Amasa Villabonako EH Bildutik ere, beste hainbat eragile eta sindikaturekin batera, datorren igandean, maiatzak 29, osasunaren alde eta erraustegiaren kontra Onkologiko eta Diputazio bitartean egingo den giza-katea osatzeko deialdiarekin bat egiten dugu.

Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatu du ekimena eta mugimendu honek herritarrei deia zabalu die izena lehenbailehen eman dezaten, igandea bitartean antolakuntza-lanak ahalik eta txukunen burutu ahal izateko.

Ibilbidea 9 gunetan banatua dago, eta Gipuzkoako eskualde bakoitzari zati bat egokitu zaio. Izena aldez aurretik emateko helburua da parte-hartzaileak ibilbidean zehar era orekatuan banatua egotea. Informazio guztia, erraustuez.org webgunean aurkitu daiteke.

Amasa-Villabonako herritarrek 11:00etatik 11:30etara Anoeta estadioaren aurrealdean dugu hitzordua, ibilbideko 4. zonaldean kokatuko garelarik.

Giza-katean izena emateko bi aukera daude:
– Gipuzkoako herri gehienetan badago lantalde bat tiketak banatzen ari dena. Gainea, Zubieta inguruko herrietan mahaiak kalean jartzen ari dira tiketak eskuratzea errazteko.
– Interneten bidez ere izena eman daiteke, erraustuez.org webgunean sartuta.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak zabaldu duen oharrak dio amaitzeko: “Igandean Gipuzkoan ikusiko da zein den Zubietako erraustegiak eragiten dituen samina eta kontrakotasuna. Erraustegiaren eraikuntza kosta hala kosta aurrera eraman nahi duenak entzun beharko gaitu. Igandean erraustegiaren aurka gaudenok ezinbesteko hitzordua dugu, atera gaitezen kalera!”