Pasa den igandean, hilak 8, Hondarribiako egun nagusia ospatu zen. Frantziarren aurka 1639an izandako garaipen militarra ospatzeko burutu ohi den alardeak istiluak izan ditu nagusi azken urteotan (ikus alardeari buruzko dokumentala). 1996. urtetik Hondarribiako eta Irungo emakumeek gizonekin batera berdintasunean gozatu nahi izan dute festaz, baina tradizioa aitzakiatzat harturik eskubide hau normaltasunez garatzea oztopatu du zenbaitek. Zentzu honetan salatzekoa da EAJ zein PSE alderdiek prozesu guzti honetan izan duten jarrera, alderdi elektorala giza eskubideen aurretik ipiniz. 

Egoera hau gure jendarte matxistaren beste erakusle bat besterik ez da. Berriki Jule Goikoetxea ikerlariak Euskal Autonomia Erkidegoko Ongizate Estatua inguruko patriarkalenetarikoa dela frogatzen duen ikerketa plazaratu berri du. 

Zorionez, mantxo bada ere, belaunaldi berriak jai  eta jendarte parekidearen aldeko jarrera bereganatzen ari dira. Aurten Hondarribiako Jaizkibel konpainiak inoiz baino partaide gehiago izateaz gain egundaino jaso ez duen herri babesa izan duEskubideetan eta berdintasunean oinarritutako Euskal Herria amesten dugunon garaipena da Jaizkibel Konpainiako gizon-emakumeen asteburuko lorpena. Bejondeizuela!Alardea