- 09 Martxoa 2018
Amasa Villabonako EH Bilduk Zubimusu ikastolaren atarian egindako margoketak onartezinak direla adierazi nahi du. Are gehiago, gure ustez martxoaren 8ko testuingurua erabiliz kolore morez "segregazionalista" eta "patriarkal" moduko salaketa faltsuek ez dute inolako tokirik. Ekintza honek ikastolaren irudia zikintzea izan du helburu. Egileen ezagutza falta agerian uzteaz aparte, Euskal Herri feminista eraikitzeko xedean herri eragile eta norbanako oro beharrezkoak direla berretsi nahi dugu.
Bukatzeko, gure elkartasuna adierazi nahi diogu Zubimusu ikastolari. Herriko beste hezkuntza ergileekin batera biharko Euskal Herria euskalduna eta feminista eraikitzen jarrai dezan animatuz.
Amasa Villabonan, 2018ko martxoaren 9an



