Martxoaren 8a egun oso berezia da dudarik gabe, azken bi urteetako greba feminista arrakastatsuen ondoren, aurtengoan ere indar erakustaldi ederra egin du Euskal Herriko mugimendu feministak. Euskal hiri eta herrietako kaleak kolore morez eta aldarrikapen feminista ezberdinez bete dira eta Amasa-Villabona ez da salbuespena izan. Eguerdian Ziurkil eta Villabona batzen dituzten zubiak lotu genituen emakumeon giza kate jendetsuan eta arratsaldez Erreboteko plazan mosaiko dotore bat eta jai-giro bikaina sortu zuen kontzertua izan genituen. Aldarrikapena, giro ona eta jaia uztartu ziren gurean. Poza ematen du horrenbete emakume ikusteak zapi moreekin kalean tinko.

EH Bilduren izenean Aiztondoko mugimendu feminista eta bereziki gure herriko Lurgatz talde feminista zoriondu eta eskertu nahi ditugu egindako lanagatik era erakutsitako indar eta determinazioagatik. Konbentzituta gaude atzo bezalako egunetan kaleetatik, behetik gora datorren bultzada feministarekin, egiazko genero berdintasunera gerturatuko gaituzten neurriak hartzeko moduan izango garela, gu prest eta gogotsu gaude horretarako.

Zorionak mugimendu feminista! 

ARGAZKI GALERIA:

 

IMG20200308120427

 

IMG20200308120854

 

IMG20200308120913

 

IMG20200308121102

 

IMG20200308120659

 

IMG20200308171438

 

IMG20200308184908