Laburrak

Beste behin, milaka gipuzkoar elkartu ziren atzokoan erraustegia gelditu behar dela aldarrikatzeko. Oraingoan GuraSOS elkarteak deituta, Kontxako pasealekua jendez bete zen, Gipuzkoako EAJ eta PSEko agintariek diotenaren aurrean, gipuzkoar asko erraustegiak izango dituen eraginengatik benetan kezkatuta daudela argi erakutsiz. 

Amasa Villabonako EH Bilduko kideak ere gure seme alaben etorkizunagatik kezkatuta gaude eta erabat babesten dugu GuraSOS taldearen ekimena. Horregatik EAJ eta PSEko agintariei erraustegiaren proiektua gelditu eta hondakinen kudeaketari buruzko eztabaida zabala sustatu dezaten exijitzen diegu. Baina zoritxarrez argi ikusten dugu Diputazioaren aldetik ez dagoela eztabaida tekniko eta herritarra bultzatzeko inolako borondate politikorik, erraustegia inposatu nahi digute kosta hala kosta. EH Bilduk alternatiba erreal eta egingarria aurkezten du, merkeagoa, ekologikoagoa, herritarren osasuna babesten duena eta etorkizunerako eredu izan daitekeena. Lan horretan jarraitzeko konpromiso irmoa dugu eta horretan jarraituko dugu. 

Amasa Villabonako hainbat igerilari datorren uzatailaren 2 eta 3an Santurtzin izango diren Euskal Herriko txapelketarako sailkatuta daude proba ezberdinetan. Aiara Altuna, Irati Soto, Maddi Matilla eta Iraia Otegi dira sailkatu direnak. Zorionak denei!

 

Bestalde, pasa den larunbatean, ekainak 4, Gasteizen jokatu zen "Nuria Sanchiz" memorialean bikain aritu ziren Tolosaldea IKT taldeko igerilariak, tartean Amasa Villabonako igerilariek ere saio oso ona egin zuten. Guztira Tolosaldeko 26 gaztek igeri egin zuten eta bakoitza bere mailan, denbora oso politak egin zituzten. Igerilari gazte bakoitzak bi frogatan parte hartu zuen eta honetaz gain gehienak 25 metroko sprin sarian ere parte hartzeko aukera izan zuten. Orain arteko lanaren emaitzak jasotzen hasiak dira kirolariak eta ia gehienak euren denbora hoberenak egin zituzten.

 

Tolosaldea IKT taldeak eskualdeko igerilari gazte asko biltzen ditu eta kirol honi bultzada garrantzitsua ematen ari zaio gure herrian ere, Amasa Villabonako gazte ugari baitabiltza talde honetan. Segi horrela! AupaTolosaldea IKT!

Prentsan irakurri ahal izan dugunez (gure udalean ez da aspaldian ingurumen batzorderik egiten eta EH Bilduko zinegotziei ez zaie informatzen) azkenean Amasaren magalean dauden herri baratza ekologikoen zozketa datorren asteartean izango da, 13:00etan udaleko pleno aretoan. Guztira 34 partzela zozketatuko dira eta 49 herritarrek eman dute izena.

Gogorarazi nahi dugu herri baratza ekologikoen proiektua pasa den legealdian diseinatuta, onartuta eta presupuestatuta geratu zela eta oraingo honetan ere, beste behin, EAJren udal gobernua egitasmo hau martxan jartzeko garaian oso motel eta sekulako atzerapenarekin aritu dela. Gauzak behar bezala egingo balira, utzikerik gabe eta ingurumen sailean murrizketarik egin gabe, zozketa honek aspaldi eginda egon behar luke eta gaur egun baratzeak martxan egongo lirateke.

urdanga eta iban baratzetan

Iban Agirre eta Eneko Urdangarin baratzeak dauden lekuan, apirilean. 

Hala ere, EAJkoak artistak dira zerbait egiten dutenaren irudia saltzen, eta pasa den apirilean Iban Agirre alkateak eta Eneko Urdangarin ingurumen zinegotziak agerraldia egin zuten baratzeak dauden tokian bertan, herritarrei proiektu hau EAJko udalak egin zuela ulertarazi nahian. Baina esan dugun bezala, proiektu hau aspalditik dator, guztiz bideratuta zegoen eta EAJkoei azken urratsa ematea tokatu zaie. Urte oso bat behar izan dute zerrendak zabaldu eta zozketaren data jartzeko! zer nolako efizientzia! 

Baina tira, berandu eta gaizki egin arren, EH Bilduko kideak benetan poztu gara behingoz zozketa egingo dela jakin dugunean, prentsan irakurrita enteratu behar izanda ere.

Izena eman duzuen herritarrei, zorte on!  

Billabona Kirol Elkarteko futboleko infantil mailako gaztetxoen taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du Zumaiako F.T. taldeari irabazita. Orion jokatutako finalean herrikide asko izan dira (autobusa ere antolatu da) eta partidua berdinduta bukatu ondoren, penalti jaurtiketetan irabazi du talde billabonatarrak. Zorionak! eta jarraitu jolasten, ondo pasatzen, lagunak egiten eta gozatzen! Aupa Billabona!

EH Bilduko hautagaiak Adunan izan dira gaur lan gatazketan dauden hainbat enpresetako langileen ordezkariekin, tartean Adunako Unipapel enpresakoekin. Bileran Josu Amilibia Adunako alkatea ere izan da. Aitzol Cajaravillek (EH Bilduko hautagaia, LAB sindikatuko ordezkaria eta Arcelor Zumarragako enpresa batzordeko kidea) azaldu duenez, "egunero argi eta garbi uzten digute multinazionalek Euskal Herriko langileak eta bere familiak kolokan uzten dituztela. Tamalez Madrildik eta Eusko Jaurlaritzatik beste aldera begiratzen dute, eta ez dute soluziorik ematen kasu honetan".

adunan

Marian Beitialarrangoitia eta Josu Amilia Adunako alkatea (EH Bildu) industriako langileen ordezkariekin Adunan.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko zerrendaburuak esan duenez, "gogora ekarri nahi dugu gaur langile bat hil dela Abanton, eta horrek erakusten du egiten ez den politikaren ondoriorik latzenak, kasu guztietan, langilegoak pairatzen dituela. Batzuetan bere lanpostuak galduz, beste batzuetan bere bizitza jokoan jarriz, eta gaurko kasuan bezala, bidean bizitza utziz". Beitialarrangoitiak gaineratu duenez, "langilegoaren alde asko dago egiteko, beraiek direlako herri honetan aberastasuna sortzen dutenak. Baina tamalez aberastasuna beste batzuk eramaten dute".

EH Bilduko hautagaiak esan duenez, "industriaren aldeko eta etorkizunerako apustu sendorik ez dago ez Madrilen eta ez Gasteizen". Bere ustez, "tamalez agintari politiko batzuek beste era bateko etorkizunean eta beste parametro batzuetan jartzen dute indarra: zerbitzuetan, eraikuntzan, obra handietan...". Pasaiako Portuari buruzko azken albistea ere ekarri du gogora: "Pasaian ikusten ari garenez, sobrekostu handiekin egin da politika hori: batzuk sobreekin geratzen dira eta beste batzuk kostuekin geratzen gara. Egoera hori irauli egin behar da eta beste politika batzuk egin behar dira".

Asteburu honetan Behar-Zana elkarteak bere 70. urteurrena ospatuko du. Urtero bezala, urteurreneko ekitaldietan ez dira afariak, tanborrada eta pilota faltako. Larunbat arratsaldean 16:30etatik aurrera pilota jaialdi dotorea izango da Behar-Zana frontoian eta ondoren izango dira afaria eta tanborrada.

Amasa-Villabonako EH Bilduko kideon partetik, ZORIONAK BEHAR-ZANA! eta jarrai dezala elkarteak eta pilotak beste horrenbeste urtetan gutxienez! 

debate española

Rajoy, Sanchez, Rivera eta Iglesias hautagaiak atzoko debatean

Atzo espainiar telebistan izandako estatuko lau indar politiko nagusien hautagaien -laurak gizonak portzierto-  arteko debatean, denek oinarrizko printzipio nagusi bat konpartitzen dutela argi ikusi zen: Espainaren batasuna, edo beraiek dioten bezala "la unidad de España". Horretan ados daude, eta normala da, espainiarrak dira eta beren herrialdea maite dute, batzuei "patriotak" direla esatea ere gustatzen zaie. Beraz, beraien esparrua estatua da, hein handi batean Madril eta bere instituzioak. Euskal Herriaren eta euskal herritarron arazoak, "asunto periferikoak" dira beraientzat.

EH Bilduren lehentasuna ordea, Euskal Herrian dago eta hemen lan eta bizi garenon bizitza da gehien axola zaiguna. Madrildik murrizketa sozialak, gure nortasunaren kontrako neurriak, erreforma laboral inposatuak, eskubide politikoen urraketak... solik etorri zaizkigu eta guk ez dugu euskal herritarrontzat hori nahi.

Hala ere ez nahastu, estatuan benetako aldaketa politiko eta soziala emateko aukera sortzen bada, gu hortxe egongo gara gure hondar alea jartzeko, internazionalistak gara eta espainiar herriarentzat ere, hoberena nahi dugu.

Baina aldi berean garbi diogu: Madrilera joango gara, egunen batean berriro ez joateko aukerak zabaltzera. Askori gustatuko ez zaion arren, eta kanpoan edo beraien etxean jokatu arren, euskal herritarren interesak defendatzen entzun beharko gaituzte. Gure ahotsa ozenago entzuteko, garrantzitsua da EH Bildu indartsu agertzea, horregatik eskatzen dugu ekainaren 26an zure botoa EH Bildu koalizioari ematea, aukerak zabaltzeko, Madrilen gure ahotsa entzunarazteko eta laster bueltatu beharrik ez izateko.

Amasa Villabonako EH Bilduko kideok bat egiten dugu, Kontseiluak antolatuta larunbat honetan 17:30etan Iruñeako Golem zinemetatik abiatuko den manifestazioarekin.

Nafarroan aldaketa politikoa eman da, baina oraindik oztopo nabarmenak daude euskarak behar dituen aldaketa guztiak egin ahal izateko. Aldaketa euskaratik eta euskaraz egin ahal izateko, garrantzitsua da euskalgintzak eta nafar euskaltzaleak indarra egitea eta zentzu horretan manifestazio hau mugarri izatea espero dugu.

Azkenik, Amasa Villabonako herritarrei manifestazio honetan parte hartzeko deia luzatu nahi diegu. Euskaraz bizi nahi dugu!

Atzo Orlandon izandako eraso odoltsua guztiz onartezina da eta gure gaitzespenik gogorrena adierazi nahi dugu. Gainera historikoki baztertua eta diskriminatua izan den eta oraindik beren eskubideengatik borrokatzera behartuta dagoen homosexualen komunitatea izan da erasoa jasan duena. 50 hildako! a ze astakeria!

EH Bildutik gure babesa eta elkartasuna adierazi nahi diegu eraso honetan hilik edo zauriturik suertatu direnen familia eta lagunei, eta gogor salatzen dugu ekintza lotsagarri hau burutu duen edo dutenen jarduna. 

Amasa-Villabonako hainbat herritarrek antolatuta, aurtengo Santioetan, zehazki uztailaren 30ean SANTIOTAN KANTARI ekimena izango dugu. Herritarren parte hartzea bilatzen dute antolatzaileek eta gaur, ekainaren 1ean 20:00etan Aljibean izango da lehen entsegu-saioa. Hurrengo saioak ekainaren 15ean, 29an eta uztailaren 13an izango dira leku eta ordu berean. 

EH Bilduko kideok festa herrikoi eta parte hartzaileen alde gaudenez, herritarrak animatu nahi ditugu ekintza polit honetan parte har dezaten. 

Asteburu honetan dispertsioak eragindako beste istripu bat izan da. Oraingoan Aitor Agirrebarrena lizartzarraren senideei tokatu zaie. Aitor Cadiz-eko probintziako Puerto III espetxean aurkitzen da, Lizartzatik 1025 kilometrora. Aski da! Dispertsioarekin amaitu behar da!
EH Bildutik bat egiten dugu gaur arratsaldeko 20:00etan Lizartzan eta Euskal Herriko hiriburuetan deitu diren elkarretaratzeekin.

Pasa den igandean Donostian erraustegiaren aurka milaka lagun mobilizatu ondoren, astelehen honetan izan den udalbatzan EH Bildutik galdera luzatu genion Udal Gobernuari: "Duela aste batzuk Usurbilgo alkateak gutuna bidali zuen Villabonako udalera, Erraustegiaren gaia udalbatzara eraman eta Villabonako udala posizionatzea eskatuz. Eskaera hori ez da bete eta PNVk ez du gaia Villabonako osoko bilkuran eztabaidatu nahi izan, zergatik?"
Agirreren erantzuna: "Guri ez digulako afektatzen eta ez delako gure konpetentzia".
Argi dago herritarren osasunaren eta ingurumenaren gainetik, Agirrek eta Villabonako PNVk Gipuzkoako Diputazioarekin eskuz esku, erraustegia inposatu nahi digutela baina ez dute inole ere publikoki erraustegiaren alde daudela esan nahi. Zergatik ote?

Gaur goizean Asteasuko plazan egindako agerraldian aurkeztu dute senideek, lagunek eta hainbat eragilek osatzen duten Nekane Libre herri plataforma.

Nekanek bizi duen egoeraren inguruko kezka agertu, bere askatasuna eskatu eta estradizio eskaerari "ezetz" esan diote argi eta garbi.

Arantxa Asurmendi izan da hitza hartzen lehena eta Suitzako espetxe batean preso dagoen asteasuarrak honaino heldu arte izan duen egoerari errepasoa egin dio. Izan ere, Txapartegi, 1999an atxilotu zuten, "Baltasar Garzon instrukzio epaileak sortutako Todo es ETA tesia jarraituz". Atxiloketa hura euskal independentisten aurka azken hamarkadetan izan den "estrategia berri horren hastapena" izan zela, eta independentismoa lortzen ari zen bultzada "errotik moztea" helburu zuela salatu du.

Horretarako, Guardia Zibilaren ikerketaren arabera "pertsona bat susmopean" jarri zuten, eta atxiloketa burutu zuten Asurmendiren esanetan. Gainera, Txapartegiri inkomunikazioa "inpunitate guztiarekin" burutu eta komunikabidek "justifikazio lana" egin zutela gaineratu du. Auto-inkulpazioa lortzeko, berriz, "torturaren beharra eta erabilera" egon zela ere salatu dute: "Nahiz eta tortura egon dela salatu, ez judikaturatik, ez eta botere politikotik ere inork ez du salaketa larri horien aurrean bere erantzukizuna erakusten". Halaber, 19/98 sumarioan, Txapartegi epaitua izan zenean, "juridikoa gutxi eta politiko asko duen epaiketa" burutu zela azaldu dute, eta gogoratu bertan 62 euskal militante independentista epaitu zituztela, 16 hilabetez, Madrilen. bertan fiskalak eskatutakoa baino zigor "altuagoa" ezarri ziotela salatu dute, hasiera batean Auzitegi Nazionaleko epaileek 11 urtekoa, eta ondoren Auzitegi Gorenak 6 urte eta 9 hilabetekoa.

 

EMAKUME MILITANTEA

Mikel Egibar, plataformako kideak, Txapartegi "gure herriaren eskubideen defentsan borrokatzea erabaki zuen emakumea" dela adierazi du; "torturak eta espetxea" ezagutu ondoren, "bederatzi" urtez erbestea ezagutu duena, eta tartean ama izan dena.

Orain bere alabarengandik "banandu" eta Suitzako espetxe batean "giltzaturik" daukatela salatu dute, "Suitzako epaileek estradizioa ebatsiko duten zain". Eta egoera horren aurrean, Txapartegik "berak nahi duen lekuan, nahi duen pertsonekin (bere alabarekin bereziki) bizitzeko eskubidea" aldarrikatzen duela jakinarazi dute. Gainera, egoera honetan espainiar estatuak erabiltzen dituen argudioak "erabat arbitrarioak" direla eta egun "Ezker Abertzaletik garatzen ari den estrategiatik urrun" daudela azpimarratu dute. Honela, garai berri horri "aukerak eteteko" helburua dutela salatu dute.

Aldiz, euskaldunek "askatasunean eta bakean" bizi nahi dutela, eta "geure buruaren jabe" izan nahi dutela aldarrikatu dute.

Honenbestez, plataformatik hiru eskaera nagusi helarazi nahi izan dituzte:

1. Txapartegi "ez estraditatzeko" eskatu diote Suitzako Gobernuari. Izan ere, espainiar estatuan "ez dago oinarrizko eskubideen errespeturako bermerik" euren esanetan, "alderantziz, salbuespen legedi eta epaitegiak" daude, eta egoera horretan "inor ezin dela epaitu" uste dute. Estraditazioari aurre egiteko sinadura bilketa zabala abiatu dute.

2. Txapartegiren senideei egoera honek sortzen dizkien gastu ekonomikoei aurre egiteko, "sostengu ekonomikoa eskaintzeko elkartasun bideak" landuko dituztela jakinarazi dute.

3. Txapartegik libre egon behar duela aldarrikatu dute: "Euskal preso politikoei ezartzen zaien salbuespen egoerarekin amaitu!".

