldiari. Ondoren Oihana Iguaran amasar bestsolariak herritarrek gogoz txalotu zituzten hiru bertso dotore bota zituen. Besteak beste Arnaldo Otegiren inabilitazio zigorra, Pili Zabalaren hitz polemikoak eta EH Bilduren eskaintzak duen garrantzia aipatu zituen Oihanak bere bertsoetan. 

Ondoren Larraitz Ugarte EH Bilduko zerrendakideak hartu zuen hitza eta EH Bilduk EAJ eta Podemos alderdiei egindako akordio eskaintza azaldu zuen. Eskaintza horrek hiru ardatz nagusi ditu, lehena, "erreskate soziala" hau da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan murrizketa sozialik ez egotea eta eskubide sozialen urraketekin bukatzea, bigarren ardatza erabakitzeko eskubidea da, herri honen erabakitzeko eskubidea gauzatu behar da, eta azkenik "bake osoa" lortzea, euskal presoak Euskal Herrira ekartzea, biktima guztien aitortza, armagabetze ordenatua etab. Bestalde, Larraitz Ugarte oso kritiko agertu zen EAJrekin eta Urkullu lendakarigaiarekin, beti Espainiara begira egotea leporatu zien jeltzaleei eta Euskal Herriak Andaluziara edo Extremadurara begiratu eta lurralde hauekin konparatu baino, Europako herrialde aurreratuenei begiratu behar diela aldarrikatu zuen. Hauteskunde kanpaina honetan EAJ zabaltzen ari den mezua ere salatu zuen "hemen pobreziarik eta gaizki pasatzen duen jenderik ez dagoela saldu nahi digute baina hori ez da egia, hemen oso gaizki pasatzen ari den jende ugari dago, gazteak sekulako langabezia tasa dute eta kanpora jo behar dute lan bila, hipotekea ordaindu ezinik dauden familiak milaka dira, bankuek (Ertzaintzaren laguntzarekin) jendea etxetik botatzen jarraitzen dute... hau ez da oasi bat". Elkarrekin Podemos alderdiaren jokabidea ere kritikatu zuen Ugartek eta alderdi honek erakutsitako argitasun falta eta mezu kontrajarriak aipatu zituen, podemosek Espainiaren batasuna defendatzen duela gogorarazi zuen eta horretan EH Bilduk kontrako posizioa duela nabarmendu zuen. Azkenik, Gasteizko parlamentuan ezker independentista indartsu egoteak duen garrantzia azpimarratu zuen eta inguruko herritarrekin hitz egin, igandean EH Bildu bozkatzeak duen garrantzia azaldu, eta jendea konbentzitzeko deia egin zien ekitaldira gerturatu zirenei.

Ekitaldiaren ondoren, Amasa Villabonako EH Bilduko kideek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izan zuen jendeak eta lagun arteko giroan, pintxoa eta tragoa eskuan, amaitu zen ekitaldia.

 

ARGAZKI GALERIA:

mitin1.WEB   

mitin2

 

mitin3.WEB

 

mitin4

 

mitin5WEB

 

mitin6WEB