Euskal Herria

Lehenik eta behin, hauteskunde kanpainan zehar lanean aritu diren EH Bilduko kide eta jarraitzaile guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, kartelak jartzen edo eskuorriak banatzen aritu direnei, kanpainako ekimentetan parte hartu dutenei, pintxoak egin dituztenet, bere autoarekin kotxe karabanan parte hartu dutenei eta nola ez, EH Bilduri bozka ematea erabaki duten herritar guztiei. Eskerrik asko!  

Hauteskunde hauetan ere EH Bildu koalizioak emaitza kaskarrak izan dituela esan behar dugu, zalantzarik gabe. Amasa Villabonan 774 botorekin lehen indarra izaten jarraitzen badugu ere, abenduan baino 116 boto gutxiago izan ditugu eta beraz, gure herrian ere emaitza txarra izan dela aitortzen dugu. Ez dira espero genituen emaitzak izan. Datozen egun eta asteetan azterketa sakonagoa eta beharrezkoa den hausnarketa egin, eta herritarrekin konpartituko dugu. Garbi dugu hobetzeko, herritarrei entzuten jarraitu behar dugula.
Bestalde, zorionak eman nahi dizkiogu Unidos-Podemos koalizioari, Gipuzkoan eta Euskal Herrian hauteskundeak irabazteagatik.
Azkenik, sorpresaz eta atsekabez ikusi dugu espainiar estatuan PPk izandako garaipena. Zorionez beste behin Euskal Herria (eta Kataluina) ezbedina dela agerian geratu da eta era berean argi ikusi da Espainian aldaketa sakona ematea ezinezkoa dela, eta horrek erabakitzeko eskubidearen eta independentziaren aldeko lanean tinko jarraitzeko arrazoi gehiago ematen dizkigu. ‪#‎EHxit‬


EH Bilduko buruzagiak agur esan dio Legebiltzarrari, inhabilitazioa dela eta. “Giza eskubideen errespetua oinarri, guztiontzako herri bat eraiki nahi dugu”.

Hasier Arraizek harreman politikoak normalizatzeko deia egin du gaur Legebiltzarrean, EAEko Auzitegi Nagusiak ezarritako inhabilitazioa dela eta bere azken osoko bilkura izan denean. EH Bilduko legebiltzarkideak nabarmendu du berak bezala berarekin batera epaituak izan diren kideek ere lagundu dutela “guztiontzako hobea den egungo eszenatoki politikoa eraikitzen”, lan horren ondorioz “espetxera joango ginatekeela genekien arren”.

Arraizen hitzetan, “egiazkoak izan daitezen bakea eta bizikidetza guztiontzakoak izan behar dira, eta deitoratzen dut benetan gaur hemen pertsona asko, gehiegi, falta direla indarkeria ezberdinen ondorioz; oso argi dut pertsona horiei guztiei memoria, aitortza eta erreparazioa zor diegula eta gure jardun politikoak, ahal den neurrian, senitartekoak eta lagunak galdu dituztenen sufrimendua arintzeko balio behar du”. Halaber, azpimarratu duenez, “bakea eta bizikidetza guztiontzat izan daitezen, euskal presoek ere hemen egon beharko lukete, espero dut batzuok epaitegietan eman dugun urratsak balio dezala espetxeetako ateak lehenbailehen irekitzeko”.

Iraganeko “eszenatoki politiko hark izan zuen okerrena –erantsi du– izan zen aurkariari gizatasuna kendu geniola, haren giza eskubideek ezinbestekoak izateari utzi zioten, eta modu horretan gu geu ere deshumanizatu ginen. Hori ezin da berriz gertatu; pertsona guztien giza eskubideen errespetua oinarri hartuta, guztiontzako herri bat eraiki nahi dugu. Hori da Euskal Estatua eraikitzeko oinarria”.

Horri jarraituz, harreman politikoak normalizatzeko deia egin du Arraizek, eta “EH Bildu eta EAJren arteko harreman berria” sortzearen alde agertu da, “gai askotan iritzi kontrajarriak ditugun arren, herri akordioetara ez iristea arduragabekeria litzatekeelako”. Halaber, PSErekiko harremana normalizatzeko unea delakoan dago Arraiz, “kalean jada normala denak politikan ere normala izan behar duelako”.

Gaur hasi da datorren ekainaren 26an izango diren hauteskunde orokorretako hauteskunde kanpaina. Ohiturari jarraituz, goizaldeko 00:00etan Amasa Villabonako EH Bilduko 10 laguneko kuadrila elkartu da herrian zehar hauteskundeetako kartel eta pankartak jartzeko.

Hauteskunde kanpaina honetan, Amasa Villabonako EH Bilduk lehentasuna eman dio herritarrekin egon, entzun eta hauteskunde hauetan bozkatzeak duen garrantziari buruz hitz egiteari. Beraz, datozen egunetan kalean aurkituko gaituzue, eskuorriak banatzen, EH Bilduren eskaintza politikoa azaltzen etab. Datozen bi asteetarako kotxe karabanak, kalejira, eskuorri banaketak, gazteen argazkia etab. antolatu ditugu.

 

Kartela hauteskundeak

Ekainaren 26an bozkatu EH Bildu!

Aukerak zabaltzera goaz.

Koalizio subiranistak bi indar politiko independentistekin bilerak egin ditu Katalunia eta Euskal Herriko egoera politikoak aztertu eta hausnarketak konpartitzeko.

Kataluniako prozesua izan da bilera horietako gai nagusia baina Hego Euskal Herrian beste prozesu independentista bat nola jarri martxan ere aztertu dute.

Arnaldo Otegik “oso positibotzat” jo ditu bi bilerak eta duela gutxi arte “aurrez aurre” zeuden sektore ezberdinak “helburu beraren” inguruan batzea lortu duen prozesu “baketsu eta demokratikoarekiko” bere “miresmena” agertu du.

Otegiren arabera oso garrantzitsua da Espainiako estatuaren demokratizazioa posible dela uste duten sektore ezkertiar estatalistak ez ezik, autonomismoaren aldeko apustua egiten jarraitzen duten nazionalismo historikoko sektoreak ere erakarriko dituen bide orri independentista “erakargarria” diseinatzea.

EH Bilduko oinarriek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herri eta auzoetan egindako batzarretan Arnaldo Otegi aukeratu dute beren lehendakarigai, udazkenean egingo diren hauteskundeetarako.

Bihar, asteazkena, hilaren 25a, 'Hobetzeko entzuten' ekitaldi zikoko bigarren hitzaldia egingo da Bilboko Euskalduna jauregiko erakusketa aretoan (joan den larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan egindakoa izan zen lehendabizikoa). Arratsaldeko 19:00etan hasiko den ekitaldi ireki hori izango da Otegiren lehen agerpen publikoa lehendakarigai gisa. XXI. mendeko asanblada eredua irudikatzen da ekitaldi horietan, eta herritarrek aukera zuzena daukate Otegiri eta EH Bilduko beste ordezkari batzuei galderak eta proposamenean modu zuzenean bideratzeko.

Izena eman Boletinean!

Showcases

Background Image

Header Color

:

Content Color

: