Aiztondoko XX. Pilota Topaketak. Finalak.

Kategoria
Herriko Eragileak
Data
2017-04-29 16:00 - 19:00

Sei partidaz gozatu ahalko da arratsaldeko 16:00etan hasita.

Aurrebenjaminetan Amasa-Villabona ordezkatuz Otaegi eta Gonzalez bikotea ariko da eta Adunako elastikoarekin berriz Lanzeta eta Iraola.

Benjamin mailan, Amasa Villabonako Otaegi eta Barbero bikoak Asteasuko Sara Iruretagoiena eta Segurolaren aurka jokatuko dute.

Hirugarren partida, alebin mailako Cestau eta Zabala adunarrak jokatuko dute eta beren aurkariak Alkizako Auzmendi eta Pellejero izango dira.

Jarraian, adin maila bereko neskak palaz ariko dira. Adunako Navarro eta Tejeria batetik eta bestetik Asteasuko Aranburu eta Otegi.

Bosgarren partidan, infantil mailakoan Adunako Olasagasti eta Aburuzak Asteasuko Agirrezabal eta Huizi iznago dituzte aurkari eta jaialdiko azken partidan, infantil mailan ere vaina palaz, lau neska hauek jokatuko dute: Asteasu ordezkatuz Arrieta eta Herrero eta Amasa-Villabona ordezkatuz Perez eta Urdapilleta.

Parte hartzaile guztien artean pilotak ere zozketatuko dira eta sarrera doakoa izango da

 
 

Data guztiak

  • 2017-04-29 16:00 - 19:00

Powered by iCagenda

Izena eman Boletinean!

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: