Alfredo Remirez presoaren senideek izandako istripua salatzeko kontzentrazioak, Etxeratek deituta
Alfredo Remirez preso politikoa, kartzelaratu egin zuten Twitter sare sozialean "txio" batzuk jartzeagatik (tartean dispertsioaren kontrakoak), espainiar estatuak martxan jarritako adierazpen askatasunaren kontrako ofesntsiba errepresiboaren baitan. Hori gutxi balitz, pasa den astean dispertsatu egin zuten, Basauriko kartzelatik Aragoiko kartzela batera.
Beren senideek istripua izan zuten bisita bat egitera zioazela, Logroño alboan, autoak orein baten kontra jo zuen. Zorionez ez dute zauri larririk. Egoera hau salatzeko Etxeratek kontzentrazioak egingo ditu aste honetan Amurrion eta hego Euskal Herriko hiriburuetan.
Data guztiak
- 2018-02-28 19:00 - 19:30
Powered by iCagenda

