- 14 Otsaila 2017
Analdo Otegi EH Bilduko bozeramaileak prentsaurrekoa eskeini zuen koalizio subiranistak datozen aste eta hilabeteetan Euskal Herrian egingo duen lanketa osoa aurkezteko. Otegik adierazi du EH Bildutik diagnostiko zehatz bat egiteko eta herri honek subirautza berreskuratzeko behar duena proposatzeko planteamendu irekia egingo duela.

Arnaldo Otegiren agerraldia Donostian. Iturria: ehbildu.eus
EH Bilduk Euskal Herrian datozen hilabeteetan Kataluniaren antzeko prozesu subiranista bat hastea nahi luke, horretarako ordea, ezinbestekoa ikusten da diagnostiko erreal eta zabal bat egitea. Ondoren herri honek behar duena proposatzeko gonbitea luzatuko die EH Bilduk sindikatuei, feministei, ikasleei edota intelektualei. Betorik gabeko gonbidapena izango da, planteamendu ireki batetik egindakoa.
Otegik esan du saiatu beharra dagoela Espainiako Estatuarekin akordioa lortzen, baina ohartarazi du aukera denak ezin direla horretara mugatu, estatua ez delako bere kabuz demokratizatuko. Interesa dutenekin, prozesu subiranista-independentista bat eraikitzen hasi behar da, eta aldebakarrekoa izan beharko da.
Kataluniaren eta Espainiaren artean aurki talka bat gertatuko dela aurreikusten du EH Bilduk, eta katalanekiko elkartasun eraginkorrena Euskal Herrian ere prozesu subiranista bat martxan jartzea dela argi du koalizio subiranistak.
EH Bilduk EAEko eta Nafarroako autogobernu batzordeetan parte hartuko du, beti ere eztabaida hori lau hormen artean itxita utzi gabe. Herritarren eta eragileen parte hartzea sustatu behar da herri honetan behetik gorako pozesu herritar, anitz eta zabala eratu eta martxan jarriko bada.