Mezu hau "Aiztondo bailara osoan zein Euskal Herrian" zabaltzen saiatuko direla jakinarazi dute, eta "eskerrak" eman nahi izan dizkie ·laguntza eta babesa" eman dieten pertsonei. Bestalde, lagundu nahi duten herritarrak plataforman "ongi etorriak" izango direla jakinarazi dute.TXAPARTEGIK SUITZATIK BIDALITAKO AGURRA

 

Asteasuarrak ere bere mezua helarazi nahi izan du, bere askatasunaren aldeko plataformaren aurkezpenean eta Joseba Txapartegik, anaiak, irakurri du Suitzatik helarazitako gutuna:

«Lehenik eta behin agur bero bat bidali nahi dizuet hor bildu zareten guztioi Europako bihotzean espetxeratua eta isolatua banaukate ere, jakin esazue gaur zuekin hor naizela. Duela 9 urte ihes egitea erabaki nuen, nire konpromiso sozial eta politikoengatik espetxeratu, torturatu eta makroprozesu politiko batean kondenatu ondoren. Urte hauek alabarekin libre bizi nahian eta Euskal Herriaren aldeko askatasun borrokari loturik eman ditut. Beti gehiago egin nahian laster zuekin batera Euskal herri aske, sozialista, feminista eta euskalduna eraikitzeko etxeratzeko gogoz. Egun, suitzako herritarekin batera, berriro ere solidaritateak mugarik ez duela argi utziz, estatu espainiarraren aurpegi errepresiboa agerian uzten ari gara eta torturaren aurkako garrasiak entzun arazten. Hor ere, urteotan alboratua egon den preso eta iheslarien borroka agenda politikora elkartzen ari da eta bide horretan jarraitu behar da denok etxeratu arte. Bide horretan, bailaran gaur aurkeztuko duzuen plataforma. Jarrai dezagun bada zuek hortik eta guk hemendik borrokan lehenbailehen Euskal Herria aske batean elkar gaitezen. Bukatzeko eskerrak eman ni eta etxekoak jasotzen ari garen laguntza eta babesagatik. Jtk.»

Bakartxo Tejeria presidentea buru duen Gasteizko legebiltzarreko mahaiaren erabaki hau gogor gaitzesten dugu. PPren eta PSEren euskararekiko errespetu faltak ez gaitu harritzen, ez da berria, baina oso larria da EAJk ere euskararen eta euskaldunon aurkako eraso horri babesa ematea. EH Bilduko legebiltzarkide taldeak kexa formala ezarri du erabaki lotsagarri honi aurre egiteko. Nahikoa da! Euskaraz bizi nahi dugu!

Hemen duzue EH Bilduk zabaldu duen albistea: http://ehbildu.eus/eu/instituzioak/gasteizko-legebiltzarra/9732

Beste behin lapostuen defentsan kalera irten dira Adunako Unipapel lantegiko langileak, gaurkoan Tolosan manifestazioa egin dute "Unipapel ez itxi! langileok borrokan" lemapean.

Ekainaren 1etik daude Adunako Unipapeleko langileak greban. Orduan, Aurora Berasategik, ELAko ordezkariak, eta LABeko Pello De la Cruzek adierazi zuten, "zentzugabekeria" zen lanean jarraitzea. Asteartera bitarte gutxienez greban jarraituko dute langileek. Izan ere, datorren astearterako deitu du enpresa jabeak hurrengo bilera. 

EH Bildutik gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu lanpostuaren defentsan borrokatzen ari diren langile guztiei, eta Unipapel enpresako jabea den Springwater-eko arduradunei lanpostuak ez suntsitzeko behar den guztia egin dezaten exijitzen diegu.

Amasa Villabonako EH Bildutik gure elkartasun eta babes osoa adierazi nahi diegu Adunako Unipapel-eko langile guztiei, eta bereziki oraingoan kaleratuak izan diren 17 langileei eta beren familiei.
Kaleratze lotsagarri hauen aurrean gure esku dagoen guztia egiteko prest gaude. Lanpostuen defentsarako borrokan, langileek ondoan izango gaituzte.
Hau al da PNVk behin eta berriz errepikatzen duen "errekuperazio ekonomikoa"? EH Bildutik, gure industria babesteko emergentzia plana eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari.

Hemen duzue duela ordu batzuk Ataria.info-k argitaratu duen albistea: Hamazazpi langile kaleratuko dituzte Unipapeletik, Atatia.info

Lan honek torturaren kronika ilunari argia jartzea du helburu. Aurkezpen ekitaldia, ekainaren 14ean, asteartea, 19:30tik aurrera izango da Villabonako Subijana etxean.

Hau da Aritza Kultur Elkartetik plazaratu duten oharra:

 

Torturaren biktima izan diren herritar guztiei eskainiko diegu lan hau. Haien mina euren bakardadean eraman behar izan dutenei. Min horiek arintzeko asmoz eginda da lan hau, eta noski, salaketa ere bada. Memoria osoa eta bateratzailea izan dadin, hau ere kontatu egin behar baita.

Gonbidatuen artean, liburuko protagonistak izango ditugu, euren biziplenak lehen pertsonan kontatuko dizkigute, denen argitan haien sufrikarioaren neurria agerian jarriz. Modu berean, gurekin izango ditugu Mikel Egibar eta Lorea Bilbao, tortura kasuak Europako epaitegietan defendatzen ari dena. Berriki, Suitzan egon dira biak torturaren errealitatea eta Nekane Txapartegiren kasua Europan azaltzen.

Lander Etxeberria herritarra ere izango da gure artean, tortura jasan duen azken billabonatarra da bera. Eta nola ez, Joxe Arregiren lekukotza izango dugu. Bere gorputz ubelduak herri honen historia politikoaren kronikarik ilunena gordetzen du. Nekez ahaztuko ditugu irudi haiek.

Guretzat atsegin handia litzateke zu gurekin izatea.

Tolosaldeko EH Bilduko hainbat alkatek eta TOPA (Tolosaldea Osasun Puplikoaren Alde) plataformak Gasteizko Legebiltzarrean hitza hartu ahal izan dute gaur. Osasungintza arloko konbenioa eta Asunción klinikaren egoera zorrotz azaldu ditu TOPAko ordezkariak eta aurkeztutako datu objetiboek argi erakusten dute Osasungintza Publikoak Tolosaldean dituen hutsune eta gabezia onartezinak.

EH Bildutik, Tolosaldean osasun zentro edo klinika guztiz publiko baten aldeko apustua berresten dugu eta gure eskuetan dagoen guztia egiteko prest gaude gure eskualdean osasun zerbitzu guztiak publiko eta unibertsalak izan daitezen, Asunción klinikaren publifikazioa barne.

 

 

LOGOA topa

Amasa Villabonako EH Bildutik, azken egunetan Donostian Gipuzkoa Zutik mugimenduak antolatutako mobilizazio herritar eta baketsuen kontra, Donostiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak erakutsi duten jarrera bortitz eta oldarkorra salatu nahi dugu. Gipuzkoa Zutik, mugimendu herritarra da, espontaneoa, alaia, irudimentsua eta aldarrikapenak egiteko modu baketsua erabiltzen duena.

gipuzkoa zutik

Mugimendu honen sorrera, Gipuzkoan EAJ eta PSEk inposatu nahi diguten erraustegiak gizartearen sektore zabaletan sortzen duen kezkaren islada garbia da, eta horrek ezinegon nabarmena sortu du Donostian eta Gipuzkoako Foru Aldundian agintean dauden alderdi politikoetako arduradunen artean.

Baina ezinegon politiko horren ondorioz Udaltzaingoak eta Ertzantzak jokabide bortitza izatea, ez da bidezkoa. Gure ustez indar polizial hauek herritarren oinarrizko eskubide zibil eta politikoak urratzen ari dira, biltzeko eta manifestatzeko eskubidea adibidez.

Beraz, Amasa Villabonako EH Bildu koaliziotik, Donostiako Udaltzaingoak eta Ertzaintzak erakutsi duten jokabide antidemokratiko eta bortitzekin behin betiko amaitu dezatela eskatzen diegu Donostiako udalari eta Eusko Jaurlaritzako Barne sailari.   

Azken 2 urteetan Villabonako udalak, Amasa Villabonan nazioarteko hainbat gai jorratu eta herritarrei lehen eskuko informazioa eskaintzeko helburuarekin antolatu izan du elkartasun astea. Gogoan dugu Kolonbiako egoerari buruzko pasa den urteko saio arrakastatsua.
Aurtengoan ordea, udalak ezer ez antolatzea erabaki du. 

‪#‎AtzerakaGoaz

 

elkartasun amavi 1 content

2015eko Elkartasun asteko egitaraua. 

Izena eman Boletinean!

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: