Erabakitzeko eskubidearen aldeko "Erabaki Fest" jaia Tolosan.

Kategoria
Euskal Herria
Data
2017-02-11 11:00 - 22:30

EGITARAUA:

11:00. Bizikleta martxa. Eskualdeko bost adar nagusietatik Tolosara: Larraul, Berastegi, Orexa, Baliarrain eta Bidania-Goiatz. (Bizikletak zaintzapean uzteko aukera kultur etxean).

13:15. Ekitaldia: Martxoaren 19ko galderaren aurkezpena eta prozesuaren azken txanparen iragarpena egingo dugu Tolosako Alondegian. Erabakitzera goazela ospatzeko jaiari hasiera emango zaio.

14:00. Herri bazkari erraldoia Alondegia plazan, bertsolariek eta trikitilariek girotuta. Estalpean eta berogailuarekin.

15:00-21:00. Erabakitzera goazela ospatzeko musikaz eta dantzaz jantziko dira, Alondegia plazan. Musika DJ Bull-en eskutik, eta txosna zabalik

*Umeentzako puzgarriak egongo dira.

 
 

Data guztiak

  • 2017-02-11 11:00 - 22:30

Powered by iCagenda

Izena eman Boletinean!

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: