Laburrak
"GuraSOS" sortu dute erraustegiak seme-alaben osasunean izan ditzakeen kalteek arduratutako gurasoek
Manifestu bat argitaratu eta atxikimenduak biltzeko kanpaina bat abiatu dute, anima zaitezte eta izenpetu manifestua webgune honetan: gurasos.org
Manifestuaren bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=5P0sZ0Aaeug&feature=youtu.be
Amasa Villabonako EH BILDUko kideok bat egiten dugu GuraSOS-en helburu eta ekimenekin. Erraustegiak seme-alaben osasunean izango dituen ondorioek kezka sortzen dien Amasa Villabonako gurasoei elkarte honekin bat egiteko deia zabaldu nahi diegu.
Gaur Europako eguna da. EH Bilduko kideok errefuxiatuen egoera salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartuko dugu. Europar agintarien jarrerak lotsatu egiten gaitu. Beste Europa justu eta solidario bat posible da!
Etiopia Utopia fundazioak antolatuta, "Afrikako begiradak" erakusketa ikusgai dago Gurea zineko erakusketa gelan. Tarte bat hartu, bertatik igaro eta argazki erakusketa zoragarri hau ikusteak benetan merezi du. Maiatzaren 21ean amaituko da erakusketa.
Bestalde, ostegunean 19:00etan "Proiektua kainaberak" hitzaldia eskainiko du Iosu Jauregi billabonatarrak udaletxeko balio anitzeko gelan.
Anima zaitezte.
ERRAUSTEGIA: 2051. urterarte, urtero 31,5 milioi euro!
Erraustegiaren eraikuntza: 212 milioi €
Gaur maiatzaren 17a, Homofobiaren aurkako eguna da.
HomoLesboBiTransfobiak egunerokotasunean bizi ditugu oraindik ere. Gure esku dago hauekin amaitzea.
#HomofobiarikEZ
EVEk Energiaren Euskal Erakundeak, eskertza publikoa egin dio Villabonako udalari. EAJk albistea zabaldu du, eskertza oraingo udal gobernuak egindako lanagatik izan dela ulertarazi edo saldu nahian.
Gogorarazten dizuegu, EVEk 2011-2015 legealdian udalak energia eraginkortasuna hobetzeko egindako ekintzak (kaleko argien energia kontsumoa gutxitzea, biomasa kaldera jartzea...) saritu dituela.
Gogorarazi nahi dugu honako obra hau ere, aurreko legealdian EH Bilduko udal gobernuak onartu, eta aurrekontuetan konponketa lan hauek egiteko beharrezkoa zen dirua jarri zuela. Espero dugu urte luzez plaza honetan inolako arazorik ez izatea eta haur eta gazteek jolaserako gustora erabiltzea.
Nora Urbizu eta Leire Olasagasti Amasa Villabonako EH Bilduko zinegotziek artikulu hau argitaratu dute.
Bertan, Agirre alkateak pasa den Osoko Bilkuran egindako adierazpenei erantzuten zaie. Agirrek ezbaian jarri zituen Nekane Txapartegik Auzitegi Nazionalean egin zituen tortura eta bortxaketa salaketak. "Ez dago frogatuta" esan zuen.
Egin itzazue erosketak herriko dendetan eta anima zaitezte Parisera bidaiko zozketan parte hartzera.
EH Bilduko kideok merkataritza txikiaren eta kontsumo eredu arduratsu eta justu baten aldeko apustu sendoa egiten dugu.
TTIP-ren iruzurra agerian.
#TTIPLeaks-en bidez,Greenpeacek ezagutarazi du TTIParen atzean zer dagoen. Multinazionalen eta Estatu Batuen morroi izatera kontenatu nahi gaituzte!
Gipuzkoako indar eraldatzaileok erraustegiaren aurkako eta hondakinen kudeaketan beste alternatiben aldeko akordioa lortu dugu. EH Bildu, Podemos, Ezker-Anitza eta Equo alderdiek sinatu dugu akordioa. Murrizketa, berrerabilketa eta berziklapenari BAI. Erraustegia EZ.
Arnaldo Otegiren hitzak Bruselan, Europako ezkerrari buruzko konferentzian.
Merezi du tarte bat hartu eta bideoa ikusteak.
Gure elkartasuna ta babesa adierazi nahi diegu lan-hitzarmen duin baten alde borrokan ari diren Asuncion Klinikako langileei. 6 urte daramatzate hitzarmenik gabe eta soldatak izoztuta!
Irtenbidea: Publifikazioa. Tolosaldeak guztiz publikoa izango den klinika behar du!
Amasa Villabonako EH Bilduko kideok bat egiten dugu SARE Herritarrak euskal presoen eskubideen alde martxan jarri duen #HartuTrena ekimenarekin.
Bihar 20:30etan Olaederra kiroldegian izango den kultur ekitaldira bertaratzeko deia zabaldu nahi diegu herritarrei. Gogoratu oraindik sarrerak salgai daudela Amasa Kafetegian.