Herrigintza

Tolosaldean ere, Euskal Herriko herri eta eskualde ugaritan bezalaxe, pentsio duinen aldeko mobilizazio ugari egin dira azken hilabeteetan. PNVk Madrilen PPren aurrekontuetan lortutako akordioak pentsiodunen elkarteak zatitzeko eta mobilizazio jendetsuekin amaitzeko helburua bazuen ere, nabarmen geratzen ari da pentsio publiko duinen eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioen aldeko mobilizazioek indartsu jarraitzen dutela gure kaleetan.

Eskualdeko manifestazio jendetsua Tolosan

Pasa den larunbatean jendetza bildu zen Tolosako plaza zaharretik abiatu zen manifestazioan. Duintasuna Tolosaldeko Pentsiodunen Elkarteak egin zuen deia eta Tolosaldeko dozenaka elkarte eta talderen atxikimendua jaso zuen. Gauzak horrela, aipatzekoa da manifestazioan ez zirela jubilatu edo pentsiodunak bakarrik egon, gazte ugari ere gerturatu baitziren beren babesa ematera. 

DSC 0665 contentTolosako manifestazioaren hasierako une bat

Duintasuna elkarteko Maria Luisa Lizarzak eta Iñaki Elduaienek esan zutenez pozik daude martxotik hona egin duten ibilbidearekin. "Atsedenaldia hartuko dugu eta iraila edo urrian bueltatuko gara", esan zuten. Gai hau pentsiodunetatik harago doala gogoratu nahi izan zuten: "Gizarte osoari eragiten dion gaia da hau eta horregatik egin ditugu harremanak Tolosaldeko hainbat eragilerekin. Asko etorri dira eta oso pozgarria da", esan zuten. 

Era berean, pentsiodunen artean emakumezkoek kalte bikoitza jasaten dutela nabarmendu zuten, 600 eurotik behera kobratzen dutenen %77 emakumezkoak direla gogoratuz. "Oso pozgarria da emakumezko asko bildu garelako gaur hemen", gaineratu zuten manifestazioaren ondorengo hitzartzean.

Manifestazioaren irudiak 28Kanalaren eskutik: https://www.youtube.com/watch?time_continue=214&v=TsKMbh9faWw

Manifestazioa Amasa Villabonan ere

Amasa Villabonako Duintasuna elkarteak deituta, Errebote plazan dozenaka amasa billabonatar elkartu dira astelehen eguerdi honetan. Oraingo honetan elkarretaratzea egin beharrean herriko kaleetatik manifestazioa egitea erabaki dute bertaratu direnek eta Kale Nagusia eta Kale Berria zeharkatu ondoren, Malkar plazan eman diote amaiera mobilizazioari. 

PNVk PPren aurreko gobernuarekin lortutako akordioak ez ditu pentsiodunak asebetetzen, nahiz eta akordioaren protagonistek etengabe beren lorpenaren onurak hedabideetan zabaldu. Horrela aipatu dute elkarretaratzearen hasieran Duintasuna elkarteko kideek.

"Akordioak 2018 eta 2019rako igoerak bakarrik aipatzen ditu, EAEn eta Nafarroan DSBErekin osatzen diren pentsioek ez dute igoerarik izango; ez da ezabatzen sostengarritasun faktorea eta 2023ra arte atzeratzen da". Eskaintzen dituzten "apurrekin", pentsiodun askoren egoerak bere larritasunean jarraitzen du Duintasuna elkarteko kideek: "Hirutik batek, gutxieneko soldataren azpitik kobratzen du eta %52k 1.000 euro baino gutxiago. Aberastasunaren banaketa oso injustua da eta emakumeak zigortzen ditu bereziki. Erretiro pentsioak, emakumezkoen kasuan %70 baxuagoak dira gizonezkoenak. Onartezina da pentsio duinak lortzeko eskubidea, alderdi politikoen arteko txanpon trukea izatea".

Soilik aurrera eramaten diren borrokak irabazten direla esanaz amaitu dute mobilizazioa eta iragarri dute, hemendik eta udazkena bitarte atseden hartu eta ikasturte berriarekin jarraituko dutela euren aldarriak plazaratzen.

ARGAZKIAK:

DSC 0062 content

 

DSC 0105

 

DSC 0004 content

 

Villabona eta Zizurkilgo Oria merkatari elkarteak bezeroentzat abantailak ekarriko dituen txartela jarriko du erosleen eskura apirilaren 14tik aurrera.

Herriko merkataritza sustatzeko helburuarekin bezero txartela izango du aurrerantzean Oria merkatari elkarteak. Zuzendaritzako kideek komunikabideen aurrean azaldu dutenez, «Aspalditik geneukan asmoa, baina ideia orain eramango dugu praktikara eta fidelizazio txartel hau erabili ahal izango dute gure bezeroek». Larunbatetik aurrera eta apirilaren 28ra arte, elkarteko 11 saltokitan erosketak egin eta bezero txartela aurkezten dutenek, promozio kanpaina batean parte hartu ahal izango dute. Irabazle suertatzen denak Nekaturreko landa etxe batean asteburua pasa ahal izango du.

Egunotan bailarako herrietan eta postontzi guztietan bezero txartelaren inguruko informazioa banatuko dute eta eskuorri horretan bertan herritarrek bezero txartela eskuratzeko inprimakia bete ahal izango dute. Gero inprimaki hori 11 saltoki horietako batean entregatu eta momentuan jaso ahal izango du bezeroak txartela, dohainik. Zuzenean denda horietan ere egin ahal izango da.

Bezero txartelek izango duten itxura

Larunbatetik aurrera erabili ahal izango da bezero txartela eta behin lehen promozioa amaituta abantaila sorta prestatzeari ekingo diote. Promozio bateratuak ere egongo dira eta gero saltoki bakoitzak egingo du bere planteamendua txartelari begira: deskontuak, puntu bidezko aukerak, zozketak... Oraingoz 11 saltokitan erabili ahal izango da txartela, baina Oria merkatari elkartean biltzen diren beste asko ere joango dira ekimenera batzen.

Funtzio soziala

Txartelaren bultzadaz, herriko komertzioak duen balio eta garrantzia irudikatu nahi dutela jakinarazi du Etxeberriak: «Merkataritzak ez dio soilik onura ekonomikoa ekartzen herriari, lanpostuak sortzen dituelako; badu beste egiteko bat ere: herriak ez dira ezer saltoki gabe, hutsak egongo lirateke. Ohartzen gara dugun funtzio sozialaz eta horregatik pentsatzen dugu saltoki txikiak bultzatzea herriaren alde egitea dela, bere osotasunean».

11 SALTOKI:

Amane arropa denda.
Amasa okindegia.
Basajaun liburu denda.
Duna oinetakoak eta osagarriak.
Eizmendi kirolak.
Garazi loradenda.
Magali arropa denda.
MP Boutique.
Optika Villabona.
Sahatsa belardenda.
Tinta inprimategia.


Amasa Villabonako EH Bildutik herriko merkatarien ekimen berri honi gure ongi etorria eman nahi diogu. Jakina denez, une zail eta delikatuak dira herri eta auzoetako denda eta saltokientzat, internet bidezko merkataritzak eta merkatalgune edo saltoki handiek, gure herriaren oinarria den sektore ekonomiko hau arriskuan jarri dute eta horrekin batera baita gure kaleetako bizitza ere. Ez dugu lokal komertzial hutsez betetako eta kaleak desertu baten moduan dituen herri batean bizi nahi.

Honen aurrean, ezinbestekoa da herriko merkataritzari bultzada bat ematea eta zentzu honetan ulertzen dugu Bezero txartelaren aurkezpena eta martxan jartzea. Ondorioz, albiste on baten aurrean gaude, Amasa Villabonako merkataritza bizirik dagoen seinale. EH Bildutik herritarrei dei egiten diegu txartela eskuratu eta erabili dezaten, herriko merkataritzaren etorkizuna gure esku baitago. Herri bizia nahi dugulako, erosketak herriko dendetan!  

 

Amasa Villabonako EH Bilduk aste honetan ekin dio 2019ko udal hauteskundeetarako prestaketa edo aurrelanen prozesu luzeari eta lehen urrats gisa EH Bilduren zerrenda-buru edo alkategai izateko herritarren proposamenak jasoko dira. Alderdi politiko tradizionalek beren hauteskunde zerrendak eta hautagaiak erabakitzeko erabiltzen duten prozedura ilun eta opakoekin hautsi, eta parte hartze ariketa demokratiko eta garden baten bidez aukeratu nahi ditugu EH Bilduko alkategaia eta zerrendako kideak. Aste honetan zehar auzolanaren bidez herriko etxe guztietara orri bat bideratuko dugu eta orri horren bidez amasa billabonatar guztiek beren iritziz EH Bilduko alkategai egokia izan daitekeen pertsona bat, bi edo hiru proposatu ahal izango dituzte. 

Hau da aste honetan etxez etxe banatuko dugun orria:

orria1orria2

Orri hauxe bera erabiliz, gure herrian bizi den pertsona bakoitzak aukera izango du bere proposamena edo proposamenak egiteko. Nahi izanez gero, proposatzen den pertsona alkategai egokia izateko norberak ikusten dituen arrazoiak ere idatzi ahal izango dira. Proposamena modu anonimoan egin daiteke edo orrian proposatzailearen datuak jarrita. Bigarren kasuan EH Bilduk herritar horri bere proposamenak izan duen ibilbidearen berri emango dio (zer erantzun duen...). Izan ere, EH Bilduko kideek proposatuak izango diren pertsona guztiekin hitz egiteko konpromisoa hartzen dugu. Alkategaiaren aukeraketa prozesuak uda ondoren jarraituko du eta lehen urrats hau ezinbestekoa izango da, EH Bilduko alkategaia herritarrek proposatutako izenetatik irtengo baita ziur. 

Proposamenak jasotzeko eguna eta tokia: Ekainaren 17a Gurea zinean

Datorren ekainaren 17an, igandea, 10:00etatik 20:00etara Villabonako Gurea zineko sarreran hautestontzi edo kutxa bat egongo da eta herritarrek bertan sartu ahal izango dute beren orria. Ez da derrigor orria etxetik betea ekarri beharko, hantxe bertan betetzeko aukera ere izango baita.

Herritarren proposamenak biltzearekin batera, Amasa Villabonako EH Bilduk egitarau zabala antolatu du ekainaren 17an Gurean. Ipuin kontalariak, musika, hamaiketakoa... izango dira eta ekitaldi nagusia 12:00etan izango da. Ekitaldian 2019ko udal eta foru hauteskundeei begira Amasa Villabonan garatuko dugun prozesuaren berri emango dugu eta Gipuzkoako EH Bilduko aurpegi ezagun bat ere bertan izango da, Gipuzkoa mailan ditugun erronkak azaldu eta EH Bilduren alternatibaren berri emateko.

Anima zaitez eta parte hartu! EH Bildun zuk erabakitzen duzu!

  

 

  

Honakoa da gaur Amasa Villabonako EH Bilduk argitaratu duen irakurketa:

Gaur jakin dugu atzo arratsaldean PNVko militante batek eta udal arduradunek Beertoki azokako antolatzaileekin egindako bileraren ostean, azkenik udalak artisau garagardoen azoka Villabonako frontoian egiteko baimena eman duela.

Lehenik eta behin, honakoa oso albiste ona dela adierazi nahi dugu. Udalak bere lehen erabakiarekin ekintza hau arriskuan jarri bazuen ere, Beertoki azoka frontoian, antolatzaileek aspalditik prestatuta zuten moduan (inolako beldurrik gabe) egin ahal izango da larunbat honetan, eta hori pozgarria da.

Nabarmen geratu da afera honetan udal gobernuak atzera egin behar izan duela, udaleko plenoan eta komunikabideetan hainbeste defendatu zuten erabakia guztiz aldatzeraino iritsiz.

Hau ez da udalaren eskuzabaltasunari esker izan; inposizio eta debekuaren aurrean isilik edo geldirik geratu beharrean, Beertoki azokako antolatzaileek erreakzionatu, erantzun eta beren eskubidearen alde borrokatu dutelako gertatu da. Hau izan da PNVko arduradunek gogoz kontra atzera egitearen arrazoi bakarra. Horregatik Beertokiko antolatzaile taldea zoriondu nahi dugu, tinko eusteagatik eta udalaren debekua gaindituz, dagokiena irabazteagatik.

Tristea eta tamalgarria da herriko espazio publikoan ekintzak antolatu nahi dituztenek, (horretarako eskubide osoa izanik) udalaren konplizitatea eta laguntza izan beharrean, udal gobernu honek hartutako jarrera debekatzaile eta oztopatzailearen aurka borrokatu behar izatea.

Bukatzeko, zalantza garrantzitsu bat geratu zaigu argitu gabe eta horregatik galdera zuzena egin nahi diogu Maite Izagirre alkateari eta PNVko udal gobernuari: Aurrerantzean herriko elkarte eta eragile ezberdinek Behar Zana frontoia erabili ahal izango dute? edo Beertoki azokarekin hartutako erabaki hau salbuespen bat da?

EH Bildutik gai honetan posizionamendu eta erabaki garbi bat hartu eta zabaltzea exijitzen diogu udal gobernuari. Elkarte eta eragileek frontoia erabili dezaketen edo ez argi geratu behar da, momentu honetan dagoen ziurgabetasunarekin behin betirako amaituz.

 

 Amasa Villabonan, 2018ko apirilaren 5ean

 

Astelehen eguerdian dozenaka pertsona bildu ziren Amasa Villabonako Berdura plazan, Duintasuna Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak egindako deialdiari erantzunez. "Pentsio publiko duinak! Gutxieneko pentsioa 1.080€" lemapean, 75 bat pertsona bildu ziren eta hitza hartu zuten antolatzaileek, PNV eta PPren arteko akordioa kritikatu zuten, akordio horrek ez dituelako etorkizuneko pentsioak KPIarekin batera igotzea bermatzen eta "jendea engainatzeko trikimailu" bat dela salatuz. Era berean, azken hilabeteetan pentsiodunek erakutsi duten mobilizatzeko gaitasuna eta indarra goraipatu ziren, eta pentsio publiko duinak eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak lortu arte mobilizatzen eta borrokan jarraituko dutela berretsi zuten. 

Azkenik, pentsio duinen aldeko hurrengo mobilizazioen berri eman zuten:

- Ekainaren 9an 12:00etan Manifestazioa Tolosan (Plaza zaharretik, udaletxe aurrean)

- Ekainaren 11n Mobilizazioa Amasa Villabonan: 12:00etan Errebote plazan.

ELKARRETARATZEAREN ARGAZKIAK

ARGAZKIA1

 

ARGAZKIA2

 

ARGAZKIA3

 

ARGAZKIA4

 

ARGAZKIA5

 

Aurtengo martxoaren 8a, emakume langileen eguna, mugarri garrantzitsua izango da dudarik gabe. Mundu osoan zehar egin zen greba feminiskak sekulako arrakasta eta erantzun herritarra lortu zuen gurean eta milaka izan ziren "Emakumeok planto!" lemapean kalera irten ziren herritarrak. Mugimendu feministak izugarrizko indar erakustaldia egin zuen eta antolaketa lanetan aritu ziren emakumeek harrotasuna, poza, emozioa eta duintasun sentimenduak azaleratu zituzten. 

Amasa Villabonan ere, Euskal Herri osoko txoko guztietan bezalaxe, arrakasta handia izan zuen grebak eta mobilizazioak oso jendetsuak izan ziren. Azken urteetako mobilizaziorik handienak izan ziren herriz herri eta zorionez gure herria ez zen salbuespena izan. Goizeko 11:00etan abiatu zen kalejira zaratatsua benetan ikusgarria izan zen, ehunka lagun izan ziren eta burrunbada handi batek Villabonako kaleak zeharkatu zituen. Arratsaldean ere jendetza handia bildu zen eta elkarretaratzea manifestazioan bilakatu zen. Sekulakoa izan zen eta herrian bizi izan genuen giroa paregabea izan zen. Mugimendu feministak jende uholdea mobilizatzea lortu zuen eta egiazko berdintasunaren aldeko eta emakumeek pairatzen duten zapalketa mota ezberdinen kontrako aldarrikapen eta ohiuak nonahi entzun ziren.

Amasa Villabonako EH Bildutik mugimendu feminista txalotu eta zoriondu nahi dugu, aurtengo martxoaren 8a benetan historikoa izatea lortu izanagatik. Villabonan antolatutako asanblada feministak sekulako lana egin du azken asteetan eta emaitza ikusgarria izan da. Espero dugu egindako lanak bere fruituak ematea eta mugimendu feministak mahai gainean jarri dituen aldarrikapenak errealitate bilakatzeko bidean pausu sendoak ikustea datozen aste eta hilabeteetan. Ez dugu zalantzarik, martxoaren 8 historiko honek emaitzak utziko ditu eta hori mugimendu feministak erakutsi duen antolaketa eta mobilizazio gaitasun paregabeagatik izango da. Gora borroka feminista!!!

AMASA VILLABONAKO ARGAZKIAK:

Goizeko kalejira zaratatsua:

1 argazki

 

2 argazki

 

3 argazki

 

4 argazki

 

5 argazki

 

6 argazki

Aratsaldeko mobilizazioa:

7 argazkia

 

8 argazki

 

9 argazki

 

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskaraldia ospatuko da Euskal Herri osoan. Amasa Villabonak izena eman du Euskaraldian parte hartuko duen herri gisa eta dagoeneko talde bat lanean ari da ekimena prestatzen. Tolosaldea eskualdeko 28 herrietatik 25ek eman dute izena euskararen erabilera bultzatzeko ekimen nazional honen antolaketan parte hartzeko. Guztira, Euskal Herri osoan 300 herri baino gehiagok eman dute izena jada.

Pasa den astearte arratsaldean Tolosaldeko herrietan Euskaraldiaren prestaketa edo antolaketa lanetan ari diren taldeen ordezkariak elkartu ziren Zizurkilgo Joxe Arregi plazan eta agerraldi publiko honetan Euskaraldiaren lehen aurkezpena egin zuten. Amasa Villabonako taldearen ordezkari gisa Maite Arregi euskara teknikaria eta Gaizka Ezeiza Irrintzi elkarteko kidea izan ziren. Euskaraldia euskararen erabilera hauspotzeko antolatutako egitasmoa da eta iraungo duen 11 egunetan euskaldunak direnen eta euskara ulertzen duten pertsonen hizkuntza ohituretan euskararen erabileraren aldeko aldaketa eragitea izango da helburua.

"Argi dugu oraingo honetan jauzi bat eman behar dugula. Euskaraldia ariketa sozial erraldoi bat da, ez euskararen aldekotasuna adierazteko kanpaina bat" adierazi zuen antolatzaileetako batek.

Resultado de imagen de euskaraldia

Ekimen hau berezia izango da eta azken urteetan hainbat herritan (Lasarte, Agurain...) garatutako dinamiketan du oinarria. Herritarrek Ahobizi eta Belarriprest gisa eman ahalko dute izena udazkenean. Ahobiziak uneoro (ahal den guztietan) euskaraz aritzeko konpromisoa hartuko du eta Belarriprest-ak berriz, berari euskaraz egin dakiokela adieraziko du, euskararen erabilerari bide emanez. Euskaraldian parte hartzen duten herritarrek, hortaz, ariketa konsziente bat egin beharko dute euskara ahal bezain beste erabiliz. 

Zizurkilen bildutako Tolosaldeko herrietako ordezkariek Euskaraldian parte hartzeko gonbita luzatu zieten herritarrei. "Gure eskualdean euskaraz bizitzea posible dela bistarazi nahi dugu, 11 egun horietan praktikan jarriz" adierazi zuten agerraldian. Baina era berean, 11 egun horiek igarota, Euskaraldiaren helburu nagusia urte osoan egiten den euskararen erabilera handitzea da. Izan ere, euskararen kale erabileraren azken datuek euskara gero eta gutxiago erabiltzen dela erakutsi digute eta tendentzia hori irauli beharra dago gure hizkuntzaren etorkizuna bermatu nahi badugu.

 

Tolosaldeko EH Bilduko kide eta hautesiek, tartean ziren besteak beste, Ibarra, Zizurkil, Asteasu, Lizartza, Anoeta, Berastegi edota Orendaingo alkateak, Tolosaldea Bus enpresako langileek abiatutako gerabaren inguruko irakurketa plazaratzeko agerraldia egin zuten Ibarran. Aste honetan zehar, Tolosaldeko EH Bilduko kideak hainbat alditan (eta herri ezberdinetan) elkartu dira langileen ordezkariekin eta lehen eskutik jaso dute enpresako zuzendaritzaren jokabidearen berri eta egoera horren aurrean langileek grebaren bidez zabaldu dituzten aldarrikapen eta eskaera nagusien berri. Amasa Villabonan astearte arratsaldean izan zen bilera langileekin.

IMG 2985Tolosaldea Bus enpresako langileak Tolosan egindako protesta elkarretaratze batean

Hau da Tolosaldeko EH Bilduk egindako agerraldiaren bidez publikoki zabaldu duen oharra: 

Tolosaldea buseko langileen grebaren inguruko irakurketa:

Azken asteetan, puri-purian ditugu Tolosaldean lan gatazkak. Osasungintza eta garraioaren alorrean, esaterako.
Zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten hurbileko sektore hauetan, hilabeteak daramatzate langileak lan baldintza duinak aldarrikatzen, enpresa buruei negoziazio mahaian eseri daitezen eskatzen. Eskaerei, enpresak muzin egin die.
Gutxienekoak, lortu ezinda, greba egunei ekin diete langileek.
Egoera honetan, tartean diru publikoa, gu guztion dirua egonik, EH Bilduko kideok, ezinbestekoa ikusi dugu ordezkari publikoon bitartekaritza.
Gaurkoan, Tolosaldeko EH Bilduko ordezkariok, Tolosaldea Bus enpresako langileekin bildu berritan, irakurketa hau helarazi nahi dugu.
Gai honetan, alderdi politiko ezberdinak eta eragile asko, norabide berera zuzenduta gaudela agerian dago, langileek eskatzen dituzten baldintzak sektore bereko beste langileengana hurbiltzen hasteko pausuak, dira eta; beraz, zubi lanak egitea dagokigu Tolosaldeko Ehbilduko alkate eta hautetsioi.
Zerbitzu publikoen defentsa, eta bertako langileen lan baldintzen defentsa egunerokoan, oinarritzat ditugulako.

Honegatik, eskaera zehatz hauek helarazi nahi dizkiogu publikoki Marisol Garmendia, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketako foru diputatuari, eta Tolosaldea Buseko zuzendaritzari:

1.- Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, bitartekari lanak egin ditzala, zerbitzuaren ardura duen enpresari, negoziazio mahaiean esertzeko eskatuta.

2.- Legeak diolako, greba egunetan eman ez diren zerbitzuak ez ordaintzeko eskatzen diogu, Mugikortasun departamentuari.

3.- Indarrean dauden Tolosaldeko autobus zerbitzuko pleguak, zorrotz aztertu eta betearazi ditzala eskatzen dugu, zerbitzuak dituen gabeziak konpondu asmoz.

3.- Tolosaldea Buseko zuzendaritzari negoziazio mahaian esertzea eskatzen diogu, denon artean Tolosaldeko herritarrentzat ahal den zerbitzu hoberena bermatu asmoz.

EH Bilduk, beti egingo du zerbitzu publiko onenaren alde eta baita bertako langileen baldintza duinen alde. Doakie greban dauden Tolosaldea Buseko langileei gure babesik sakonena. 

Kalitatezko zerbitzuak, eta bertako langileen lan baldintza duinak denon borroka baitira.

Pasa den larunbatean Zubimusu ikastolak egindako Milimetroak festan iragarri zen albistea. Aipatu behar da orain arteko eredua aldatuko duela Kilometroak festak eta 2020tik aurrera urte osoko ekimena izango dela. Urtean zehar hainbat jaialdi antolatuko dituzte ikastola ezberdinek eta urriko lehen igandeko festa ikastola batek hartuko du bere gain. Amasa Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastolak antolatuko du 2020ko jaia. 

Iragarpen honen aurretik, Kilometroak jaiaren eredu berria aurkeztu zen Zumarragan. Ikastolen Elkarteak bertan iragarri zuenez, orain arte ezagutu dugun Kilometroak jaia aldatu egingo da 2020. urtetik aurrera. Gipuzkoako ikastolen asmoa da Kilometroak urte osoko ekimen bat izatea, eta ikastola batek baino gehiagok parte hartzeko aukera izatea urtero.

