EVEk Villabonako Udalari eskertza
- 05 Maiatza 2016 /
EVEk Energiaren Euskal Erakundeak, eskertza publikoa egin dio Villabonako udalari. EAJk albistea zabaldu du, eskertza oraingo udal gobernuak egindako lanagatik izan dela ulertarazi edo saldu nahian.
Gogorarazten dizuegu, EVEk 2011-2015 legealdian udalak energia eraginkortasuna hobetzeko egindako ekintzak (kaleko argien energia kontsumoa gutxitzea, biomasa kaldera jartzea...) saritu dituela.
Beraz, EH Bilduko gobernuak egindako lanagatik saritu dute udala.
Agirre alkateak EH Bilduko kideoi jakinarazi gabe, eta aurreko udal gobernuari aipamenik egin gabe jaso zuen saria.


