- 09 Urtarrila 2017
Amasa Villabonako EH Bildutik %100ean bat egiten dugu Sare erakundeak larunbat honetan Bilbon egingo duen manifestazioarekin. Beste behin, milaka herritarrek Bilboko kaleak beteko ditugu euskal presoen eskubideak errespetatu behar direla ozen exijitzeko. Espainiar eta Frantziar gobernuek indarrean duten dispertsio eta urruntze kartzela politikek senideen eta lagunek pairatzen duten eskubide urraketa onartezina dakar, bada garaia behin betiko honekin amaitzeko eta presoak Euskal Herrira ekartzeko, hori da euskal gizartearen gehiengoaren iritzi irmoa eta larunbatean oso argi islatuko da hori Bilboko kaleetan.
EH Bilduko kideak bertan izango gara eta manifestazio garrantzitsu honetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi diegu Amasa Villabonako herritar guztiei ere.
Sare erakundetik jakinarazi digute Amasa-Villabonatik Bilbora autobusez joateko aukera oraindik zabalik dagoela eta edonork izena eman dezakeela Iru Aldeta, Xiker, Erreka, Apatx, Iratzar eta Errota Txiki tabernetan dauden zerrendetan. Anima zaitezte!

Amasa Villabonako herritarren argazkiekin osatutako kartela. Iturria: Sare.