Orain arte bezala, Kilometroak jai bat ospatuko dela eta hori antolatzeko ardura ikastola batek hartuko duela aurreikusten dute Ikastolen Elkartetik, baina, horrez gain, urtean beste hainbat jaialdi txiki egitea da asmoa, eta horiek egiteko ardura beste ikastola batzuek hartuko dute. Jaialdi guztiak sartuko dira Kilometroak ekimenaren barruan.

Zubimusuko arduradunak ilusioz gainezka

Poz handiarekin hartu zuen albistea Ana Santamaria Zubimusu ikastolako zuzendari pedagogikoak: "Laugarren aldia zen aurkezten ginela eta bagenuen gogoa Kilometroak festa Aiztondo bailarara ekartzeko, sekula ez baita hemen egin". Irura eta Tolosako ikastolek antolatu izan dute festa, baina behin ere ez Zubimusuk. "Bailara guztira zabalduko dugu festa eta 2020ra bitarteko prozesua elkarrekin egiteko asmoa dugu".

IMG 4980 contentPasa den larunbateko Milimetroak jaiaren une bat, Errebote plazan

Gipuzkoako ikastolen jaia 2020. urtetik aurrera moldatuta etorriko da eta Zubimusu ikastolako zuzendariak aipatu zuenez, "Amasa Villabonan eta Zizurkilen egin dugun Milimetroak festak balio dezake eredu bezala beste ikastolentzat". Egun osoko festa izan zen igandekoa eta bi herrietako plazetan burutu ziren ekintzak, besteak beste, Joxe Arregi plazan 700 lagun bildu ziren bazkaritarako. "Egun borobila atera da", esan zuen Santamariak. "Oso denbora gutxian antolatu dugu guztia, batzordetan bildu diren gurasoen borondatezko lana ezinbestekoa izan da guztia behar bezala atera dadin".

Urtarrilaren 27a, Nazi-faxistek eragindako holokaustoaren biktimak gogoratzeko nazioarteko eguna da eta mundu osoan zehar Naziek egindako genozidio krudelaren miloika biktimak gogoratzeko ekitaldi eta ekimenak egiten dira. Ezaguna denez, gizateraiaren historiaren pasarterik ilunenetako bat da holokaustoa, Naziek (italiar, frantziar eta beste hainbat herrialdeetako faxisten kolaborazioarekin) miloika judu, komunista, errepublikano, homosexual, ezindu psikiko... erail zituzten ehunka kontzentrazio esparrutara bidali, gas-kametetan hil eta labeetan errez. 

Herritar askok ez badaki ere, Amasa Villabonan ere badira holokaustoaren biktima izan zirenak, zehazki Mauthausen kontzentrazio eta sarraski eremuan egondako Adolfo Lozano eta Alberto Beaufourt. Adolfo Lozano Mauthausenen bertan hil zuten 1941eko azaroaren 7an eta Alberto Beaufourt-ek berriz, bizirik irtetea lortu zuen, 1945ean Estatu Batuetako armadak kontzentrazio eremua askatu zuenean.

2015eko abenduan, Oreretako La Ilusión eta Villabonako Aritza memoria historikoa lantzen duten elkarteetako lagunek elkarlanean antolatutako ekitaldi hunkigarri batekin batera, oroimen plaka bana jarri zituzten Kale Nagusian dauden bi biktima hauen jaiotetxeen aurrean, lurzoruan.

Amasa Villabonako EH Bilduk lore eskaintza egin die nazi-faxismoaren bi biktima billabonatarrei 

IMG 20180127 133613 771

Adolfo Lozanoren jaiotetxe aurreko plakan egindako lore eskaintza

Ekimen xume honekin, pasa den mendean fanatismo faxistak eragindako sarraski eta genozidio izugarriaren memoria presente edukitzeak duen garrantzia azpimarratu nahi du Amasa Villabonako EH Bilduk:

"Ez dugu hau inoiz ahaztu behar, bestela historia berriz errepikatzeko arriskua baitago. Oso arduratuta bizi dugu gaur egun Europan eta Estatu Batuetan gertatzen ari den intolerantziaren, arrazismoaren eta ultra-eskuinaren igoera, eta uste dugu gaitz hau historiara begiratuta sendatzen dela. Guk gure herrian faxismoa pairatu behar izan dugu 40 urte luzez iraun zuen Francoren diktadurapean eta ez dugu ahazten, era berean eta horregatik, gure izaera antifaxistan eta antiarrazistan berresten gara. Faxismorik inoiz gehiago ez!"

 

EH Bilduk maiatzaren 23an aurkeztuko die dokumentua herritarrei, Tolosako Topic zentroan 19:00etatik aurrera

Tolosaldeko osasun arreta publikoaren inguruko eta Asuncion klinikari buruzko proposamen zehatza lantzen aritu da azken hilabeteetan Tolosaldeko EH Bildu. Tolosan egindako agerraldi publikoan, EH Bilduren proposamenak lau ardatz izango dituela adierazi du Unai Iraolak Alegiako alkateak: "EH Bilduren osasungintza publikoari buruzko filosofia eta lan ildoa; Tolosaldeko osasun publikoak behar dituen azpiegituren berrantolaketari buruzko gogoeta eta proposamena; langileak integratzeko proposamen zehatza; eta Legebiltzarreko ibilbide politiko zein legalaren inguruko azalpenak eta EH Bilduk aurrera eramango dituen iniziatiben azalpen eta proposamena". Iraolak azpimarratu duenez, "Egingarria den proposamena da eta, batez ere, borondate politikoa eskatzen du".

Eskaeretatik harago, proposamen zehatzak egitearen garrantziaz mintzatu da ere Kristina Pelaez Tolosako EH Bilduko kidea eta eskualdeak proiektu berri eta moderno bat behar duela esan du, herritarren beharrak kontuan izango dituena. "Proposamena herritarrei eta afera honetan interesa duen orori aurkeztu nahi diogu". Proposamena ez da dokumentu itxi bat, eztabaidarako lan dokumentu bat baizik, eta osasun arreta aldatzeko tresna moduan ikusten du EH Bilduk dokumentua. Horregatik Tolosaldeko EH Bilduko ordezkariak herritarren iritziak jasotzen aritu dira. Osasun politikan, besteetan bezala, herritarren parte hartzearekin eta gardentasunez jokatu behar dela azpimarratu nahi izan dute prentsaurrekoan. Osasun arreta hobetzea bilatzen badugu proposamena herritarrekin, erabiltzaileekin eta profesionalekin konpartitzea da asmoa, iritziak jaso eta eztabaidarako prozesua irekiaz, eskualderako nahi dugun osasun arreta adosteko.

DSC 0047 contentTolosaldeko EH Bilduren agerraldia, datorren maiatzaren 23ko aurkezpen ekitaldia iragartzeko

Pelaezek gogoratu du urteak direla Tolosaldeko osasun arreta publikoa auzitan dagoela. "Arrazoiak desberdinak izan dira; langileen egoera, Asuncion klinikak Eusko Jaurlaritzarekin sinatutako hitzarmenaren baldintzak ez betetzea, klinikaren beraren egoera, Tolosaldeko arretan inbertsio falta, mediku espezialistek alde egitea...".

Arrazoi horiek guztiak, klinika pribatu bat (Asuncion) erreferentziazko ospitale baten moduan lan egitearen ondorio direla ere adierazi dute EH Bilduko kideek. "Honen atzetik osasungintzaren eta asistentziaren pribatizazio nahia dago". 

Osasungintzan negozio nahia dagoela eta horrek herritarrek jasotzen duten arretan ondorio negatiboak dituela eztabaida ezina da. EH Bilduk argi dauka zerbitzu publikoek kudeaketa publikoa izan behar dutela eta ez bakarrik baliabide guztiak osasungintzarako erabiliko direlako, baita integrazioak eraginkortasuna eta koordinazioa nabarmen hobetzen dituelako ere.

 

Tolosaldeko dozenaka hautetsi (15 herri ezbedinetako zinegotzi eta alkateak) Tolosan elkartu ziren agerraldi publikoa egiteko. Bertan, lan baldintza prekarioak pairatzen dituzten eta lan-eskubideengatik eta hitzarmen duin baten alde borrokatzen ari diren Asuncion klinikako langileei elkartasuna eta babesa adierazi zieten. Bestalde, azken urte luzetako aldarrikapenari eutsiz, irtenbidea klinikaren publifikazioa dela aldarrikatu zuten Tolosaldeko EH Bilduko hautetsiek.

Hau da atzoko prentsaurrekoan Berastegiko alkate den Amaia Azkuek eta Mikel Agirrezabala Ibarrako alkateak irakurri zuten oharra:  

GURE OSASUNA, GURE ERABAKIA

Prentsaurreko hontan gauden eskualdeko 15 herrietako EH Bilduko ordezkariek ondokoa adierazi nahi dugu:

Asuncion klinikako langileak eta beren ordezkari sindikalek azken asteetan, aurrera eraman dituzten mobilizazioei gure babesa helarazi nahi diegu, hemen gauden EH Bilduko ordezkariok. Hauetan parte hartzeko konpromezua hartu genuen, eta bertan egon gara, langileen eskubideak defendatu ditugulako beti, eta kasu honetan ere bai. 

2011. urteaz geroztik, Eusko Jaurlaritzak hitzarmen bat du Asuncion klinika kudeatzen duen Inviza enpresarekin. Orduz geroztik, Tolosaldean, eskualdeko ospitale erreferentziala enpresa pribatu bat da. 

Eskualdeko alkate, hautetsi eta jendarte zabala dago, osasungintza publikoa pribatizatzeko froga piloto honen aurka. Egoera hau salatzeko mobilizazioak, asko eta asko izan dira, eta oso jendetsuak. Hemen kokatzen ditugu baita ere, Asuncion klinikakako langileen lan baldintza eskasak.

Osasungintza publikoa bezalako zerbitzu publiko ezinbesteko batean, ezin dugu onartu hartatzen gaituzten langileak horren lan baldintza prekarioetan egotea. Tolosaldeko biztanleok, osasun arreta, beste gainerako eskualdeetako baldintza berdinetan jaso behar dugu.

IMG 6319

Tolosaldeko EH Bilduko hautesiek eskaini zuten agerraldiaren irudia

Beraz, argi diogu Asuncion klinikako langileen lan gatazka ez dela lan gatazka soil bat, osasungintza publikoaren pribatizazioaren ondorio bat baizik.

Tolosaldeak beste edozein eskualdek bezala, bere eskubidea du ospitale publiko bat eduki ahal izateko. Eredu publikoa da, osasun arreta onena jasotzeko tresnarik eraginkorrena eta berme gehiena ematen dituena. Tolosaldeak eskualderako erreferentziala izango den ospitale publiko bat behar du. Horrek, bermatuko baitu, zerbitzu onena, baliabide onenekin eta noski, bertan lan egiten duten langileak baldintza hobeagoetan egotea ere.

Honenbestez, eta eskualdeko egoerak aldaketa izan dezan, dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari, Asuncion Klinika publifikatzeko mahai interistituzionala osatu dezala, eragile politiko, sindikal eta sozialek ordezkaritza izango dutena.

Egoeraren larritasuna kontuan izanik, EH Bilduk, publifikazio prozesu baterako gutxieneko adostasunak lortzeko lan egingo du hurrengo aste eta hilabeteetan, ekimen desberdinak martxan jarriz. Hau da tolosaldeako herritarrekiko gure konpromezua.

 

Tolosaldeko EH Bildu

Tolosan, 2017ko urtarrilaren 23an

 

Gipuzkoako Batzar Nagusietan PNV-PSE koalizioak, PPren babes osoarekin, pasa den legealdian zerga sistema justu eta solidarioago bat eraikitzeko EH Bilduk martxan jarri zuen Aberastasuna eta Fortuna Handien gaineko zerga indargabetzeko erabakia hartu dute. Horrela, Gipuzkoako 38 pertsona aberatsenetako bakoitzak 408.316 euro gutxiago ordaindu beharko dizkio Foru Ogasunari.

PNV-PSE-PP hirukoak, aberatsenei, miloika euroko kontu korronteak dituztenei, zergak jaisteko egindako zerga-erreforma hau irmoki gaitzesten dugu. Beste behin PNV-PSEk zuzendutako egungo Foru Aldundiak argi erakutsi digu nortzuen interesak defendatzen dituen; Elite ekonomiko eta finantzieroen interesak, enpresa handien jabeenak, beren laguntxoenak.

Bien bitartean, PNV-PSE koalizioak murrizketa sozialak egiten jarraitzen du, adibidez, urtean 300 eta 1.000 euro arteko murrizketa ezarri zaie mendekotasuna duten 4.330 familia gipuzkoarrei. Autobus zerbitzu publikoetan ere murrizketak ezarri nahian dabiltza, diotenez, "ez dago diru nahikorik zerbitzu horiek mantentzeko". Horrelakoak esateko aurpegi galanta behar da gero! ezarri duten aberatsen aldeko zerga erreformarekin Foru Aldundiak 15,5 miloi euro gutxiego jasoko dituenean.

Hau al da PNV-PSE eta PPk defendatzen duten justizia soziala? aberatsenei alfonbra gorria jarri eta zergak jaistea, aldi berean behar gehien duten herritar xumeei, dependentzia egoeran daudenei, murrizketak inposatzea? Aberatsenen poltsiko bete-beteak ondo zaindu eta herritarren gehiengoari eragiten dioten zerbitzu publikoetan murrizketak egitea?

EH Bildutik, datozen asteetan erreforma fiskal neoliberal, atzerakoi eta elitista honen aurkako gizarte dinamikak piztearen aldeko apustua egiten dugu. Gipuzkoako indar sozial eta politiko aurrerakoi eta ezkertiarrekin batera elkarlanean, kalean, instituzioetan eta behar den leku guztietan egongo gara, ez dugu atsedenik hartuko zerga erreforma injustu eta insolidario hau geldiarazi arte.

kontzentraBatzar nagusien kanpoaldean Gipuzkoako Asanblada Sozialak egindako protesta elkarretaratzea. EH Bilduko ordezkariek ere parte hartu zuten.

Amasa Villabona, Tolosa eta Irurako zinegotzi banak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean Tolosako Udaletxean, EH Bilduk Tolosaldeko hiru herri hauetan abiatuko duen kanpaina bateratuaren berri emateko. Xabat Laborde, Lore Agirre eta Joxi Imaz zinegotziek, datozen egunetan herri hauetako bakoitzeko etxe guztietara banatuko diren eskuorriak aurkeztu dituzte. Amasa Villabonako kasuan, datorren astean auzolanaren bidez banatuko dira orri hauek. 

ESKUORRIA

Eskuorrian murrizketen informazioa eta EH Bilduren irakurketa labur bat irakurri ahal izango dira

Hau da hiru herrietako EH Bilduko ordezkariek gaur argitaratu duten oharra: 

Gaurkoan, Amasa Villabonako, Irurako eta Tolosako EH Bilduko zinegotziok, Tolosaldeako EH Bilduko ordezkari gisa, GFAk bidaiarien garraio erregular iraunkorreko zerbitzu publikoan, gure kasuan, Tolosa eta Donostia elkartzen dituen autobus zerbitzuan ezarri nahi dituzten murrizketak salatu eta horiez informatzeko asmoz herritarrei banatuko diegun eskuorria aurkezteko bildu gara hemen.
Jada ezaguna den moduan, PNVk eta PSEk osatzen duten foru gobernuak, hainbat herritan autobus zerbitzua murrizteko asmoa du bidaiak gutxituz eta maiztasunak jaitsiz.
Gure kasuan, Tolosatik Donostiarako linean, orduerdiroko maiztasuna izatetik , orduro izatera pasako litzateke. Honek, egunean 36 autobus izatetik, 18ra pasatzea suposatuko luke. Hori gutxi balitz, ospitaleetako lotura ere murrizteko asmoa dute, egunean 7 autobus izatetik, 3 izatera pasaz.
EH Bilduko kideontzat, gure autobus zerbitzuan egingo diren murrizketa hauek erabat onartezinak dira. Izan ere, herritarrok kalitatezko garraio zerbitzu publiko eraginkorra merezi dugula uste dugu.
Ez dugu ulertzen, urtean zehar milaka herritarrek erabiltzen duten eta erabiltzaile kopurua areagotzen ari den zerbitzu hau murriztu nahi izatea.
PNVk eta PSEk osatzen duten foru gobernuak proposatzen duen autobus zerbitzuak ez die inondik inora herritarren beharrei erantzuten, ez baitira herritarrak eta euren beharrak kontuan izan. Are gehiago, murrizketak mahai gainean jarri dituen aurreproiektua, eragindako udalei, autobusetako langileei eta zerbitzu honen erabiltzaileei bizkarra emanda osatu da.
Guzti hau kontuan izanik, zerbitzuaren esleipena bertan behera uztea eskatzen diogu GFAri. Eta aurreko legealdian egin zen moduan, parte hartze prozesu bat ireki dezala proposatzen diogu zerbitzua, ordutegia zein ibilbideak, herritarren beharretara antolatu ahal izateko, erabiltzaile, sindikatu eta inplikatutako udalerriekin hitz eginez.
Bide batez, garraio zerbitzuez ari garenez, gure babes eta elkartasun osoa adierazi nahi diegu, Tolosaldea Bus enpresako langileei ere. Honelako murrizketek, azkenean langileen lan baldintzetan ere eragiten baitute.
Tolosaldeak, orain arte bezala, lehen mailako autobus zerbitzua merezi duelako.
Eta orokorrean, salatu nahi ditutugu PNV eta PSOE zerbitzu publikoetan egiten ari diren murrizketak, garraio zerbitzuen kasuaz gain hor baiditugu baita ere osasungintzaren kasua (Asuntzion Klinika), adinekoentzako zentruak (Iurreamendi), zerbitzu sozialak (RGI), hezkuntza… Murrizketa hauen aurka, EHBILDUren proposamena da gizarte osasuntsuago baten bidean, zerbitzu publikoen defentsa eta indartzea.

 

TOLOSALDEKO EH BILDU

Tolosan, 2017ko abenduaren 21ean

 

Amasa Villabonako EH Bilduk herri batzar irekia egingo du datorren maiatzaren 16an, 19:30etan Subijana etxean.

Batzar ireki honek 3 gai nagusi izango ditu:

1. Udal legealdi honetako balantzea

EH Bilduko udal-taldeak legealdi honetako lehen 3 urteetako balorazioa aurkeztuko du. Lehenik eta behin, EH Bilduren zinegotzi taldeak garatutako lana azaldu eta baloratuko da, egindako prioposamenak, hartutako erabakiak etab. azalduko direlarik. Ondoren, udalean agintean egon den PNVk aurrera eramandako udal-politikaren errepasoa eta balorazioa egingo da. Bertaratutako herritarrek beren ikuspegiak edo balorazioak partekatu ahal izango dituzte EH Bilduko zinegotziekin.

2. Herri programa osatzeko prozesuaren azalpena

Datorren udazkenean EH Bilduren herri programa osatzen hasteko prozesua abiatuko da eta herritar guztiek aukera izango dute Amasa Villabona hobetzeko ideia, egitasmo edo proiektuak proposatzeko. 2019-2023 legealdirako ibilbide orria izango den programa ere, ahalik eta herritar gehienen parte hartze zuzenarekin egin nahi du EH Bilduk. Batzar honetan aurkeztuko dira herri programa osatzeko EH Bilduk garatuko duen prozesuaren nondik norakoak.

3. Alkategaia eta udal zerrendaren prozesua

Amasa Villabonako EH Bilduk 2019ko udal hauteskundeetarako zerrendaburu edo alkategaia aukeratzeko prozesu zabal eta parte hartzaile bat garatuko du eta batzar ireki honetan aurkeztuko du publikoki. Prozesu honetako lehen urratsa herritarren proposamenak jasotzea izango da; herritar guztiei aukera emango zaie Amasa Villabonako alkate izateko pertsona egokiak proposatzeko eta EH Bilduk pertsona horiekin hitz egingo du, beren disponibilitate edo prestutasuna ezagutzeko. Ondoren, alkategaiaren aukeraketa egingo da modu garden eta demokratikoan, herritarren bozka zuzenaren bidez. Udal-zerrenda osoaren aukeraketa ere prozedura parte hartzailearekin garatuko da uda ondoren.

 

EH Bildutik batzar honetan parte hartzeko deia egiten diegu amasa billabonatarrei. Gure herrian politika eta udal kudeaketa beste modu batera, era garden, demokratiko, parte hartzaile, herrikoi eta aurrerakoi batean garatzeko alternatiba bakarra da EH Bildu, eta guztion artean Amasa Villabona hobe bat eraikitzeko gogotsu gaude. Zatoz zu ere!

EH Bildurekin ZUK ERABAKI!

KARTEL ONA 

Amasa Villabonako EH Bildutik, Gabonen testuinguruan haur eta gaztetxoei jolas edo jostailu ez beliko eta ez sexistak oparitzearen aldeko mezua zabaldu nahi dugu. Askotan konturatu ere egin gabe, gizarte honen zurrunbiloan sartuta, mutilen eta nesken arteko rolen bereizketan sakontzen dugu egiten ditugun opariekin eta horrek etorkizunerako markatu ditzakete haurrak. Uste dugu gai honekin kontzientziazio eta sentsibilizazioa egitea behar beharrezkoa dela eta lan horretan erakunde publikoek lidergoa hartu behar dutela, gizarte eragileekin elkarlanean. 

Horrela, Villabonako Udalak gai hau lantzeko, kanpaina publiko eta zabal bat garatzeko konpromisoa har dezan, mozioa aurkeztu dugu datorren abenduaren 18ko Udalbatzan eztabaidatu eta bozkatu dadin. 

Hau da Amasa Villabonako EH Bilduren udal taldeak mahai gainean jarri duen mozioa:

Amasa Villabonako EH Bildu Udal-taldeak, jolas ez sexisten inguruko kanpaina jorratu dadin honako ebazpen proposamena aurkezten du, Villabonako udaleko Osoko Bilkuran eztabaidatua eta bozkatua izan dadin:

ZIOA:

Gabonak, beste gauza askoren artean, jolas eta oparien salerosketarako garaiak izaten dira. Data hauetan, jolas mordoarekin egiten dute topo gaztetxoek. Honek, gainera, beraien baloreen garapenean eragin handia izaten du.

Egun, kontsumismo basatira bideratutako egunak bilakatu dira Gabonak. Merkatal gune handiak jendez lepo egoten dira eta iragarkien bidez erosketa etengabeak egitera gonbidatzen edo bultzatzen da jendartea. Gainera, jolas beliko eta sexistak dira nagusi edozein jolas-markaren webguneetan edota iragarkietan. Hain zuzen, jolas hauek, jendarte sexista baten eredua bultzatzen dute zeinetan neskak zaintzarako eta eder egoteko objektu bezala hezi nahi dituen eta mutilak subjektu aktibo eta bortitzak izateko. Jostailuek, etorkizunean eraiki nahi dituzten emakume eta gizonen rolak aldez aurretik ikasteko prozesua zabaltzen dute, eta honen baitan aktibotasuna, zaintza, elkartasuna, elkarren arteko errespetua... guztientzako baliagarriak diren roltzat jotzen ditugu; balio hauek dira indarrean jarri beharrekoak jolasen bidez ere, hain zabaldua dauden indarkeria eta sexismoaren gisako balioak baztertuz.

Gaztetxoek jasotzen dituzten opariek umeengan inplizituki, balore konkretu batzuk sustatu eta euren arteko desorekak ekar ditzakete. Alegia, bitarteko ekonomiko handiagoak dituen familia batek jolas gehiago izango ditu, eta beraz, horrek umeen artean diskriminazio egoerak sortzeko arriskua du.

 

PROPOSAMENA:

1.- Amasa Villabonako udalak, Gabonetako testuinguruan, ondorengo ezaugarriak izango dituen  kanpaina publiko bat diseinatu eta garatzeko konpromisoa hartzen du:

  • Kontsumismo basatiari aurre eginez, jolas belikoak eta sexistak ekidin, eta jolas hezkidetzaile eta ez sexisten, eta balio arduratsuen aldeko kanpaina publiko bat izango da. Kanpaina honek ahalik eta ikusgarriena izan behar luke, udalak herritarrengana iristeko dituen tresna eta baliabide anitzak erabiliko dituelarik; bideo edo spot-ak, esku orriak, kartelak, publizitate panel handiak, iragarkiak komunikabideetan, sare sozialak...
  • Udalak, kanpaina publiko eta zabal hau, Amasa Villabonan jarduten duen kontsumitzaile elkarte, eskoletako guraso elkarte eta Oria merkatari elkartearekin partekatuko du. Elkarte hauek ere jolas ez sexisten aldeko subjektu aktibo izateko helburuarekin.  

2.- Amasa Villabonako udalak, aipatutako kanpaina honen helburu bera izango lukeen kanpaina zabal bat garatzeko eskaera egiten dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. Era berean, kanpaina hau Gipuzkoa osoko kontsumitzaile elkarteekin eta herri zein eskualdeetako merkatari elkarteekin partekatu dezala eskatzen du. Azkenik, Amasa Villabonako udalak kanpaina hau Gipuzkoa osoko merkatal gune handietan ere zabal dadila eskatzen dio Foru Aldundiari.

 

Amasa Villabonan, 2017ko abenduaren 13an


Jakitun gara, gainean ditugun aurtengo Gabonetan kanpaina txukun eta behar bezalako bat diseinatu eta martxan jartzea oso zaila izango dela, baina mozio honen bidez gutxienez datorren urtera begira, udalak lanketa txukun bat egitea da lortu nahi duguna. Gai honek gizarte osoari eragiten dio eta egokiena erakunde publiko nagusietatik (Jaurlaritza edo Foru Aldunditik) sentsibilizazio kanpaina zabal, orokor eta indartsuak egitea izango litzateke, baina hori egiten ez den bitartean, udalek heldu beharko liokete.

Udalari konpromisoak eskatzeaz gain, EH Bilduk bere kabuz landuko du gai hau eta Gabonen testuinguruan dinamika xume bat jarriko du martxan. Uste dugu etorkizunean gizarte patriarkal hau irauli ahal izateko, gaurtik hasi behar dugula sexismoari eta bazterkeriari aurre egiten.

Opari sexistarik ez gabonetan

 

jostailu parekideak3

 EH Bildutik argitaratu ditugun karteletako batzuk

Pasa den larunbatean Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleak jendez gainezka ikusi genituen berriro ere eta pentsiodunek beren protesta eta aldarrikapenekin tinko jarraitzen dutela agerian geratu zen. 1.080 euroko gutxieneko pentsioak izatea izan zen pentsiodunek kaleetan defendatu zuten aldarrikapen nagusietakoa eta euskal pentsio sistema propio eta justu bat eraikitzeko nahia ere adierazi zuten askok. EH Bilduko ordezkaritza zabalak parte hartu zuen mobilizazio hauetan.

Dccj909W4AA5N51Donostiako Bulebarra jendez beteta, manifestazioaren amaieran

PNVk inolako lotsarik gabe, bere estiloari jarraiki PPren gobernu ustelarekin egindako tratuak, besteak beste, pentsiodunen elkarteen artean desadostasunak eta hausturak sortzea zuen helburu, mobilizazio jendetsuak geldiarazteko intentzio garbiarekin. Jose Agustín Arrieta jeltzaleak (Amavi udal aldizkariaren azken alean elkarrizketa egin zioten) zuzendutako eta PNVri lotutako AGIJUPENS Gipuzkoako elkartea mobilizazioetatik kanpo geratu zen, PNVren estrategia zatikatzailean sakonduz. Ba pasa den larunbatean argi gelditu zen jeltzaleek ez dutela beren helburua lortu eta mobilizazioetan ez zen hutsunerik antzeman, kontrakoa, Donostiakoa adibidez aurretik egindako mobilizazioak baina jendetsuagoa izan zen. Gure pentsiodunen duintasuna ez dago salgai eta jeltzaleek Madrilen lortutako ogi apur miserableekin ez dira geldiarazi. 

 

Batzuk manifestaziora joateko espreski antolatutako tren berezietan, beste hainbat ostiral gauean Villabonatik irten zen autobusean, bazen hegazkinez joan zenik ere, eta beste batzuk beren auto edo furgonetan, dozenaka izan ziren 900 kilometroko bidea egin ondoren, pasa den larunbatean Parisen izandako amasa billabonatarrak. 

Manifestazioaren antolakuntzan aritu ziren Bake Artisauek emandako datuen arabera, guztira 11.000 pertsona inguru bildu ginen Parisko Montparnasse plazan, ondoren erdiguneko hainbat kale zeharkatuz, kilometro terdiko ibilbidea egiteko. Zanpantzarrak, dultzainak, kazetariak, aurpegi ezagunak (tartean ziren EH Bilduko Maddalen Iriarte, Josu Juaristi edota Pello Urizar, ELAko Txiki Muñoz, José Bové ekologista frantziarra, Rafa Diez, Fermin Muguruza... ), ELA eta LAB sindikatuetako edota Aintzina gazte erakundeko banderak, milaka ikurriña eta presoen gerturatzea eskatzen duten banderolak, Bake Artisauen banderak etab. Parisko tenperatura hotzari aurre eginez, giro bikaina zegoen manifestazioaren irteera puntuan. 

DQmsEP9X0AAouZO

Montparnassen, manifestazioa hasi baino lehen

Manifestazioa atzerapenarekin hasi zen, irteera gunera oraindik jendea iristen ari baitzen, bitartean zanpantzarrak eta musikariak giroa berotzen aritu ziren. Txalo zaparrada handi batek iragarri zuen manifestazioaren hasiera, eta plaza hartan denbora luzez egon ondoren, azkenik abiatu zen mobilizazioa, "Euskal presoak etxera!" zen gehien entzuten zen ohiua. Momentu hartan kaletik zebiltzan paristarrek, harridura aurpegi nabarmenarekin begiratzen zioten milaka euskal herritarrek osatutako jende uholdeari. Manifestazio buruan, Bakearen Artisauak eta Ipar Euskal Herritik joandako kolore guztietako aordezkari politikoak zihoazen eta beraien atzetik Etxerat elkarteko senideak, beren betiko zapi eta banderolekin.

Paris3

 Ipar Euskal Herriko hautetsi eta ordezkari politiko esanguratsuenak manifestazio buruko pankartan

PARIS1

Atzetik, milaka euskal herritar kaleak leporaino betez 

Kilometro terdiko ibilbidea burutu ondoren, manifestazio amaierako ekitaldia egingo zen plazara heldu ginen. Bertan zegoen Fermin Muguruza, Bad Sound Sistem eta beste hainbat musikari gainean jotzen ari ziren bitartean manifestazio osoa atzetik aurrera zeharkatu zuen eszenatoki bilakatutako kamioi erremolkea. Plaza jendez bete zen segituan eta amaiera ekitaldia hasi zen. Jean-René Etchegaray, Lapaurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako lehen erakunde publikoa den Euskal Elkargoaren presidenteak txalo zaparrada handia jaso zuen bere hitzartzea hasi baino lehen. Etchegarayk mobilizazioaren garrantzia azpimarratu zuen eta presoen sakabanaketa eta urruntze politikarekin amaitzeko eskatu zion Frantziar Gobernuari. Ondoren Bake Artisauen ordezkariek hartu zuten hitza eta hauek ere txalo zaparrada bero batez agurtu zituen Paris erdiguneko plaza hartan bildutako jendetzak. Ekitaldia amaitu bezain pronto, Fermin Muguruza eta Bad Sound Sistem-eko musikariak Sarri-Sarri kanta ezaguna jo zuten, jendea pozez zoratzen, dantzan eta saltoka hasi zen, giro paregabearekin amaitu zen mobilizazio historiko hau.

paris2

Manifestazioaren amaierako plaza jendez gainezka

Mobilizazioa amaituta, jendea Paris erdiguneko kaleetatik sakabanatu zen, denak pozik eta harro, egun ahaztezina izateaz gain, mobilizazio hau euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespenezko neurri bidegabeekin behin betiko amaitzeko inflexio puntu garrantzitsua izango denaren jakitun. Hori da guztion esperantza, Frantziako agintariek euskal herritarron ahotsa entzutea eta lehen urrats bezala, frantziar espetxeetan dauden euskal presoak lehenbailen hurbiltzea. Jakina da hori ez dela behin betiko konponbidea izango, baina oso garrantzitsua litzateke, lehen aldiz espainiar estatua bakarrik geratuko litzatekeelako bere kartzela politika ankerrarekin. 

IMG 2693

Villabonatik irtendako autobusean joandakoak, manifestazioa amaitu ondoren Eiffel dorre ezagunaren aurrean

 

 

 

 

Ostegunean, "La manada" izenez ezagutu den auziaren epaia ezagutu zen egun berean, haserrea eta amorrua zabaldu ziren herritarren artean. Nabarmena da 5 gizonen artean emakume bakar bati Iruñeako portal hartan egindakoa abusua baino gehiago dela, bortxaketa argia, eta Nafarroako auzitegiko emandako epaiak errealitate hori ez onartzeak sumin guztiz logikoa eragin du jendartean. 

Aiztondoko Mugimendu Feministak elkarretaratze zaratatsurako deia egin zuen 20:00etarako Villabonako Malkar plazan eta jendetza batu zen mobilizaziora. 20 bat minutuz, txistu eta kazerola soinuek hartu zuten plaza osoa eta "ez da abusua, bortxaketa baizik!" ohiuekin amaitu zen protesta. 

kalitate baxukoa webarentzat

EH Bildutik argi eta garbi esan nahi dugu sententzia hau indarkeria judiziala dela. Emakumeenganako indarkeriari garrantzia kentzea indarkeria patriarkalaren parte da. Eta, beste behin, agerian geratu da Espainiako justizia sistemak ere oinarri matxista nabarmena duela. Injustizia lotsagarri honen aurrean ordea, herri duin bat ikusi dugu, horrelako albisteen aurrean geldirik egon beharrean, errekazionatzen jakin duena eta masiboki kaleetara irten dena. Beste behin mugimendu feministak lekzio edo eredu bikaina eman du. Gure herria bat eginda eta elkartasunez kalera atera da berriro, jendarte osoarentzat eta batez ere emakumeentzat iraingarria den sententzia hau salatzera. Horrela, denok bat eginik Euskal Herria berria eta hobea eraiki dezakegu eta horixe da egin behar duguna.

 

 

Galtzaundi Euskara Taldeak antolatuta, eskualdeko 28 herrietan egitasmo bateratua egin genuen igande eguerdian, eta azken asteetan entzun den "Tolosaldean euskarak 365 egun!!" leloa, hizkiz hizki osatu zen herri bakoitzeko plazetan. Plaza bete desio, leloaren letra bana irudikatu zuen herri bakoitzak, eskualdea talde eginez. Izan ere, urte osoan barrena, euskara hutsean bizitzeko gogo horretara bidea elkarrekin egin nahi izan zuten, norbanako, talde antolatu, gizarte eragile nahiz udalek. Herri bakoitzak bere hizkia edota puntuazio marka osatu zuen, eta beraz, esaldia osatzea lortu zen.

236258 content

Amasa Villabonan aipatutako eskaldiaren 3 zenbakia osatzea egokitu zitzaigun, Errebote plazan elkartzeko deia egin zen eta argazkian ikusten den bezala, parte hartu zuten dozenaka herritarrei esker, 3 zenbaki hori, dotore osatzea lortu zen. Argazkia atera ondoren, Galtzaundik argitaratutako idatzia irakurri zen herri guztietan. Gure kasuan, testua zatitu, eta pertsona ezberdinek txandaka irakurri zituzten testuaren zati ezberdinak. Herriko ikastetxe, elkarte eta alderdi politikoetako ordezkariek irakurri zuten testua; Zubimusu ikastola, Fleming ikastetxea, Seaska haur eskola, Malkar aisialdi taldea, Alkateak eta EH Bilduko ordezkariak.  

Hau da Galtzaundik osatutako adierazpena:

2017KO EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNERAKO ADIERAZPENA
Euskara auzolan

Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez

Euskara urtean egun batez dugu ospakizunerako gai, eta 365 egunez langai. Elkarlanerako gai. Adostasunerako gai. Eta ospakizun eguna baliatu nahi dugugure herrian, Amasa-Villabonan, ilusioaren hauspoa haize berriz betetzeko. Indar berriez sendotzeko denon eginahala. Hori behar baitu euskarak, hori behar baitugu euskara guztion ezpainetan, kaleetan, etxeetan, ziberespazioan, lantokietan, pantailetan, paperetan nahi dugunok: ilusioa. Eta elkarlana. Auzolana.

Ilusioa eta elkarlana behar dugu, gure bizitza egiten dugun toki guztietan, ahalik eta erarik bateratuenean gure hizkuntzarentzat etorkizun bizia irabazteko. Elkarrenganako adeitasunez. Elkartasunez.

Ugari izan dira eta dira han-hemengo herritarrek euskara eskuratzeko eta lantzeko egindako ahaleginak. Gure artean daude euskara bereganatu duten euskaldun berriak, denok ezagutzen ditugu. Gure artean ditugu seme-alabak euskaraz ikas dezaten nahi izan duten guraso erdaldunak. Hemen gaude euskara ezpainetan dantzatzen ahalegintzen garenak… Eta honela Euskal Herriko bazter guztietan.

Zenbat halako azken hamarkadotan: zenbat ahalegin pertsonal zein kolektibo, publiko zein herri ekimenekoak. Horiei guztiei zor diegu euskarak bizi duen errealitatea.
Orain, eta hemendik aurrerako urteetan, euskararen erabilera etengabe eta bizi-bizi handitzea dugu langintza nagusi, ezagutzaren handitzearekin batera euskararen aldeko hizkuntza ohituren aldaketa sakona gauzatu dadin. Mingainak dantzan jartzeko premia dugu, eta, bistan denez, mundu aldakor honetan, kantu eta kontu berriak behar ditugu horretarako.

Bide berriak, bide guztiak
Hala nahi zuen jokatu Lizardi handiak literaturgintzan. Hala behar du euskarak. Halaxe behar du euskalgintzak ere. Emankor gertatu dira, bistan denez, ibilitako bide asko. Eta elkarlana da emankortasun hori auzolanean areagotzeko giltzarria.

Une aproposa da administrazioek eta herri ekimenak auzolanean bide berriak zabaldu, eta gehiengo soziala euskararen alde egotetik euskararen alde egitera eramateko. Euskara erabiltzera eramateko.

Une aproposa da euskararen lurralde eta eremu guztietako herri aginteen arteko lankidetza ere berrikuntza bideak sendotzeko. Erabileraren mesedetan. Eta euskarak elkarlan horien guztien premia du. Ezinbestez.
Ideien konfrontazioari uko egin gabe, irtenbideak adostuz, bakoitzaren eginkizun eta erantzukizunekiko errespetuz, elkarrenganako leialtasunez, eta denok norabide berean bultzatuz.

Bakarka ezinezkoa da. Auzolanean, guztiz ilusionagarria.

365 egun
Musikari bakar batek ezin du orkestra oso baten doinua aldatu, zuzendariaren eta gainontzeko musikarien laguntza gabe. Euskal hiztun bakar batek nekez aldatuko ditu hizkuntza ohiturak, gizartearen babesik izan ezean.

Hizkuntza ohiturak aldatzeko bide luzean, euskararen aldeko gehiengo soziala aktibatu behar: euskararen lurralde guztietako administrazioak zein herri ekimena. Lurralde eta eremu guztietako erakundeak. Gizarte ekimeneko euskalgintzako taldeak zein bestelako esparruetakoak. Euskaldun osoak, euskaldun hartzaileak eta erdaldunak.

Malgutasunez. Herri bakoitzaren errealitatera egokituz. Tokiko eragileekin urratsak adostuz. Parte hartzaile guztiak ahaldunduz.

Euskaltzaletasunaren sua indartuz nola gure herrian, Amasa-Villabonan ala Angelun, Barkoxen zein Barakaldon, Eltziegon eta Erronkarin.

Auzolana da bide bakarra. Hizkuntza ohituren aldaketa kolektiboa izango da ala ez da izango.

Euskararen Eguneko gure konpromisoa, datozen 365 egunetan hala izan dadin lan egitea da. Auzolanean.

Euskara auzolana baita. ETA HEMEN ETA GUK EGIN EZEAN, NORK?

 

Izena eman Boletinean!

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: