mikel garzia MIKEL GARCIA IDIAKEZ.

Migrazioari buruzko itun soziala proposatu du Urkullu lehendakariak, EAEra datozenentzako harrera eta integrazio hobea eskatuz, mezu xenofoboei aurre egiteko batasuna aldarrikatuz. Etxe barrutik hasi beharko luke, ordea.

Gogoan dugu oraindik Jaurlaritzaren beraren bozeramaileak birritan errepikaturikoa: etxebizitza eskubidea bermatzeak “masiboki erakarriko” duela jendea munduko leku guztietatik EAEra, hona datorrenak (horretarako dituen arrazoiak arrazoi) gainerako herritarren eskubide eta betebehar berak izan ahalko ez balitu bezala. Edo gogoan dugu Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak (EAJ) Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntzak Gipuzkoatik kentzeko emandako argudioetako bat: laguntza horiek “migrazio isuri artifiziala” eragin zutela, gehiegitan entzun dugun “erakartze efektua” medio. Migratzaile kopuruak, ordea, ez zuen gora egin Gipuzkoan, Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntzak iraun bitartean. Herritarron mesfidantza areagotzeko eta beldurrak astintzeko baino balio ez duten diskurtso faltsu eta arriskutsuak dira, eta xenofobia darie.

Urkulluk dio kohesioa eta hezkuntza jorratzeko aukera egokia dela immigrazioa, baina ghetto-ikastetxeen errealitateari bizkarra ematen jarraitzen du Jaurlaritzak (errealitate hori ukatuz lehenengo, benetako kohesioa gauzatzeko proposamenak atzera botaz ondoren, neurri berririk proposatu gabe).

Resultado de imagen de segregazioaEskolako segregazioaren kontrako plataformaren agerraldia

Migratzaileei egiten zaien harreraz zer esan. Galde diezaietela Irun, Donostia edo Bilboko Herritarren Sareei, zein erantzun eta baliabide eskaini dieten erakunde publikoek Euskal Herrira iritsi diren pertsonei, eta zenbatetan bete behar izan duen administrazioaren hutsunea herritar aktiboen elkartasunak.

Resultado de imagen de mugak zabalduzMugak Zabaldu ekimenaren mobilizazioa Irun eta Hendaia artean